Euskararen Nazioarteko Eguna ekitaldiak, Olentzero
Arratsaldeon guztioi!
Konturatu al zarete ia 4000 pertsona garela Euskaldunok Euskaraz orrialdean jada?Eskerrik asko guztioi zuen babesarengatik!
Hasteko , Arantxa Sobrinok utzitako kanta batekin hasiko gara: …ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak, ez dugu abererik, ez gara aberatsak, euskara guk dugu, gu gara euskaldunak! (san simon eta san juda kanta herrikoia) .Beraz badakizue zer daukagun eta zerk egiten gaituen euskaldunak!
Bestalde Euskararen Nazioarteko Eguna jada Ostiralean da, Maite Lasak utzi digun informazioa “Abenduaren 3 a Euskararen eguna da” . Hauxe da bertan topatu ahal izango dituzuenak; Aurtengoan aipagarriak dira sarean, Internet bidez parte hartzeko proposatzen dituzten ekimenak. Esaterako, Donostiako Euskararen Udal Patronatuak euskarak mila aurpegi dituela erakutsi nahi digu, nikereeuskaraz.net webgunean.Taldeka parte hartzeko aukera ere badago, gukereeuskaraz.net atarian.
Bestalde, Etxepare Euskararen Institutuak euskara mundua zabaltzeko, Euskara mundiala! kanpaina ere abiarazi du. euskaramundiala.net atarian, euskarazko esaldi eta kantuak jaso nahi dituzte, besteak beste. Horretarako grabaketak egin eta sarera igotzeko gonbita egiten dute..
Eusko ikaskuntzak ei-Gazte! ekimenaren baitan irabazle izan den proposamena, Euskararen hitz politena jokoa, martxan jarri du euskara sustatzeko asmoz. Bertan, edonok esan dezake zein den euskaraz gustukoen duen hitza eta ENE Euskararen Nazioareko Eguna webgunean bistaratuko da gainerakoekin batera.
Bizkaiko hiriburuan bestalde, euskaraz aritzen diren musika talde amateurrek ‘Banden lehia 2010‘ lehiaketan, parte hartzeko aukera izan dute azaroan zehar. Musika taldeen bideoak Internetera igo eta sailkaturiko lau taldeak, Bilboko Kafe Antzokian egingo den final handian parte hartuko dute parte Azaroaren 3an.
Gainera Euskaltaindiak kide berri bat dauka , Jean Baptiste Coyos euskaltzain oso izendatu dute
gaur, Bilbon egindako osoko batzarrean. Beste zerbait berria daukan pertsonaia Olentzero da ere bai, facebooken orrialde berria baitauka.
Hauxe da guztia aste honetan, berriz ere eskerrak eman nahi dizkizuegu izan duzuen parte hartzeagatik, jarraitu horrela ea ostiralerako 10.000 euskaldun biltzen garen!
Ondo bukatu astea!

Zure iritzia