Zein dira euskarazko pertsona izen “bitxienak”?

Iker eta Ane dira haur jaioberriei euskaraz gehien jartzen zaizkien izenak. June, Uxue eta Iratik jarraitzen diote nesken zerrendari, eta mutiletan Oier eta Markel dira bigarren eta hirugarren postuan daudenak. Ohikoak ez diren euskazko pertsonen izenak, ordea, geroz eta gehiago dira  guraso euskaldunen artean, eta gaurkoan horiei tartetxo bat egingo diegu. Zein izen jarri diozu zuk zure seme edo alabari? 🙂

NESKEN IZENAK

cara-de-nina-t17076MUNIA                       JAKINDE                BIDANE          GOIATZ

UZURI                          IKUSKA                   MARRUBI           HIART

ERIETE                        LEXURI                    GOIURI           OSTAIZKA

HUTSUNE                     BIDATZ                   HAIZENE           MAIDE

ELORRI                        JUGATZ                     INAIA           ESKOLUMBE

LIRAIN                         ALESANDERE

MUTILEN IZENAK

cara-de-nino-t17088
ZOHARGI                    AXLOR                   ZUGOI          ANDIMA

EIHAR                         AETZ                     IGART          IZEI

AIHOTZ                       ISTEKOT                 AGER           GOGOR

HIART                         ZORION                  IGARKI         AZEARI

ORTZI                         IRULAR                   ADEI             IHORTZIRI

BENDUR                       AHOTS                  NADER         URRIKAITZ

Garaiak aldatu egiten dira. Euskarazko izenen zerrenda geroz eta zabalagoa da eta hori, ezpairik gabe, berri oso pozgarria da. Lagundu zerrenda luzatzen eta kontatu, bai blog honetan, baita Facebookean dugun orrian ere, zein izan den aspaldian entzun duzun euskarazko pertsona izen bitxiena. Umorea ardatz hartuta ETB-2ko Vaya Semanita saioan izenen inguruan egindako bideo barregarri batekin uzten zaituztegu.

15 erantzun “Zein dira euskarazko pertsona izen “bitxienak”?” bidalketan

  1. Jon

    Nire familiko izen oro diez ba arraruek, neurie ixen ezik… Batirtze, Gentzane, Bendur, Oneka eta arraruena Ahots…. Bidien be badau beste bat ganera, Nader deituko da berau be!

    Erantzuna
      1. Jaio

        Arai izenak ez du esanahirik. Baina txango bat egiteko gogoak badituzu, hurbil zaitez Kontrasta herrira, Aranan (Araba). Bertan ermita txikitxo bat dago non bere paretetan hainbat hilobi dauden, eta horietako batean ‘Araika filia Arai’ jartzen du. Orain dela ia 2000 urte bizi izan ziren bi emakume omen ziren, bata bestearen alaba alegia.

        Erantzuna
  2. Anne

    Kaixo,
    Nire semea Enetz deitzen eta 17 urte ditu baina ezagutzen dut izen hau daukan 30 urte inguruko bat .

    Erantzuna
  3. gorka

    Gure semeari Enetz izena jarri nahi diogu,askotan entzun izan dugu baina ez dakigu bere esan nahia .
    Ba al daki norbaitek Enetz-ek zer esan nahi duen??

    Eskerrik asko!

    Erantzuna
  4. gorka

    Kaixo!
    Gure semeari Enetz izena jarri nahi diogu,askotan entzun izan dugu baina ez dakigu bere esan nahia .
    Ba al daki norbaitek Enetz-ek zer esan nahi duen??

    Eskerrik asko!

    Erantzuna
  5. Maurizia

    Kaixo!

    Nik Jatsu izena jarri diot nire semeari eta guztiek esaten didate oso izen polita dela. Zuen seme-alabei jartzeko zinez gomendagarria da.

    Iparraldeko bi herrik dute izen hori eta landare batean (“jats”-a) du jatorria. Amaiur gazteluan borrokatu zuen Frantzisko Jatsukoak egin zuen herriaren izena famatu.

    Gaur egun ordea erabat izen moderno eta eguneratua dugu. Horregatik guztiagatik, mesedez, jarri izen hori besterik ez bada zuen maskotari, bizitzan arrakasta izan dezan.

    Lagunak egiteko garaian ere joku asko eman izan dio, moteetarako ere aproposa izaki, halanola JatsuPikatxu, Jjjjjaaa Txxu (listuaren soinua) , Jatxutxaeh (azento latinoz), Jatz, Jatsu Indartsu edota (comeme el) Jatxumi bezalako esamoldeei jarraiki.

    Egunen batean Euskal Jatsu guztien afari bat egiteko prest omen dago nire semea. Hori bai, beganoa da (Badaezpada ere menurako).

    Eskerrikasko nire gomendioak arreta handiz jarraitzeagatik.

    Maurizia Aldeiturriaga

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude