Bihotzak taup-taup egiten al dizu? Euskal onomatopeiak!

Onomatopeien mundua benetan berezia da, eta noski, hizkuntza guztiak bezala, euskarak ere baditu bere hots edo soinu propioak. Askotan haur txikiei hitz egiterakoan erabiltzen ditugu, komikietan ere ikusi izan ditugu maiz, izan ere, euskarak bere bidea egin du esparru honetan ere. Guk batzuk besterik ez ditugu bildu, eta helburua, zuokin guztiokin euskal onomatopeien hiztegia handitzea da. HIRRINBILI-HARRANBALA ibiltzen al zara? 🙂 Kar kar kar….

ONOMATOPEIAK-euskara

Euskal onomatopeiak

Bihotza: TAUP-TAUP

Jan: MAUKA-MAUKA

Eztulka: TUJU-TUJU

Haize leuna: FIRI-FARA

Diru hotsa: TXIN-TXIN

Uretan ibili: PLISTI-PLASTA

Kolunpioan: ZINBULU-ZANBULU

Zailtasunarekin ibili: TIKILI-TOKOLO

Alferkerian ibili: GANDUREN-MANGUREN

Kilimak egin: KILI-KILI

Zalantza izan: ZALANTZA-MALANTZA

Mailuaren hotsa: TIRIKI-TRAUKI

Irakiten: BOR-BOR

Belarrandokoa: ZAPLA

Guraizea: KLIX-KLAX

Atean joka: DANBA-DANBA

Barrezka: KAR-KAR-KAR

Telefonoa joka: TXIRRIN-TXIRRIN

Behia: MARRU-MARRU

Ardia: BEE/MEEE

Oilarra: KUKURRUKU

Zerria: KURRIN KURRIN

Astoa: ARRAN-ARRAN

Otsoa: ULU-ULU

Txoria: TXIO TXIO

Poliki ibiltzen: TTIPI-TTAPA

Gauza bat etengabe egin: RIKI-RAKA/ÑIKI-ÑAKA

Dardara: DAR-DAR

Puzkerra: TURRUT

Likido bat irenstea: DZANGA-DZANGA

Zintza egitean: ZINTZ-ZINTZ

Trumoiaren soinua: BURRUN

Zurrunga egitean: ZURRUN-ZURRUN

Dardararen soinua: DAR-DAR

Intsektu batek eztena sartzean: ZIZT/ZIZTA

Kanpaiak: DILIN-DALAN

ERABILTZAILEEN PROPOSAMENAK

Txibia Saltsan

TIPI-TAPA eta MARA-MARA

Isidro Elgezabal

Bero dagoenean TXUUTT!!

Agurtzane Mallona:

Euria: ZARRA-ZARRA jausten da

Gauzak pixkanaka egitea: TXIRI-TXIRI

Mirari Mendizanal

Azkar: ZIRT-ZART

Atea jo: KAX-KAX

Maria Lezertua

Erori: BLAST

Apurtu: PART

buruz salto: ZANGA EIN

saltsatan sartu: TXA-TXA ein…

Lorea Erriondo

Euria: BARRA-BARRA

Astoak: ARRANTZA

Zaldiak: IRRINTZI

Arkaitz Zelaia

Behiak: MARRU

Aroia Idrebla

Azkar: BIXI-BIXI


Haur txikiei abesten zaien kantetan  ere euskal onomatopeiak erabiltzen dira, esaterako, “Ran Roberra, pop o pop po po …” edota “arre arre mandako” kanta ezagunetan. Horietako kanta batekin utziko zaituztet baina…  Beste onomatopeiarik bururatzen al zaizu? Bota zeuen proposamenak gure blog-ean, eta ez ahaztu Facebook-ean ere bagaudela! POZIK BIZI! 🙂

onomatopeiak-arre-arre

12 thoughts on “Bihotzak taup-taup egiten al dizu? Euskal onomatopeiak!

  1. Inoha

    Karlos Santistebanen liburu honetan (ONOMATOPEIA ETA ADIERAZPEN HOTSEN HIZTEGIA) bilduta daude onomatopeia asko.

    Reply
  2. Mertxe

    Kaixo,
    Galderatxo bat zuzendu nahi dizuet: Silbatoarekin ateratako soinuaren onomatopeia zein izango litzateke?
    . Eskerrik asko ta onodo bizi!

    Reply
  3. JoxeJoakin

    Galderatxo bat : Trenak ateratzen duen soinuaren onomatopeia zein izango litzateke? Kadentzian ibilitzen danean. Tum-tum, tum-tum doanean.
    . Eskerrik asko ta ondo segi!

    Reply
  4. Rakel Kareaga

    Argia pizteko etengailuari sakatzen zaionean zein hots ateratzen du?
    zein da horretarako euskarazko onomatopeia ?

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude