Hileko artxiboak: iraila 2011

Sakelakoentzako euskarazko teklatu “inteligentea”a, prest

Nonick 2011-n, Bilbon eitb.com-ek eta Eusko Jaurlaritzak Interneteko joerei buruz antolatutako nazioarteko biltzarrean, sortu zen ideia, eta hori gauzatu da. TouchType enpresako SwiftKey tresnaren euskarazko bertsioa eskuragarri da, uda honetan garatu ostean. SwiftKey honi esker, sakelakoen teklatuetan idaztean hitz baten amaiera eta hitz horren osteko hurrengoa izan daitekeena iragartzen da.

SwiftKey euskaraz garatzeko ideia 2011ko Nonick-en sortu zen, Bilbon eitb.com-ek eta Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko SPRIk antolatuta, eta “Mobile” gai nagusi zutela, ingeles hutsean Interneteko joeren inguruan egindako nazioarteko biltzarrean.

Hizlarietako bat Ben Medlock gazte britainiarra izan zen, TouchType enpresako CTO eta sortzaileetako bat alegia. Horren hizketaldiaren ostean, Maite Goñik galdetu zion ia posible ikusten zuen tresna interesgarri hori euskaraz izatea, eta Medolckek baietz esan zuen, behar bezalako laguntza izanez gero.

Hori jakinda, eitb.com-ek euskaraz eta ingelesez idatzitako ehunka testu bidali zizkion. Maite Goñiren bitartez, Jaurlaritzako Euskara Aholku Batzordeak ere Corpus-a bidali zien, eta horietan oinarrituta egin dute garapena.

SwiftKey aplikazioak nazioarteko dozena erdi bat sari jaso ditu aurten eta 28 hizkuntzatan dago; horien artean, euskara. Orain frogatzeko doako bertsioa dago Android Marketen, eta froga garaia amaitu ostean, ordainpekoa izango da. Arrotz egiten bazaizu, ez arduratu, hona hemen Joxe Rojasek Teknopata blogerako egin duen bideo tutoriala. Ezin errazago eta argiago: