Orrialde nagusia > euskalkiak > Oñatiera, txantxikuen hizkera: petriña, mallukiak…

Oñatiera, txantxikuen hizkera: petriña, mallukiak…

Trena baino, gaurkoan autobusa hartuko dugu txantxikuen herrira iristeko, trenbidea ez baita Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen zonalde eder honetara heltzen.  Oñatiarrek kalean darabilten euskara, oñatiera, izango dugu hizpide gure euskararen blog honetan, hauxe baita Oñatiko jatorrizko euskalkia. Txantxikuen hizkera ezagutu nahi? :-)

OÑATIKO-HIZKETA

Oñati aldeko hiztegia


LATXORRIXA: Kirkila

PETRIÑA: Gerrikoa

MATXINGORRINGUA: amona mantangorria

MATXINSALKALAIXA: matxinsaltoa

MARAIXA: udarea

MALLUKIXAK: marrubiak

TXINTXIÑA: itokina

EBAIKOTZA: ostirala

ARRANA: zintzarria

OKANA: arana

KIRIKIXUA: trikua

OTZARA: saskia

ETXAFLERUA: zuziria

IZUZKIXA: erratza

ITXI: utzi

IXUTUTA: piztuta

ATXILIPURDI: zilipurdi egin

LOKARRAZA: zurrunka

TXARRANTXIA: sega

Erbailtzaile bate:

TXANTXIKUAK: Igelak

ILBATZA-Urtarrilla

TRIKITXIN IÑ- topo egin

JARE: utzi

JOTA=oso (gaztiek erabiltten daue geixenbat)

ITXUNGITTA : itzalita

BIALEKUA: buruhaustea

Horiek guk bildutakoak. Oñatiarra bazara, edo oñatiera ezagutzen baduzu, badakizu izugarri gustuko ditugula zuen ekarpen txikiak, txikiak handi bihurtzen baitira euskararen inguruan mintzatzen garenean. EGIN EUSKARAZ :-) , txantxikuen erara, Lekeitioko berbak erabiliz, Goierriko edo Azkoitiako euskaraz, ondarrutarrez edo Arratia inguruko euskara erabiliz,  euskara maitatzeko modurik ederrena hizkuntza erabiltzea baita. GORA GURE HIZKUNTZA! GORA EUSKARA!

  1. Ane Santesteban
    2012(e)ko Irailak 27 20:23(e)tan | #1

    Eskerrik asko. Orantxe gehituko ditugu. Ondo izan!

  2. oñatiar
    2012(e)ko Irailak 25 21:34(e)tan | #2

    hemen beste batzuk:
    Jare (hiztegixan ondo jarri dozuen moduan “itxi”n sinonimo) =utzi
    Jota=oso (gaztiek erabiltten daue geixenbat)
    itxungitta=itzalita
    Bialekua=buruhaustea

  3. Ane Santesteban
    2012(e)ko Irailak 25 19:44(e)tan | #3

    Eskerrik asko, gehitu diogu postari. Ondo segi!

  4. 2012(e)ko Irailak 20 22:29(e)tan | #4

    Oñatiko euskeran esaten dian beste hitz batzuk, hementxe jareten dotzuet:

    Txantxikuak-Igelak
    Ilbaltza-Urtarrilla
    Trikitxiñ iñ- topo egin

  1. Momentuz aipurik ez.