Monthly Archives: iraila 2015

Egin bat #markatupuntueus kanpainarekin!

PuntuEUS Fundazioak lehiaketa berezia antolatu du .eus domeinua bultzatzeko, sarean geroz eta presentzia handiagoa izan dezan lortu nahi baitute. Hortaz, oraindik pausoa eman ez duten empresa, denda, erakunde eta bestelakoak animatzea da xedea.

Jakin nahi al dituzue ekimenaren nondik norakoak? Jarraian, tarte berezia egingo diogu gaiari euskararen blog honetan. Beraz, adi!

Markatu.eus lehiaketa

Markatu.eus lehiaketa

Lehenik eta behin, .eus izatea nahi duen markaren bat hautatu behar du parte hartzaileak. Marka hori agertzen den edozein euskarriri argazkia atera ostean, Facebook, Twitter edo Instagram plataformetan argitaratu beharko du. Hori bai! Ezinbestekoa da #markatupuntueus traola ipintzea.

Non ikus daitezke proposamen horiek guztiak? PuntuEUS Fundazioak lehiaketarako bereziki sortutako markatu.eus atarian. Nahi duenak web gune horretan sartuta bozkatu ahal izango du. Astero eskainiko dute sari bat, eta boto gehien jasotzen dituen argazkiaren egileak Samsung Galaxy tableta izango du opari. Baina hori ez da guztia. Izan ere, lehiaketa amaitzen denean, PuntuEUS Fundazioak bi lagunentzat nekazal-etxe batean asteburuko egonaldia zozketatuko du partaide guztien artean.

Animatzen al zarete? Urriaren 15era arte duzue aukera eta, informazio gehiago nahi izanez gero, markatu.eus web atarian sar zaitezkete.

Eragozpenak eragozpen

Hartu arnasa sakon, jarraian datorrena ez da makala eta. Jai giroaren eragina izango da, agian, ez dakigu ziur. Era guztietara saiatu gara, bene-benetan. Testuari hasierarik ekin diogu, baina ezin ulertu! Logikari aurre hartuta, atzekoz aurrera irakurtzen ere ahalegindu gara, badaezpada ere. Kale, oraingoan ere. Itzulpen arriskutsuak ikusi izan ditugun arren, ondorengo honek bereziki zabaldu dizkigu begiak… Barkatu eragozpenak, mesedez!

Euskarazko kartela Hondarribian

Euskarazko kartela Hondarribian