Monthly Archives: iraila 2014

Hanka-sartzeak ere zuzendu daitezkeelako… Bejondeizula BM!

Gogoratzen al zarete duela gutxi hanka-sartzeak izan genituela hizpide euskararen blogean? Bada, horietako hanka-sartze bat BM supermerkatuan ikusi genuen, meloiaren kalitatearen inguruko kartel batean, eta hara zer eta dagoeneko kartela aldatu dute! Hanka sartzeak denok egiten ditugu, zuzentzea da kontua, beraz.. BEJONDEIZUELA!!! 🙂 Kike Amonarrizen Twitter kontuan ikusi dugu zuzenketa. Izan ere, duela gutxi Lekeitioko lagun batek Kikeri argazkia bidali zion eta honek txiokatu egin zuen. Orain, BM Supermerkatuak zuzenketa bidali dio azken honi Twitter bidez eskerrak emanez. MUNDIALA! 🙂 Hemen dituzue bi argazkiak:

 

Kartel berria

meloia

Kartel zaharra

akatsak8

Kilometroak 2014: “Erria txikota” abestiaren azalpena haurren eskutik

Duela gutxi Harribil dantza taldeak urriaren 5ean Orion ospatuko den Kilometroak festarako egindako koreografia erakutsi genizuen. Oraingoan, berriz, “Erria txikota” Kilometroak 2014 jaiaren abestiaren letra askorentzat ulertzen zaila denez, antolatzaileek Ikastolako haurrak jarri dituzte lanean eta abestian kontatzen dena azaldu digute. Hauek bai artistak!! BEJONDEIZUELA!!! 🙂

Erria txikota abestia

Saria hausiya zekarkiñe
marian sartuko omen ditun
eokieran, bi mila baixkiñe,
beatzik alden palota abitu.
Etzion guk konpondu ezinik
Baño lanai gor ekiñ aurretik
Saria zabaldu ertza danetik
Eztiñau ber joskura okerrik
MUTILLOYAN AMARRATUTA
ZENBAT LEZAKE KONTA…
AITU, MUXU BOTA
ABITZEA GUAZTIK, ERRIA TXIKOTA!!
Arrai tokin aberi zikiña
Hogei brazan tarrata garbiya…
MUTILLOYAN AMARRATUTA
ZENBAT LEZAKE KONTA…
AITU, MUXU BOTA
ABITZEA GUAZTIK, ERRIA TXIKOTA!!

Oporretan ikusitako hanka-sartzeak eta argazki bitxiak II

Iragan astean hanka sartzeen inguruan euskararen blog honetan egindako postak izandako arrakasta ikusi eta gero, eta zuen partea hartzea eta proposamenak kontuan harturik, oporretan ikusitako hanka-sartzeak eta argazki bitxiak II egitea otu zaigu, eta guztia, zuei esker, beraz, bejondeizuela eta jarraitu proposamenak bidaltzen.

Eta hasteko, Yolanda Larreategik, Euskaldunok euskaraz Facebook orrian gu guztiokin partekatutako bi argazki aurkezten dizkizuegu jarraian. Eskerrik asko, Yolanda, mundialak dira eta! Betiere, umorea ardatz harturik, noski.

akatsak8

Eta adi!! Hau ere izugarria da eta. Horrela dio: Entradas agotadas/ Sarrera nekatuak. Sarrera nekatuak? Baina baina.. noiztik nekatzen dira sarrerak?

akatsak10

Ondorengo argazki hau, berriz, Ohian G Elorrietak ekarri digu Facebookera, eta zur eta lur geratu gara. Honela dio: “DVD Reproductor/DVD Ugalketakoa”. Media Markt merkatal-gunean hartutako irudia da.

akatsak9

Kike Amonarrizen Twitterreko perfilean kuxkuxean ibili eta gero ikusi dugu argazki bitxi hau. Hau ere, lotsatzeko modukoa. “Trae tu cartucho vacio/ Zure kartutxo utza ekarri”. Utza? Zakurraren putza! Hamaika ikustekoak jaioak gara!!

akatsak11

Eta amaitzeko, Kikek berak ateratako argazki honekin uzten zaituztegu. Hau, akatsa baino, harro egotekoa da, eta argazkiarekin batera, ondorengo txioa idatzi zuen Kikek argazki hau aurkezteko: “Seguraski Parisen #euskara-z dagoen errotulu ofizial bakarra! Metroan Gare Montparnasseko informazio gune ondoan”. Arrazoik ez zaio falta!!

KIKEK

Zuk ere horrelakorik ikusten baduzu, ez izan zalantzarik, eta partekatu gu guztioikin!!

ONDO IZAN!!

Oporretan ikusitako hanka-sartzeak eta argazki bitxiak

Gaur eman diote ikasle askok ikasturte berriari hasiera, eta udako atsedanaldiaren ostean, euskararen bloga ere bueltan da! Han eta hemen ibili gara euskaldunak, mundu berriak deskubritzen, kultura ezberdinak ezagutzen… baina hori bai, gure hizkuntza zein den ahaztu gabe. Hala, udan zehar euskarari buruzko irudi nabarmen asko igo dituzue sarera, eta kuxkuxean ibili eta gero, horietako batzuk, deigarrienak, aukeratu ditugu, betiere umorea ardatz hartuta.

Eta hasteko Kanarietan, Puerto de Moganen, izan den lagun baten irudia duzue hau, eta honako hau dio: “ERABILITAKO KOMUNEKO PAPERA SASKIAK SARTU BOTA”. Guri ez zaigu oso argi geratu papera bota edo sartu behar den. Eta, zuei?

akatsa-3

Beste hau Suitzan izan den beste lagun baten argazkia da, eta bai, egia da, ilusioa egiten digu Euskal Herritik hain urrun horrelakoak irakurtzea, baina… Horren zaila al da zuzen idaztea? Hauxe dio kartelak: “NEXT GONBIDATUA DA POZIK UTZI DUZULA KOMUNEKO GARBITU! ESKERRIK ASKO”. 

akatsak4

Beste argazki hau, berriz, mundiala iruditu zaigu! Kike Amonarriz tolosarra da argazkiaren egilea eta Lisboan ateratakoa da. Hiria euskeraz bisitatzeko aukera, hori bai pagotxa! Kikek zioen bezala, Lisboa izango da Europako hiriburuetan hiria bus turistikoetan euskeraz bisitatzeko aukera duen bakarra”. Zinez bejodeiela!

akatsak5

Eta urrutira joan gabe, etxean ere deigarriak gertatu zaizkigun zenbait kartel ere ikusi dituzte lagun askok. Horiek, ordea, akats larritzat jo ditzazkegu. Lehendabizikoa, Txantreako igerilekian ikusirikoa: “RECIEN PINTADO/MARGOTUTAKO RECIEN”. Etxean euskaraz horren baldar egitea… marka da gero!

akatsa-1

Eta Iruñean ere beste ohar esanguratsu hau topatu zuen, San Fermin jaien bueltan, lagun batek. Iruñeako Udalaren ohar bat da:

izaskun

Ikea denda ezaguneko ohar honekin amaituko dugu, gaurkoz.

akatsak6

Zuek ere horrelakorik ikusten baduzue, ez izan zalantzarik eta utzi iruzkina blog honetan, edo euskaldunok euskaraz facebook orriadean.