Artxiboa

Egilearen artxiboa

Videopuzzle, twitter euskaraz, euskalporn

2011(e)ko Otsailak 28 Maria Ruiz de Azua Iruzkinik ez

Aste berri on guztioi!!

Badakizue poliki-poliki gero eta gehiago garela euskararen alde ekiten dugunok orrialde honetan? Jada 5200 gara, eta badakizu zure partehartzearen zain gaude!!!Eskerrik asko!!

Aste honetan euskaldunok euskaraz facebookeko orrialdean destakatuenak hauexek izan dira:

Hasteko, aipatu beharra arrakasta handia izan zuela joan den asteburuan Euskalporn’ hitz gakoaren auziak. Entzun bestela zer nolako jokoa eman duen Euskadi Irratia Amarauna saioan!!!

Bestalde ikus ditzagun Ane Zabalak utzi dizkigun euskarazko hankasarzteakBaliarraingo herrigunearen sarreran jarri duten kartela ondo idatzita dago gaztelaniaz, baina euskaraz akats larri samarrak ditu. “

Beñat Mendietak ere ekarpen interesgarria egin digu, «  ’VideoPuzzle!’, iPhonean jokatzeko euskal bideojoko berria. Bideojokoak irudi estatikoak mugimenduan daudenekin ordezkatzea proposatzen du. Horrela, “jokalariak ikusteko trebetasuna erakutsi beharko du”, sortzaileek adierazi dutenez. »

iphone

Azkenik, Maite Lasak, deialdi garrantzitsua utzi digu horman, «  Twitter euskarara itzultzea nahi dugu. Sinatu eskaera http://act.ly/35s ondoren, mesedez RT #twittereuskaraz @biz @dickc #Basque » http://act.ly/35s

twitter

Ba hau da guztia oraingoz, espero dugu orrian interesgarriak diren edukiak eskegitzen jarrai dezazuela!!

Aste on izan!!

EK-Korrika elkarlana, Joomla euskaraz, AED

2011(e)ko Otsailak 18 Maria Ruiz de Azua Iruzkinik ez

Egun on!

Ostirala amantala etxera! Pozik ibiliko zarete ezta? Astebukaerarako eguraldi nahiko ona iragarri dtute eta gaitera ostirala da!.  Agian norbait eskiatzera joango da? Zer plan duzue astebukaerarako?

Guk astero bezala euskaldunok euskaraz  facebook orrialdean iragarri dituzuenak bildu ditugu eta laburtu ditugu. Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!!

Txomin Bedarrak ongi laburtu du gure jarrera “Aski da txo
Esan ozenki !! “
.

Baditugu aste honetan ere, euskararen inguruko notizia eta ekintza ugari ere esaterako, Joomla programa euskararatu egin dute  notizia ona ezta?

Agurtzane Mallonak idatzi digun bezala “Badator Korrika, ikastolak lagun dituela.” EK-Korrikak alkarlanean sortutako unitate didaktikoa aurkeztu zuten Bilboko Kalderapeko euskal kulturgunean.

Azkenik, Itxaso Apraizek jakinarazi digu,  “Tokiko euskara ikasi eta hobetzeko aukera emateko antolatu dute AED koek” . Arrasatearrei tokiko euskara ikasi eta hobetzeko aukera emateko helburuarekin, AED elkarteak Hika tailerra antolatu du.  Ikastaroaren iraupena 20 ordukoa izango da, eta hasiera batean klaseak ostiral eta larunbatetan izatea aurreikusten bada, elkarteko arduradunek ikasleekin adostuko dutela argitu dute. Norbait animatuko al da?

Hauxe da guztia, datorren astean gehiago, ordurarte ongi izan!

Categories: berriak, ekimenak, korrika Tags: , ,

Mintzapraktikak, Fipa, Argia eta bai euskarari sariak

2011(e)ko Otsailak 4 Maria Ruiz de Azua Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Zer moduz joan da astea? Ostirala da jada eta gainera esan dute astebukaerarako eguraldi ona egingo duela!

Notizia onak ditugu euskarari dagokionez, alde batetik, gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen ditu euskarazko hedabideak, Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera. Notizia onak ezta?

Bestalde,  Mintzapraktikak izeneko beste ekimen batek arrakasta handia izaten ari du. Mintzapraktika programak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza. Beraz nahi baduzue, badakizue ;-)

Gainera, zuek batutako notizia ugari ere baditugu; Maite Lasak esan digun bezalaxe, “Fipa jaialdia ospatu zen Miarritzen. Sail ofizialetik kanpo Asier Altuna zinema zuzendariak, Bertsolari filmaren aurrerapena eskainiko du, orain arte egina duenarekin.” Norbait egon al zen?

Beñat Mendietak bestalde, hauxe idatzi zigun “Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean egingo den ekitaldian banatuko dituzte gaur 2010eko ARGIA Sariak. Ohi bezala, prentsa, irrati, telebista, publizitate eta Internet esparruko sariak emango dira

Baina beste sari batzuk ere banatu ziren, esaterako Ainere Agirrek aipatu bezala, Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Sariak banatu zituen otsailaren 1ean Donostian.

Beraz hauxe da aste honetan jaso duguna, parte hartzea nahi baduzue, eskertzen dizuegu, horrela informazio konpletuago bat emateko. Eskerrik asko denoi!

Korrika 2011, euskalbar eta euskara senatuan

2011(e)ko Urtarrilak 24 Maria Ruiz de Azua Iruzkinik ez

Egun on guztioi!

Zer moduz pasatu duzue astebukaera hotz hau? Gaur ere egun hotza da , baina guk motorrak berotzeko Euskaldunok euskaraz facebookeko orrialdean idatzitakoak bildu eta beti bezala laburtu ditugu.

Ane Zabalak esan digun bezala Euskaldunok facebooka ere euskaraz erabili dezagun!!” Horretarako badago modurik, facebooken adibidez talde bat sortu dute euskara bultzatzeko.

Bestalde Interneten ere,  euskararen erabilera bultzatzeko, Euskalbar izeneko tresna erabili dezakegu, Pello Sanz-ek esaten duen bezala . Baita onlin hiztegia ere,  oso interesgarria da , euskara-gaztelania, sinonimoak… denetarik aurki dezakezue bertan.

Gainera politika arloan ere notizia oso onak ditugu euskararentzat, Amaia Etxebarriak aipatu digun bezalaxe, Senatuan ere euskaraz!!”. Halaxe da, Senatariek Estatuko hizkuntza koofizial guztiak erabili ditzakete dagoeneko osoko bilkuretan, eta zeregin horretarako aldibereko itzulpen sistema bat ezarri dute.

Beñat Mendietak erreflexioa eragingo digun notizia bat utzi digu gure artean, Zergatik ez dugu euskaldunok euskaraz egiten?” Norbaitek baino gehiagok horrelako galderaren bate gina izango diogu gure buruari, ba hona hemen azalpena.

Azkenik, hemen uzten dizuegu, Gosek aurten korrikarentzat egin duen abestia! Gustoko al duzue?

korrika

Boiseko Ikastola, esamoldeak, emakumearen berdintasuna

2011(e)ko Urtarrilak 14 Maria Ruiz de Azua Iruzkinik ez

Egun on guztioi! Ostirala da eta ematen du oso eguraldi eguzkitsua egingo duela bai gaur eta baita astebukaeran ere!

Hasteko zuen partehartzea eskertzea gustatuko litzaiguke, ia 5000 pertsona baikara Euskaldunok euskaraz facebookeko orrialdean. Guztion artean, komunitate indartsu bat sortu dugu euskararen inguruan, beraz badakizue euskaldunon gainean edo euskararen inguruko ekitaldi, informazio edo notizien berri baduzue, badakizue, hemen publika dezakezue nahi bezainbeste!

Bihotzetik Mundura, From the heart to the world, abestia, Boiseko Ikastolak idatzi du, Ikastola hau da bertan euskaraz egiten den  ikastola .Testua ingelesez dago, baina abestia ta bideoa euskara ederrean, baina, mezua ez da nolanahikoa. Beraz pozik egon gaitezke notizia honengatik!

Maite Lasak emakumeentzat notizia on bat idatzi digu:  “Begiratu nolako notizia ona emakumeentzat: Teresa del Valle antropologoak Emakunderen Berdintasun Saria irabazi du.” Zorionak Teresa!

Beñat Mendietak bestalde,  Euskal Presoen eskubideen aldeko manifestazioaren inguruan hitz egin digu. “antolatzaileen arabera, “aspaldiko handiena” izan da manifestazioa, eta ez du ibilbide osoa hartu metro gutxigatik.”

N kitto Gonzalezek deialdia egin du euskal esamoldeak biltzeko dagoen facebookeko orrialde baterako “ea jendeak parte hartzen duen eta dakizkien esamoldeak sartzen dituen!”

Azkenik, Itxaso Apraizek, erreflexioa bideratzen duen comentario bat utzi digu: “Twitterren irakurri dut hau eta deialdi bat da gauza gehiago euskaraz egin ditzagun. “Euskaldunon aukerak TDTn: Nik 45 kate ditut etxean. 3 baino ez euskaraz :-( Eta oraindik gauza batzuk entzun eta irakurri beharra. Ai ene !” benetan zerbait egin beharra dugu denon artean!”

Hauxe da guztia beraz, astebukaera polita izan dezazuela!

Euskal selekzioa, euskaldunok euskaraz, urteberri on

2011(e)ko Urtarrilak 3 Maria Ruiz de Azua Iruzkinik ez

Urte berri on guztioi!

Nola amaitu duzue urtea? Eta berria ondo hasi zenuten?seguruenik jai giroan gehienok bezala. Nahiz eta gabonak izan guk hemen jarraitzen dugu lan eta lan euskararen inguruan eta euskaldunokin zerikusia duten notiziak biltzen eta blogean argitaratzen.

Urtea hasi berri eta ia 5000 pertsona gara euskararen alde facebooken parte hartzen dugunok! Eskerrik asko eta nahi duenak badaki, denon artean komunitatea sortzeko gaude. Denon artean euskararen alde egiteko alegia.

Nabarmendu behar dugu joan den astean izandako Euskal selekzioaren partida, norbait joan al zen?  Aitor Aranak esan zuen bezala, jokatu bakarrik ez, irabazi ere egin genuen! “Euskal selekzioak irabazi 3-1!!!!oeoeoeoeoeoe!!! onenak gara!”

Badakizue, zerbait esaterik baduzue hemen gaude nahi duzuenean gure facebookeko horman argitara dezazuen.  Ba ongi jarraitu astea eta datorren asterarte!

San Tomas, filmak euskaraz eta bertsoak

2010(e)ko Abenduak 23 Maria Ruiz de Azua Iruzkinik ez

Egun on guztioi!

Aste ederra igaro duzuela espero dugu! Aste hau ekimen garrantzitsuz betea egon baita, San Tomas eguna, loteria, eta orain Olentzero dator. Denok familian egoteko egunak dira eta etxe giroan poztazunez euskara bultzatzekoak ere bai. Aste honetan ere facebookeko horman utzi diguzuena laburbildu dugu.

Beñat Mendietak Donostiako eta Bilboko San Tomasen (eta ez Santo Tomas) inguruan informazioa utzi zigun horman, donostiako eta bilboko ferietan norbait egon al zen? Seguruenik txistorra, talo eta sagardo goxo asko edan duzuela!

Arrate Muruak euskararen inguruan wikipediatik hau atera du : “Es preciso reseñar que el territorio que ha abarcado el euskera, lengua anterior a la incorporación de los lenguajes indoeuropeos sobre el año 4000 a. C.,” Arrigarria da. gure zuztraiak noiztikan datozen… eta gaur egun zapaldu nahian daude.”

“Euskal Herria, euskararen herria da” dio Ainere Agirrek eta honen inguruko notizia bat utzi digu, Beñi Agirrek idatzitakoa.

Maite Lasak gabonak familian ospatzeko bertso batzuk gomendatu dizkigu, horrela gabon bazkari eta afariak entretenigarriagoak egiteko.

Eta ez dezagun ahaztu aurten internet bidez 30 euskarazko film ikusi ahal izango ditugula. Ordenagailua telebistara konektatu ezkero oso ongi ikusten direla esan digute. Beraz filmeak euskaraz ikusi nahi badituzue gabon hauetan, hemen duzue link-a.

Hau da guztia aste honetan. Gabon gaba zoriontsua izan dezazuela eta ea Olentzerok gauza asko ekartzen dizkizuen.

30 film doan euskaraz, Zumarragako santa luzia feria

2010(e)ko Abenduak 17 Maria Ruiz de Azua Iruzkin 1

Egun on guztioi!

Nola igaro da astea? Ondo? Jada asko oporretan pentsatzen ariko zarete, gabonak gainean baitaude! Betiko bezala Euskaldunok Euskaraz facebookeko orrialdeko horman bildutakoekin post bat idatzi dugu. Eskerrik asko parte hartu duzuenoi!

Gabonetan euskaraz gozatzeko aukera izango dugu, eitb.com bitartez.  Euskarazko 30 film doan ikusteko aukera izango dugu Internet bidez. Besteak beste, “Betizu eta urrezko zintzarria”, “La Isla del cangrejo”, “Crisis carnívora”, “Aupa Etxebeste”, “Ander” edo “Sukalde kontuak” bezalako pelikulak izango dira ikusgai.  Aitor Aranak ere aipatzen digu hau informazio zabalagoa emanez.

Bestalde oso eztabaida interesgarria egon da berri honen inguruan: “Antonio Basagoiti PPko buruzagia Euskaltzaindiaren egoitzan izan da estreinekoz, euskararen inguruan hitz egiten. Besteak beste zera esan du: «Euskara babestea eta sustatzea guztioi dagokigu»  “. Jendeak bere iritzia eman du eta oso interesgarriak iruditu zaizkigu bertan agertutakoak.

Arrate Muruak bi abesti polit utzi dizkigu erreflexiorako. “Gure herria ez badegu zaintzen kanpotarrak jan egingo digu, Denok bat eginez Euskal Herria zaindu ta defendatu!!!” Bata bagare abestia eta bestea euskal rap bat.

Ainhoa Ibanez Garciak, merkatu txikiaren gaineko informazioa utzi digu “Zatozte merkatu txikira. Aukera paregabea gustuko zerbait topatzeko eta gainera, euskaratik eta euskaraz!”. Maite Lasak bestalde, astelehenean izan zen Santa Luzia feriaren inguruan “Euskadiko nekazal eta ganadu feria garrantzitsuenetarikoa da gaur Zumarragan: Norbait animatuko?” Norbait egon al zen?

Hauxe da guztia aste honetan, datorren astean berriro ere hemen edukiko gaituzue , facebookeko orrialdeko komentario guztiak biltzeko eta argitaratzeko. Ongi pasatu Santo Tomás egunean!

Derbia, Xabier Lete, buber sariak, Olentzerori gutuna

2010(e)ko Abenduak 10 Maria Ruiz de Azua Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!!

Asteari bukaera ongi emateko gaituzue hemen! Astea laburra izan da baina notizia ugari bildu ditugu hala ere, Euskaldunok Euskaraz facebookeko orrialdearen horman. Ia 5000 pertsona gara jada eta eskertzekoa da zuen parte artesa, jendeak komentario ugari uzten baititu horman, esaterako aste honetan Mexikotik eta Italiatik idatzi digute Miren Elene Aguirrek eta Pietro Urpik. 

Hasteko, zorionak errealzaleoi joan den igandeko derbiarengatik!! Donostian ikaragarrizko giroa egon zen. Hurbildu al zineten? Nahiz eta batak bestearen aurka egin igandean, euskararen aldeko mezua argia zen: bideo hunkigarria: Derbiaren bezperan eta euskararen Nazioarteko egunean, Reala eta Athletic, euskararekin bat … Igandean, emaitza edozein izanda ere, euskara garaile ;-) Hona hemen horren inguruan egin duten bideo polit bat!

Baina joan den asteko notizia guztiak ez ziren positiboak izan, guztiok jada jakingo duzuen bezala,  Xavier Lete euskal idazle eta abeslaria hil egin zen 66 urte zituela.

Bestalde gabonak gainean ditugu eta beraz Olentzerori gutuna idatzi beharko diogu. Horretarako Facebooken Olentzerori orrialdea egin diogu Gutuna idazteko hona hemen aukera. Hau bezalako beste webguneak ezagutzen badituzu, mesedez, partekatu euskaldunon Facebookeko orrialde honetan. Horra. horra, gure Olentzero … ;-) )

Amaitzeko, Ander Garciak aipatzen duen bezala, buber sariak banatu ziren “Zeintzuk dira euskal webgune onenak zuretzat? Hona aurtengo Buber Saria jaso dutenak!!”

Astebukaera ona izan dezazuela!! Datorren asterarte!

Euskararen Nazioarteko Eguna Ekitaldiak, Kontzertuak

2010(e)ko Abenduak 3 Maria Ruiz de Azua Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!!

Guztiok dakizuenez gaur, Euskararen Nazioarteko eguna da! Betiko lez, gure Facebookeko orrialdean horman jaso ditugun ekitaldien berri emango dizuegu. Euskararen egunerako, gure helburua, Facebookeko Euskaldunok Euskaraz orrialdean 10.000 pertsona biltzea zen, nahiz eta orrialdean  4000 pertsona bildu diren, ekitaldian 9000 pertsona bildu ditugu, beraz esan genezake jende askok erakutsi duela euskararekiko atxikimendua. Hala ere, badakigu, euskaraz ez da soilik gaur hitz egin behar, egunero erabiltzen saiatu behar dugu, eta horregatik gure orrialdeak martxan jarraituko du Euskararen inguruan informazioa, ekitaldiak etab. denon artean banatzeko, beraz,  guztion partehartzea beharrezkoa da komunitate indartsu bat sortzeko.

Begira dezagun bada, zer daukagun facebookeko horman! Hasteko, Beñat Mendietak esan digu: “Leioan ekitaldiak euskararen alde: abenduak 1, arratsaldeko 19.00etan Jon Urrazaren “bestela ondo….ezta?” antzezlana izango dugu ikusgai Mastitxu udal Euskaltegian.” Nahi duenak anima daiteke!

Deban ere badago ekitaldirik! Maite Etxeberriak esan digun bezala “Ostiralean Abenduak 3, arratsaldeko 6etan, ALDATS PILOTALEKUAN , LipDub herrikoia, pirritx eta porrotxen “irrien lagunak” abestiarekin. ANIMA ZAITEZTE!
kamixeta koloretsu bat jantzi eta abestera…
“irrien lagunak gara gu,
haur, gazte ta heldu
mundu berri bat helburu
…euskaraz bizi nahi
ta euskaraz kantatu nahi dugu
irri egin dezagun, etor zaitez gurekin, bildu gure festara
!”

Bilbon ere goza genezake, bertan edukiko baitugu ekitaldi berritzaileena, abenduaren 5ean, arratsaldeko 20etan Bilboko Plaza Barrian kontzertu interaktiboa izango da GOSE, UNE eta BETAGARRI musika talde euskaldunekin.

Gasteiz ere ez da atzean geratzen eta kontzertu ugari egongo dira, 4 euroren truk: Opium, Herrikada, Garraxika, Bronze, Gose, Betagarri , Dr. Deseo (euskaraz) , Su ta gar eta DJ-A . Kontzertuak ,  Mendizorrotzeko kiroldegian izango dira. 17:00etan hasiko dira baina berandurarte iraungo dute

Azkenik, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Eusko Ikaskuntzak antolatutako “Euskararen Hitz Politena” kanpainaren irabazlea ‘pinpilinpauxa’ izan da, ‘bihotz’ bigarren postuan geratuz.

Hauxe da guztia gaurkoz, espero dugu egun polita igarotzea eta euskara asko erabiltzea. Gaur egindakoak ere blogean eskegi ditzakezue! Datorren asterarte!!