Monthly Archives: urria 2016

Argazkia: euskararenmaratoia.eus

Euskararen Maratoiak Lasarte-Oria hartuko du berriro

Euskararen 9. Maratoian urriaren 22 eta 23an egingo dute, Lasarte-Orian. Aurtengo leloa ‘Irten armairutik’ izango da; izan ere, oraindik ere bada gure egunerokotasunean lortu beharreko erronka bat, ezagutzatik erabilerara salto egitearena, antolatzaileek azaldu dutenez.

 

Egun gizartean berezko zentzua duen esamolde bat bere egin dute, ‘Armairutik irtetea’ homosexualitatearen aitortza publiko eta borondatezkoari erreferentzia egiteko erabiltzen den bezala, euskal hiztunok ere ahalduntze hori arlo linguistikora ekartzeko garaia dela iruditzen zaie.

 

Euskararen Maratoiko 40 orduak gaindituta, herriari erronka berri bat botako diotela jakinarazi dute, 40 egun euskaraz. Erronka honen arduradun EHUko Pello Jauregi izango da eta ikerketa bat ere eramango du aurrera. Hau Foru Aldundiak babestua izango da.

 

40 orduetan dinamizazio lanak egingo dituen zortzikotea hauxe izango da: Joxe Mari Azkonobieta, Agus Mujika, Joxe Mari Agirretxe, Rebeka Garzes, Estitxu Garmendia, Mikel Izquierdo, Enara Ieregi eta Oihana Fu Otaegi. Aurtengo abestia eta bideoklipa herriko pailazoen ‘Egiozu euskaraz’ da.