Artxiboa

Martxoa, 2011 (r)entzako artxiboa

Parte hartu Finlandiako Playback lehiaketan!

2011(e)ko Martxoak 30 admin Iruzkinik ez

445745_Finlandia_5_karaokea_original_imagenArtista izan nahi al duzu? Abestea eta dantzatzea gustuko al duzu? Eta euskaraz eginez gero askoz gehiago, baietz?

Bada, lehiaketa mundiala antolatu dute Angel Alkain eta finlandiar guztiek!

Finlandia Playback Lehiaketa hortxe duzu informazio guzti-guztia!

Animatu kuadrilla, familia…. eta irabazi sari eder bat!

Koldo Mitxelenaren lan guztiak, bilduma batean

2011(e)ko Martxoak 24 admin Iruzkinik ez

Laster 25 urte beteko dira Koldo Mitxelena hil zenetik. Euskara batuaren aita, Euskal Herriko Unibertsitateko sortzailea eta euskal filologo guztien erreferentea izan zen. Bere ondarea ez galtzeko, Donostian aurkeztu dute bere lan guztiak era antolatu eta argigarrian batzen dituen bilduma.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatea-ren ekimenez, eta Eusko Jaurlaritza-ren laguntzarekin, Joseba Lakarra eta Iñigo Ruiz Arzalluz irakasleak zortzi urte eta erdiz aritu dira lanean, Koldo Mitxelenak utzitako ondarea, liburuak eta denetariko argitalpenak, biltzen eta antolatzen.

15 liburu hauetan Mitxelenaren idatziei hainbat ohar, erreferentzia eta aurkibide erantsi dizkiete lagungarri gisa, maisuaren lana eskuragarriago egon dadin.

Belfastera joan nahi, ‘Bertso Dinner’era?

2011(e)ko Martxoak 22 admin Iruzkinik ez

Apirilaren 30ean Belfasten ospatuko den ‘Bertso Dinner’era joango da Hitzetik Hortzera-ko taldea. Zuk ere joan nahi duzu? Adi lehiaketa honetara!!!

Jende asko ari da lehiaketan parte hartzen. Ikusi, Hitzetik Hortzerak jaso dituen erantzunetako batzuk: