Ondarroako berba bereziak: KALAPITXIXE, GANARU, LARRIZTO…!

Askotan entzun izan dugu ondarrutarrak ulertzea zaila dela. Euskara aberatsa dela gauza jakina da, eta hori dela eta,  Ondarroako Udalaren laguntzaz, azpieuskaldi honen hitz bitxienak biltzeari ekin diogu. Guztiak biltzea ezinezkoa denez, batzuk besterik ez ditugu bildu, beraz… ondarrutarrik bada hor nunbait, bota dezala bere berba!:-)

 

Ondarroa. Egilea: Txomin Rezola

 

KALATXOIXE– kaioa (gaviota)
KALAPITXIXE-
tximeleta
BALTSIUAN-
bikotearekin dantza lotua egin
GANARU-
Behia
LANTZOI-
Arrain mota bat da, baina iraintzeko erabiltzen da
LARRIXE emon-
nazka eman
MANTSU-
besomotza
ARINGAINGAN-
korrikan
LASUNE-
arrain mota bat (muble)
IRAULEZTA-
alderantziz
LARRIZTO-
persona nazkagarria
RU EGIN –
ihes egin
FAMAU-
Oso trebea den persona
FIRRI FORRU:
Erropa edota apaindura gehiegi
IKIMOKU-
Gauza bati punta ateratzea, aitzakia merkea
KAKUMENA-
jakintasuna
TANGI JO-
larrua jo
TENTA –
adarra jo
TROKU-
mutil gazte
ULE KIRIKOL –
ile kizkurra

TOTU – Lodia
INTZIRRIKITUN – Atea erdi zabalik dagoenean adierazteko

(Olaiz ondarrutarrak proposatutakoak)

AXUETI – zapatak lotzeko lokarria

PATXÍ – ahatea

ALPA – alde,joan

Eta xuan-xuan, alegia, pixkanaka pixkanaka amiatzen joango gara. Badakizue bai Euskarak Facebookean duen orrian baita blog honetan bertan, zuen proposamenak ongietorriak izango direla. Iragan astean Arratiako hitzak bildu genituen, eta hurrengoa zure esku dago. Zein azpieuskalkien hiztegitxoa egiten nahi duzu?  IZAN ZORIONTSU ETA SEGI EUSKARA MAITATZEN! 🙂

20 erantzun “Ondarroako berba bereziak: KALAPITXIXE, GANARU, LARRIZTO…!” bidalketan

  1. Olaiz

    Ondarrutarra na, eta hamen beste pare bat berba:

    TOTU – Lodia
    INTZIRRIKITUN – Atea erdi zabalik dagoenean adierazteko.

    Erantzuna
  2. Gabeko kalapitxixe

    Aupa.
    Hainka sartze txiki bat euki dozue:
    Lasune ez da altzaria (mueble), muble baizik;hau da, arrain klase bat.
    Eskerrik asko.
    G.K.

    Erantzuna
    1. Ane Santesteban Bidalketaren egilea

      Epa!

      Bai, arrazoi… beste ondarrutar batek ere eman digu abisua… aldatu dugu! 😉

      Eskerrik asko!!!!!

      Erantzuna
  3. Alex

    Hamen beste pare bat berba:
    TRIPITRAPU: erderaz RANA
    ANDRAKILLETI: panpina, muñeca
    MARASMI: araña
    MARASMETXI: tela de araña
    ATELAMATU: tonto lapiko?

    Erantzuna
  4. Alaz

    Txil eindde egon: Oso nekatuta
    Zazpirrinpolbo eginda egon: oso nekatuta
    Etenda: nekatuta
    Azerta: Norbaitek zerbait asmatzen duenean
    Errepa: Ezetz asmatu bezala erabiltzen da, edo asmatu zuen.
    Dra: Norbaitek zerbait igarri duenean DRA! esaten da.
    Apitamare: Jun hamendik

    Erantzuna
  5. Angel

    Hamen beste hiru lau berba:

    Ontzungun: ondala egun batzuk
    Zurkulu: eskina txiki bat( erderaz rincon)
    Kontixu: erderaz “parece ser”
    Marmoki: medusi

    Erantzuna
  6. Asier Errazti

    Egunon,

    betiko berba gexenak badakazuez… baine ondarrutarra be, beste erozein hizkuntza edo dialekto modun bixik da… berba barrixak sortxzen diz:

    Paeteko diru : (hormako dirua litzake batueraz)… Kajero automatikoari esaten jako
    Gexei!!: ” hau la hostia da” esateko esaera..”gehiegi”.. too much edo tumatxa litzakeena!!

    Ondo segi

    Erantzuna
  7. Mikel

    IRAULEZTA- alderantziz (IRAULI aditzetik), itzulpena ez dela guztiz zuzena/zehatza esango neuke, “alderantziz” gaztelaniazko “al revés” esamoldearen itzulpena iruditzen bait zait gehiago
    Adibidez, kamiseta bat oker jansterakoan Ondarrun ATZEKUZ-AURREA (etiketa barrutik, baina aurreko aldean) edo IRAULEZTA (etiketa atzeko aldean, baina kanpotik) jantzi ahal duzu eta “alderantziz” hitzaren adiera ez dakit hain “zehatza” den.
    Beste hitz pare bat:
    Popa: ipurdia
    Popabistan: larrugorritan
    Popabisteru: nudista (Euskaltzaindiak “nudista” hitza onartu du, baina “popabisteroa”, ez. Erabaki hori zuzena deritzozue?)

    Erantzuna
  8. Angel

    Beste berba o esakerak:

    Tripitrapu: igela
    Andrakilleti: ” muñeki” erderaz
    Mokolu: txokolati
    Txo “Salidi erungozu” esakeri: leku batetik “botako” zarzuela esateko
    Gobernu= bozingi: zikintzen danin zeozeñek zeoze!!! Normalin umik.
    Aman Etxin: aparte
    Arra bete bidin: urrin danin leko bat
    Lantzin: batzutan

    Eta holakuk gexa daz?!!! Jungona lantzin behin idazten

    Erantzuna
  9. Okurriu ala ipini

    Mekeki:ardixe
    Maskulu: barraskiloa o karakola
    Amandongilak: albondigak
    Amu espanin = ailarte: kontuz!!!
    Kakatzan dabil: estu o justo justun o makal o… dabil

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude