Ikasi euskaraz Pinterest sare soziala erabiltzen!

2012(e)ko Maiatzak 18 Ane Santesteban Iruzkinik ez

2010ean sortu bazen ere, Pinterest sare soziala ezezaguna da askorentzat. Hori dela eta, euskal erabiltzaileei laguntzeko asmoz, Azkue Fundazioak Pinterest erabiltzeko eskuliburua euskaratu du. Hitzen mundua apur bat alde batera utzi eta argazki eta bideotan dago espezializatua sare sozial hau.

Pinteres euskaraz

Baina zertan datza Pinterest sare soziala?

ZER DA: sare sozial bat

HELBURUA: irudiak eta bideoak erabiliz interes berdinak dituzten kideak lortzea

PINTEREST ERABILTZEKO JAKIN BEHARREKO HITZAK

  • PIN: elementu bakoitza (argazkiak edo bideoak)
  • PIN IT BUTTON: irudi edo bideo berriak partekatzeko
  • REPIN: beste batzuk sortutako edo argitaratutako pinak gure hormetan jarri
  • FOLLOW: beste jarraitzaile batzuen profilak eta hormak jarraitzeko
  • BOARD: arbelak, kortxozko iragarki-taulen antzera (Pinterest-ek arbelen izenen proposamena botatzen du, baina norberak nahi dituenak sortzeko aukera du)

Pinterest sare sozialaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, prest duzu Pinteres tutoriala euskaraz. Ez ahaztu… Euskara teknologia berrietan ere! :-) Ondo izan, pozik bizi eta asteburu on, euskaldun!

Euskal tuitlarien ametsa, egi bihurtu da!

2012(e)ko Maiatzak 17 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Gaurkoa egun handia da euskararentzat! Batetik gaur jakin dugu Azkue Fundazioak Pinterest sare sozialaren tutoriala euskaraz osatu duela. Bestalde, Twitter euskaraz erabili ahal izateko prest dago dagoeneko, egun bakarrean erabiltzaileek menuaren ia 100%a itzuli baitute! ZORIONAK!!:-)

Twitter Euskaraz

Twitter Euskaraz

Gaur goizean berehala zabaldu da albistea sare sozialetan, eta bereziki Twitterren, izan ere, azkenaldian asko eskatzen ari zen eskarietako bat egi bihurtu da. Teknologia berrietan beti gertatu ohi den bezala, Twitter denbora luzez ingelesez bakarrik izan zen. Beste hizkuntza batzuetara, ordea, azkar zabaldu zen. Hortik sortu zen grina. Euskaldunok bagenuen Twitter euskarara itzuliko zenaren esperantza. Hala, #twittereuskaraz etiketarekin mundu osoan zehar ibili da eskakizuna eta… Euskaldunon nahia egi bihurtu da azkenean!
Euskal tuitlariek oso gustora hartu dute berria:

Maite Goñi@euskaljakintzaBadugu Twitter euskaratzeko aukera
larbelaitz ‏@larbelaitz #twitereuskaraz kanpainek lortu dute beraz helburua!! Etxera iritsi ta irribarrez nago irakurri dudanetik #txorakeriak http://bit.ly/LcrEoR

Hortik aurrera burubelarri jarri dira itzulpen lanetan.

Maite Goñi ‏@euskaljakintza Guztiarekin ere, barneko kontraesanei aurre eginez, Twitter euskaratzen lagunduko dut: translate.twttr.com/welcome #twittereuskaraz #diot 2/2

TheklanEH@theklaneh Hasi naiz Twitter itzultzen… http://translate.twttr.com

Luis Fernandez @luistxo #twittereuskaraz Twitterren itzulpenak zenbat item ditu baina?

Laskorain K.E. @laskorainke Twitter euskaratzen… Luze doa baina merezi du. Animatu zuek ere! #twittereuskaraz hemen: translate.twttr.com/welcome

Hauxe ikusi dugun azken tuita. Twitter euskaraz!

Estitxu Garai @egarai Bukatu dut Twitter euskarara itzultzeko nire ekarpena, badirudi % 100 dagoela itzulita… edarto! #twittereuskaraz (1/3)

Berriz ere esango dugu, teknologia non euskaldunak han! Euskaldun askoren nahia egi bihurtu da. Beste behin burugogorrak garela erakutsi eta gure helburua lortu dugu. TWITTER EUSKARAZ, ORAIN ETA BETI!

