Hileko artxiboak: martxoa 2012

Zer dago puri-purian Twiterren euskaraz? #jundajakin

Ba al dakizu noiz bidali zen euskarazko lehendabiziko tuita? Eta zeintzuk diren euskal tuitlari nagusiak? Euskarazko gakoren bat heldu al da “Trending Topic” izatera ? #galderagehiehigauzaonerako. ¡Goazen pixkanaka pixkanaka Euskararen eta Twiterraren arteko harremanean murgiltzera!

Euskara eta Twitter

Euskarazko lehendabiziko tuita

Zehatz-mehatz euskarak eta Twiter sareak bat noiz egin zuten ez badakigu ere, euskal tuitlari nagusienen arabera, 2006an bidali zen lehendabiziko euskarazko tuita. Jakin badakigu gutxienez ia sei urte dihardugula Twitterren euskaraz.

Nortzuk dira euskal tuitlari erreferenteak?

Asko badira ere, guztiak ezin aipatu, eta hemen horietako batzuk:

Maite Goñi : euskara irakaslea @euskaljakintza
Luistxo Fernanez: kazetari, informatikari, idazle eta blogari @luistxo
Joxe: teknopata.net blogaren egilea @joxe
Gorka Bereziartua: “argia” astekariko kazetaria eta blogaria @boligorria
Mikel Iturria: “Harrikadak” izeneko blogaren sortzailea @iturria

Marka handiek erabiltzen al dituzte euskarazko tuitak?

Bai, eta gero eta gehiago! Helburua? Erabiltzaileen mezuak taldekatu etaTrending Topicbilakatzea! Horretarako hainbat euskal komunikabide eta blogariek “hastag” komunak adosten dituzte.
Adibide garbia da iragan asteetan Athletic-en inguruan izan den zurrunbilo guztia.

-Zuzenekoetarako gako hau erabiltzen da: #athlive
-Manchesterren aurkako joaneko partidan hauxe erabili zen: #8000lehoi
-San Mamen jokatu zen bueltako partidan: #40000lehoi

Bestelako zenbait gairekin ere, esaterako, Euskararen Eguna (#euskarareneguna) edo Hauteskundea (#bozA20), gauza beretsua egiten da.

Baina zer da Trending Topic bihurtzea?

Twitterren “Trending Topic” une batean gehien erabiltzen den hitz bat da. Hitz horiek Top 10-a osatzen dute Twiterren, eta momentuan hizpide den gai horri buruz pistak ematen ditu.

ETAk bere borroka armatuaren amaiera jakinarazteko komunikatua zabaldu zuen unea da adibide esanguratsua. Euskal Herrian eta Espainian gairik garrantzitsuean bilakatu zen.  #AgurETA “Trending topic” mundiala bihurtuz Twiterren!

Euskaldunon eta euskal gizartearen ahotsak indarra du Twitterren eta beraz, jarraitu EUSKARAZ TUITEATZEN ETA EUSKARA MAITATZEN! Guk zuek maitatzen jarraituko dugu eta! #zintzoakizan

“Euskara bihotzean baina erdara ezpainean”. Atsotitzekin jolasean!

Zalantzarik gabe euskaldunon altxorretako bat dira esaera zaharrak. Eguraldiarekin loturikoak izaten dira ohikoenak: “Eguzki eta euri, martxoko eguraldi“, hauxe oraintxe esango genukena. Beste asko mundu mailan ezagunak egin dira: “Txapela buruan eta ibili munduan”. Guk gure zerrendatxoa egin dugu batzuekin, izan ere asko dira! Gustoko badituzu, ondo, eta ez badituzu…. “Hor konpon, Marianton“! 🙂

Esaera Zaharrak

Kalean uso, etxean otso

Alferra beti lanez betea

Amen, zu hor eta ni hemen

Usteak erdia ustel

Azaroa hotz, negua motz

Azak eta porruak eroan ditu neguak

Egon lo ta jango dek/n mehe

Bat eman eta bi hartu

Bost xentimoko pupua, hamar xentimoko trapua

A zer parea, karakola eta barea

Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon

Eroriz ikasten da oinez

Ez da horixe atzo goizekoa

Ezina nekez egina

Atzo sartu zen oiñutsik, gaur egin da nagusi

Jan eta lo, potolo

Askoren mina, tontoen atsegina

Denboraren poderioz eta belaunaldi berriekin, kalean geroz eta gutxiago entzuten ditugu euskal atsotitzak. Horregatik, memoria ez galtzeko, guk ezagunenak bildu ditugu gaurkoan. Zuk erabiltzen al dituzu? 🙂 Ba animatu eta bota zure euskarazko atsotitz edo esaera zaharra! Eta nola bestela, esaera zahar batekin bukatuko dugu gure gaurko posta. Gogoratzen al zarete izenburuan zer jarri dugun? “Euskara bihotzean baina erdara ezpainean“. Ba beste honekin emango diogu amaiera:

Bihotzaren giltza, mihia.

Euskaraz tuiteatzen al duzu? Euskaldunon rankinga jarri dute sarean

Euskara eremu urriko hizkuntza erabilienetako bat da Twitter sare sozialean. Eta kopurua gorantz doa, Indigenoustweets.com atarian ikus daitekeen bezala. Zure izena ez bada bertan agertzen, badakizu, interneten ere lehen hitza euskara izatea gure esku dago! Beraz, sartu erabiltzaiea eta esan munduari hemen zaudela!

Twitter-Logo-300x293 copy

Euskaraz gehien twiteatzen duten lehendabiziko hamarren ranking-a

1. @berria: Berria egunkariaren webguneko azken orduko albisteak
2. @euskalherrian: Zer ari da gertatzen Euskal Herrian?
3. @toki-kom: Euskarazko tokiko albiste batzailea
4. @txargain: Leire izeneko erabiltzaile bat, Eibarko albisteak partekatzen dituena
5. @goiena: Debagoieneko albisteak
6. @eitbcomBerriak: EITBko aktualitateko albisteak Interneten
7. @euskaljakintza: hezkuntzaren eta euskararen atariko albisteak
8. @theklaneh: gaur8 hedabidea
9. @joxe: teknopata.net/ (erabiltzailea)
10. @www_ukberri_net: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitalaren twitter zerbitzua