Monthly Archives: urria 2010

Euskaldunok euskaraz, euskararen inguruan informatzeko tresna

Egun on guztioi!!Hasteko, guztiok zoriondu behar zaituztegu, orrialde honek izan duen harrera onagatik. Euskaldunok euskaraz funtzionatzen dabilen lehenengoko astean atxikimendu handia izan duelako, 1000 lagun baino gehiago garelako jada. Honez gain ikusi dugu jendeak euskararen inguruko informazioa eskegitzeko ere erabili duela.

Jende askok euskararen alde esandakoak irakurrigai izan dira orrialdean, horrela aberastasuna eman eta informazioa banatzeko. Esaterako, Bai Esan Santurtzin Euskaraz-ek salatu zuen udal-euskaltegietako langile murrizketaEuskara ikastea ez al da eskubidea? Nork bermatu behar du eskubide hori? Irakaslerik ez kontratatzeak euskararen ikaskuntzan “numerus clausus” ezartzea dakar“.

Lontzo Sainz-ek bestalde, bi informazio garrantzitsu eskaini dizkigu joan den astean izandako Nafarroa Oinez ekitaldiaren ingurukoa, eta Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren XXI. Astean euskaraz azpidatzitako film gehiago emango dituztela alegia.

Itsaso Apraizek ere gehitu digu Gazteaukeran bildutako artikulu interesgarri bat, Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen mintzalaguna programarena.

Beñat Mendietak, ere informazio interesgarria eskaini digu, Enpresa eta euskara, sareak sortzen’ jardunaldia Gasteizen izango da Azaroaren 11an. Norbait animatzen da?” esanez.

Olatz Torrealdaik esandakoarekin amaituko dugu, gaurkoz, Irlandan euskaraz egiten baitu; Olatzek, hauxe esan zuen hesian: “Nik neuk etxean egiten dut euskeraren alde. Irlandan bizi naiz ta nire bi semeek Euskeraz hitzegiten dute euskaldun peto petoen bezala….” Horrela ikusi daigun euskara ez dela soilik Euskal Herrian egiten eta nonahi irakur gaitzaketela.

Horrela esango dizuegu agur; orrialdeko hesian egongo gara zuen zain, ondorengo egunetan, eta laster itzuliko gara hona, berriro ere, nobedade guztiak zuekin komentatzeko. Ordura arte, mila esker eta ondo izan!!!