Hileko artxiboak: martxoa 2016

Rith jaialdiaren edizio berria martxan da! Irlandan ere, ‘Korrika’!

Euskal Herrian gure euskararen alde bi urtero ospatzen dugun Korrikak badu pareko irlandarra!!! Rith du izena, bertako jendea gaeliko irlandarrez hitz egitera animatzea du helburu!!! :-). Euskararen blog honetan Rith jaialdiaren xehetasunak bilduko ditugu!!

Zer da Rith jaialdia? Irlandan egin duten ekimen ederra; horrekin gaelikoaren erabilera bultzatu nahi dute, eta kultura irlandarra susatu (webgunean bertan esaten dutenez). Korrika irlandarra da, azken finean; Irlandan zehar 1.000 kilometro egin dituzte, iparraldetik hegoaldera, batez ere ekialdeko kostaldetik, asmo horrekin!!

Rith lasterketaren irudia. Argazkia: www.rith.ie

Rith lasterketaren irudia. Argazkia: www.rith.ie

Zergatik du “Rith” izena? Oso erraz!! Hitz horrek “korrika egin” esan nahi duelako!

Non egon dira Ritheko parte-hartzaileak? Cill Droichead-en hasi da (Kildare) eta Dublinen amaituko da.

Zer egin ahal izan du jendeak laguntza emateko? Korrikan egiten dugun bezala, kilometro bat erosteko aukera izan dute. Ziber-kilometroak Rith-eko webgunean lor daitezke.

Rith lasterketaren irudia. Argazkia: www.rith.ie

Rith lasterketaren irudia. Argazkia: www.rith.ie

Noiztik ari dira egiten Rith jaialdia? 2010ean egin zuten lehen aldiz; eta Korrikarekin guk egiten dugun bezala, bi urtero antolatzen dute. Hau da, Korrika ez dagoeneko urteetan, Rith dago :-).

Begira zer esaten duten Rithen webgunean!!

Nola konfiguratu gure Facebook profila euskaraz?

Askok ez duzue jakingo agian, baina gaur egun sare sozialak euskaraz erabiltzeko aukera dugu. Nola? Bada, uste baino askoz ere errazagoa da: hiru urrats nahikoak dira gure Facebook orrian euskaraz jarduteko. Jarraian, blog honetan azalduko dizkizuegu argibideak.

Gure kontuarekin logeatu ostean, ‘Configuración’ atalera jo behar dugu, orriaren goiko aldean, eskuin muturrean dagoen gezitxoan dagoen aukeran klik eginda, hain zuzen ere:

Twitter

Twitter

Ondoren, ezkerraldean ditugun aukereren zerrendan, ‘idioma’ aukeratu:

Twitter

Twitter

‘Configuracion de idioma’ atalean gaudenean, ¿En qué idioma quieres usar Facebook? galderaren alboan, ‘Mostrar Facebook en este idioma’ zerrendan, ‘euskara’ aukeratu, eta ‘guardar cambios’ onartu:

Twitter

Twitter

Kitto! Eginda! Has gaitezke Facebook euskaraz erabiltzen!