Monthly Archives: otsaila 2011

Videopuzzle, twitter euskaraz, euskalporn

Aste berri on guztioi!!

Badakizue poliki-poliki gero eta gehiago garela euskararen alde ekiten dugunok orrialde honetan? Jada 5200 gara, eta badakizu zure partehartzearen zain gaude!!!Eskerrik asko!!

Aste honetan euskaldunok euskaraz facebookeko orrialdean destakatuenak hauexek izan dira:

Hasteko, aipatu beharra arrakasta handia izan zuela joan den asteburuan Euskalporn’ hitz gakoaren auziak. Entzun bestela zer nolako jokoa eman duen Euskadi Irratia Amarauna saioan!!!

Bestalde ikus ditzagun Ane Zabalak utzi dizkigun euskarazko hankasarzteak “Baliarraingo herrigunearen sarreran jarri duten kartela ondo idatzita dago gaztelaniaz, baina euskaraz akats larri samarrak ditu. “

Beñat Mendietak ere ekarpen interesgarria egin digu, «  ‘VideoPuzzle!’, iPhonean jokatzeko euskal bideojoko berria. Bideojokoak irudi estatikoak mugimenduan daudenekin ordezkatzea proposatzen du. Horrela, “jokalariak ikusteko trebetasuna erakutsi beharko du”, sortzaileek adierazi dutenez. »

iphone

Azkenik, Maite Lasak, deialdi garrantzitsua utzi digu horman, «  Twitter euskarara itzultzea nahi dugu. Sinatu eskaera http://act.ly/35s ondoren, mesedez RT #twittereuskaraz @biz @dickc #Basque » http://act.ly/35s

twitter

Ba hau da guztia oraingoz, espero dugu orrian interesgarriak diren edukiak eskegitzen jarrai dezazuela!!

Aste on izan!!

EK-Korrika elkarlana, Joomla euskaraz, AED

Egun on!

Ostirala amantala etxera! Pozik ibiliko zarete ezta? Astebukaerarako eguraldi nahiko ona iragarri dtute eta gaitera ostirala da!.  Agian norbait eskiatzera joango da? Zer plan duzue astebukaerarako?

Guk astero bezala euskaldunok euskaraz  facebook orrialdean iragarri dituzuenak bildu ditugu eta laburtu ditugu. Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!!

Txomin Bedarrak ongi laburtu du gure jarrera “Aski da txo
Esan ozenki !! “
.

Baditugu aste honetan ere, euskararen inguruko notizia eta ekintza ugari ere esaterako, Joomla programa euskararatu egin dute  notizia ona ezta?

Agurtzane Mallonak idatzi digun bezala “Badator Korrika, ikastolak lagun dituela.” EK-Korrikak alkarlanean sortutako unitate didaktikoa aurkeztu zuten Bilboko Kalderapeko euskal kulturgunean.

Azkenik, Itxaso Apraizek jakinarazi digu,  “Tokiko euskara ikasi eta hobetzeko aukera emateko antolatu dute AED koek” . Arrasatearrei tokiko euskara ikasi eta hobetzeko aukera emateko helburuarekin, AED elkarteak Hika tailerra antolatu du.  Ikastaroaren iraupena 20 ordukoa izango da, eta hasiera batean klaseak ostiral eta larunbatetan izatea aurreikusten bada, elkarteko arduradunek ikasleekin adostuko dutela argitu dute. Norbait animatuko al da?

Hauxe da guztia, datorren astean gehiago, ordurarte ongi izan!

Mintzapraktikak, Fipa, Argia eta bai euskarari sariak

Kaixo guztioi!

Zer moduz joan da astea? Ostirala da jada eta gainera esan dute astebukaerarako eguraldi ona egingo duela!

Notizia onak ditugu euskarari dagokionez, alde batetik, gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen ditu euskarazko hedabideak, Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera. Notizia onak ezta?

Bestalde,  Mintzapraktikak izeneko beste ekimen batek arrakasta handia izaten ari du. Mintzapraktika programak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza. Beraz nahi baduzue, badakizue 😉

Gainera, zuek batutako notizia ugari ere baditugu; Maite Lasak esan digun bezalaxe, “Fipa jaialdia ospatu zen Miarritzen. Sail ofizialetik kanpo Asier Altuna zinema zuzendariak, Bertsolari filmaren aurrerapena eskainiko du, orain arte egina duenarekin.” Norbait egon al zen?

Beñat Mendietak bestalde, hauxe idatzi zigun “Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean egingo den ekitaldian banatuko dituzte gaur 2010eko ARGIA Sariak. Ohi bezala, prentsa, irrati, telebista, publizitate eta Internet esparruko sariak emango dira

Baina beste sari batzuk ere banatu ziren, esaterako Ainere Agirrek aipatu bezala, Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Sariak banatu zituen otsailaren 1ean Donostian.

Beraz hauxe da aste honetan jaso duguna, parte hartzea nahi baduzue, eskertzen dizuegu, horrela informazio konpletuago bat emateko. Eskerrik asko denoi!