Goierriko euskara: MUXAJEA, MATXARDEA, LEPAZAMARREKOA

2012(e)ko Maiatzak 10 Ane Santesteban 2 iruzkin

Arratiako hizkera eta Ondurratarren berbak jaso ostean, autobusa hartu eta Gipuzkoaldera egingo dugu bidaia, Goierrira, hain justu, eskualdea tradizioz, oso zonalde euskalduna baita. Azpieuskalki ugari topatu daitezke bertan, baina Karmele Etxabe eta Larraitz Garmendiak urteetan zehar egindako “ZALDIBIAKO EUSKARA” lana  oinarri hartuta, Zaldibiko eta inguruko hitzak eta esapideak biltzeari ekin diogu.

Zaldibiko paisaiak. Iturria: Lazaro Gonzalez

Zaldibiko paisaiak. Iturria: Lazaro Gonzalez

Zaldibiko euskara

KUXIDADEA - txukuntasuna

LEPAZAMARREKOA - lepo gaineko kolpea

MUXAJEA - itxura kaskarra

BELARRIMOTXA - erdalduna

OIÑAZKARRA – tximista

MAIXIATU - kontuak nahastu

EMBAAZO IÑ – endredo egin

PIKOTSEN - makurturta

ZESUMA - zer egin ez dakigula egon, aspertuta

MATXARDEA – neska sorgiña, mihiluzea

BAZKAITTEA – bazkaltzera

ETXEKONAK - auzokoak, aldamenekoak

SOBRARE - dirudienez, nonbait

GIBELAUNDIE – arduragabea, lasaia

NARRATSA - txukuntasunik gabea

EBIE – euria

Zaldibiko esapideak

PORRU INDA EON - oso nekatuta egon; leher eginda egon.

OSKA AITTU- . hots egiten aritu, deitzen aritu.

BURUN JOTAKO SUGEA BEZALA - tontotuta, motelduta

ESAN IN BEAR DA OI E!hori esatea ere!.

EZERREZ TA FESTA – ezerezetik zerbait handia egitea.

Ezagutzen al duzu Goierriko hitz edo esapiderik? Ziur gaude baietz. Animatu bai Facebookeko orrialdean edo blog honetan bertan zure proposamenak botatzen. Gure aldetik besterik EZ.  EUSKARA MAITATU, ERABILI.. ETA POZIK BIZI! :-)

Goierriko euskara

Ondarroako berba bereziak: KALAPITXIXE, GANARU, LARRIZTO…!

2012(e)ko Maiatzak 3 Ane Santesteban 8 iruzkin

Askotan entzun izan dugu ondarrutarrak ulertzea zaila dela. Euskara aberatsa dela gauza jakina da, eta hori dela eta,  Ondarroako Udalaren laguntzaz, azpieuskaldi honen hitz bitxienak biltzeari ekin diogu. Guztiak biltzea ezinezkoa denez, batzuk besterik ez ditugu bildu, beraz… ondarrutarrik bada hor nunbait, bota dezala bere berba!:-)

Ondarroa. Egilea: Txomin Rezola

Ondarroa. Egilea: Txomin Rezola

KALATXOIXE- kaioa (gaviota)
KALAPITXIXE-
tximeleta
BALTSIUAN-
bikotearekin dantza lotua egin
GANARU-
Behia
LANTZOI-
Arrain mota bat da, baina iraintzeko erabiltzen da
LARRIXE emon-
nazka eman
MANTSU-
besomotza
ARINGAINGAN-
korrikan
LASUNE-
arrain mota bat (muble)
IRAULEZTA-
alderantziz
LARRIZTO-
persona nazkagarria
RU EGIN –
ihes egin
FAMAU-
Oso trebea den persona
FIRRI FORRU:
Erropa edota apaindura gehiegi
IKIMOKU-
Gauza bati punta ateratzea, aitzakia merkea
KAKUMENA-
jakintasuna
TANGI JO-
larrua jo
TENTA -
adarra jo
TROKU-
mutil gazte
ULE KIRIKOL –
ile kizkurra

TOTU – Lodia
INTZIRRIKITUN – Atea erdi zabalik dagoenean adierazteko

(Olaiz ondarrutarrak proposatutakoak)

AXUETI – zapatak lotzeko lokarria

PATXÍ – ahatea

ALPA – alde,joan

Eta xuan-xuan, alegia, pixkanaka pixkanaka amiatzen joango gara. Badakizue bai Euskarak Facebookean duen orrian baita blog honetan bertan, zuen proposamenak ongietorriak izango direla. Iragan astean Arratiako hitzak bildu genituen, eta hurrengoa zure esku dago. Zein azpieuskalkien hiztegitxoa egiten nahi duzu?  IZAN ZORIONTSU ETA SEGI EUSKARA MAITATZEN! :-)

Ezagutzen al dituzu Arratiako berbak? akeita, abazeria, urguxua…

2012(e)ko Apirilak 26 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Arratiako harana oso eskualde euskalduna da, euskara da erabiltzen den lehen hizkuntza eta horregatik gaurkoan bertako hizkera izango dugu mintzagai. Honekin hasiera emango diogu azpieuskalkien inguruko post zerrendari. Angel Larrea eta Juan Rekalde irakasleen “Arratia inguruko hiztegia” lana hartu dugu eskuartean eta galtzear dauden berbak ezagutuko ditugu gaurkoan, bertakoentzako ezagunak, gainerako eskualdetako jendearentzat, aldiz, arrotzak. Arratiakoa al zara? Lagundu gure hiztegitxoa zabaltzen! :-)

Arratia Inguruko Hiztegia

Arratia Inguruko Hiztegia

ZIRGILO Euskara Batuan BELARRITAKO
EZKAILU Euskara Batuan SUKALDE
URRUTIZKIN: Euskara Batuan TELEFONOA
URGUXUA Euskara Batuan IGELA
TXIRRI-TXIRRIA: Euskara Batuan KILKERRA
IGURDIALDIA: Euskara Batuan MASAJEA
ZAPEA: Euskara Batuan TXIMA
ABAZERIA: Euskara Batuan JANA
AIUBERTA: Euskara Batuan LOKARRIA, zapatilarena, esaterako
AKEITA: Euskara Batuan KAFEA
ANOTS: Euskara Batuan OHIARTZUNA
AMPOLLAK: Euskara Batuan EURI TANTA HANDIAK
APUKO: Euskara Batuan AITZAKIA
ARBEL EGIN: Euskara Batuan PORROT EGIN
ARKOLOA: Euskara Batuan ALFERRA
GEITU: Euskara Batuan DEITU
KARRA-KARRA: Euskara batuan KORRIKA
MIKO: Euskara Batuan MIZKIN
UKUZKETA: Euskara Batuan GARBIKETA
KUIKA: Euskara Batuan EZKUTAKETAN
SUNDA: Euskara Batuan KIRATSA
IROL: Euskara Batuan KOMUNA
ITZAL: Euskara Batuan ERRESPETU
HOGEN: Euskara Batuan PEKATU

Arratia inguruko hiztegia. Tximeleta. Iturria: eitb.com

Arratia inguruko hiztegia. Tximeleta. Iturria: eitb.com

Ikusi duzuen moduan, liburuaren azalean tximeleta bat ikus daiteke, eta horrek badu bere zergatia. Izan ere, Arratia inguruan TXIMELETA esateko 20 hitzetik gora daude: pitxikoletea, txiripitonea, mitxoletea, mitxilotoia, eskabie, txilipotadea, pitxilotea, txirripitea, bitxilikotea, txilipitañea, sorgin-bitxie, zeruko katue… Ez ahaztu, EUSKARA MAITATU ETA GEURE BERBAK BULTZATU. Bizi pozik eta besarkada bat guztioi! :-)

Mainontzia zara? Potrojorran al zabiltza? Goazen euskara aberastera!

2012(e)ko Apirilak 19 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Euskarak hitz arraroak ditu! Askotan entzun izan dut halakorik. Zer da hitz arraro bat? Gutxi erabiltzen dugun hitz bat? Sekula entzun ez dugun hitz bat? Hitzak ez dira arraroak izaten, hitzak hizkuntza baten parte dira, hizkuntza aberats baten parte. 2008ko otsailaz geroztik, Maite Goñik euskarako hitz bat du aipagai bere blogean egunero. Gaurkoan Maite Goñiri eta “Gaurko hitza” izeneko bere txokoari omenaldi xume bat egin nahi izan diogu, eta hiru urte baino gehiagotan egunero argitara eman dituen hitzekin, ez guztiekin, noski, zerrendatxo bat egin nahi izan dugu. Erabiltzen al dituzu? Ezagutzen al dituzu? :-)

MAINONTZI

Mainontzi. Iturria: euskaljakintza.com

Mainontzi. Iturria: euskaljakintza.com

izond. 1. Mainatsua. Mainak, xerak oso atsegin dituena. 2. Maina asko egiten duena, negartia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond.
[mainatsua] mainatsu, mainati Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Haizak hi mutil mainontzi nagusiari goraintzi ez al hakiken hor pipa hartzia etzela lizentzi jenio txar ho(r)iek utzi bestela hezurrak hautsi gizalegia nola behar den ezin erakutsi (Aizak, hi, mutil mainontzi, Xenpelar)

POTROJORRAN

adb. (lgart.) Gizonezkoei dagokienez, alferkerian, denbora alferrik galtzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Ez naiz oroitzen zertaz aritu ginen, betiko gaiak izango ziren seguruena: neskak, musika, eskola… eskola ez, urrunegi zegoen hura ordurako, eta alaiegi gu hartaz oroitzeko. Bakarrik gogoratzen dut uretan sartu aurreko liluramendu hark arrasto bat utzia zidala, eta ezin nuela burutik kendu lagunekiko lokarri estu baina ikusezin hura. “Honela bizi bagina beti”, esan nuen, abestian bezala. “Beti oporretan! “, Eduk. “Beti potrojorran eta eguzkitan”, Roberrek. [Elvis hil zen urtean, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2007) Orr.: 65] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

MUKIZU

1. Mocoso (uso despectivo). 2. (El, lo) que tiene mocos. 3. Resinoso. (Orotariko Euskal Hiztegia)

Sinonimoak: izond.
[umemokoa] umemoko (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Argi dago gozatzen ari dela mutikoei eragiten dien beldurrarekin-. Horri esaten diozue jolastea? -segitu du, lurreko zigarrokinak buru kolpe batez seinalatuz. Eta barrez lehertu da, ozen, eskuak belaun gainean jarririk. Umeek elkarri begiratu diote. Geldi-geldi daude, algaren ondotik zer etorriko. -Benetan jolastu nahi duzue antzarekin, mukizu horiek? [Antzararen bidea, Jokin Muñoz (Alberdania, 2007) Orr.: 22] (Ereduzko Prosa dinamikoa)

Kriseilua. Iturria: blogak.com

Kriseilua. Iturria: blogak.com

KRISEILU

iz. Oliozko argiontzi mukiduna, zintzilikatzeko gako bat duena; kandela sartzen den ontzi gardena, zintzilikatzen dena edo zintzilik eramaten dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Kriseilu askoren argitara irakur daiteke poema eta autoreak berak ere ez du ulertzen eta ezin du argitu hitz bakan horiekin lortu duena. [Mentura dugun artean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

GIRGILO

iz. (B) Gorputzeko, bereziki kokots azpiko, gizentasun toles-formakoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.

[lepapea] aloz, kolats Bizk., lepape g.e., kokospe (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Lepo-toles guztiak batu egin zaizkio eta girgilo bakar bat osatu, larruzko kuxin borobil lodi bat; bertan eserita, trabeska, burua. [Axenario, Jules Renard / Itziar Otegi (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

ZARTADA

iz. 1. Indar handiz eman edo hartutako kolpea. Aurpegian zartada ederra eman zion. 2. Zarta-kolpea, makilakada. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Heg.
[ukaldia] belarrondoko, danbada, danbateko, dangateko, ezpaineko, kolpe, masaileko, matraileko, muturreko, takateko, ukaldi, zanpateko, zaplateko, zaplazteko, zartako, zartateko..  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Belarrondoko batena bezalako zartada lehorra entzun zen. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

ZURRUT

Zurrut. Iturria: flickr

Zurrut. Iturria: flickr

iz. 1. Zurrupada. 2. Behingoan ahoratzen edo irensten den edari-kantitatea. 3. (lgart.) Edari alkoholikoak edatea. Zurrutari emana dago. • ZURRUTEAN. (lgart.) Zurrut eginez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: zurrupa, zurrupada, zurrupaketa, hurrupa Ipar., hurrupaketa Ipar., dangada Bizk., zurrustada Bizk., zurrutada Bizk., trago beh., xurrupa adkor., klinkada g.e., zirrista Ipar. g.e., kurka zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Lurretik garagardo botila hartuz, zurrut luzea egin zion, eztarritik behera zihoazkion puspuluek indarra eta freskotasuna galduak zituztela konturatu zen arte. [Ordaina zor nizun, Joxemari Urteaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

URDANGA

iz. 1. Txerri emea. 2. (herr.) Prostituta. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[emagaldua] emagaldu, ematxar, maritzar, prostituta, puta (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

Besteen behar fisiologiko oinarrizkoak asetzeko baino ez dut balio, behi bat naiz zentzu horretan, sukaldari erdipurdiko bat, garai hobeak ezagututako urdanga. [Katu jendea, Eider Rodriguez (Elkar, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

KOKORIKO

1. adb. Zangoak tolestuta, nor bere orkatilen gainean eseririk. 2. iz. Oilarraren oihua, kukurrukua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
kokoriko adond.
[nor bere orkatilen gainean eseri] kukubilko, pikotxean Gip., kukulumuxu Bizk., kokot Ipar. g.e.
kokoriko iz.
[oilarraren oihua] kukurruku

Minik eman dizut? – eta ondoan kokoriko jarri nintzaion. [Onan, Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

TIRRIA

Sinonimoak: Nahi bizia, gutizia

Noiz nahi bazuen haren desira, haren baitan hiltzeko, haren besarkatzeko, musukatzeko, barkamendu eskatzeko tirria zuen, eta gauak airean iragaiten zituen jakinez etxe berean lo egiten zuela. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

LAPATX

Esanahia: Elur-maluta txikia. Elur-lapatxa. 2. BOT. Ik. lapa-belar.

Elurra. Iturria: Imanol Aragon

Elurra. Iturria: Imanol Aragon

IPURMAMI

iz. Ipurmasaila, ipurdia eratzen duten bi irtengune mamitsuzkoetako bakoitza. Elkarrengandik arraila batez bereizirik eta batik bat gluteoez eratuta daude.. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
ipurmasail, alkuts g.e. pl. (UZEI Sinonimoen Hiztegia)
ipurdi, ipurmasail, ipurtalde, ipurmokor, iztermami, aldaka, ipurdi mazela, popa (UZEI Sinonimoen Hiztegia)

Hitz-aspertu, hizketaldi, solasaldi, polit honen ondotik… agur esateko ordua heldu da. Euskara MAITATU ZAINDU.. eta gaurko lekzio txiki honekin…ABERASTU! Zintzoak izan! :-)

Zer dinozu… Berba egin edo hitz egin? Euskara eta euskalkiak!

2012(e)ko Apirilak 2 Ane Santesteban 6 iruzkin

Erran edo esan erabiltzen duzu? Eta… Fan biot edo joan behar det? Zabala eta aberatsa da euskalkien mundua. Gaurkoan, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bidaia egingo dugu bertako euskara eta euskalkiak gertutik ezagutzeko! :-) Nola hitz egiten da zure herrian? Sekula izan al duzu zailtasunik beste eskualde bateko lagunak ulertzen?

Euskalkien sailkapena eta ezaugarriak….

Euskalkiak

Euskalkiak

Lapurtera eta Behenafarrera: hizkerak bereizi egin diren arren, haien arteko aldea txikia da egun eta multzo berean sartu ohi dira.

Zuberoera: Bi ezaugarri nagusi ditu xiberutarrak: batetik, gainerako euskalkien aldean oso berezia dela; bestetik, batasun eta berdintasun handia daukala eremu osoan.

Gipuzkera: bertan oinarritu delako, gehienbat, euskara batua.

Bizkaiera: Euskal Herriko mendebalean hitz egiten dena da, Bizkaian ez ezik, baita Araban eta Gipuzkoa mendebalean ere.

Nafarrera: Eremuz lur handia hartzen du euskalki handiz. Bere barnean daude Nafarroako hizkerarik gehienak, bazter batetik bestera alde nabaria dagoen arren.

Orri honetan Euskal Herriko euskalki nagusiak ezagutzeko eta entzuteko aukera duzue. Txoko desberdinetako hiztunak dira, denek esaldi berdina esaten duten baina bakoitzak bere euskalkian.

GUK EUSKARAZ HITZ EGITEN DUGU!

GIPUZKERA: guk euskaraz hitzeiten deu (Beasain)

Guk euskeraz itedeu!! (Zarautz, Ana Altuna Riaño)

LAPURTERA: gu eskuaraz mintzatzen ga (Senpere)

BEHE-NAFARRERA: Gu eskuaraz ai gitxu (Jutsi)

ZUBEROERA: Gük (e)uska(ra)z hitz egiten dügü (Altzai)

BIZKAIERA: Guk euskeraz eitxen dou berba (Lekeitio)

Guk euskeraz eittejuau (Mallabia, Ibon Zubiate)

Guk euskeraz itten du berba! (Oñati, Ainhoa Aiastui)

NAFARRERA: Gu (e)uskeraz mintzatzen gara (Irazoitz)

ARABA: Guk euskaraz itten dau (Aramaio)

Ahotsak.com atarian Euskal Herriko hizkeraren eta ahozko ondarearen inguruko hainbat kontu topatuko dituzue. Eta bitartean segi zuen euskalkiekin euskeraz hitzeiten, berbaiten, mintzatzen… eta BIZI POZIK! :-)

Zer dago puri-purian Twiterren euskaraz? #jundajakin

2012(e)ko Martxoak 26 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Ba al dakizu noiz bidali zen euskarazko lehendabiziko tuita? Eta zeintzuk diren euskal tuitlari nagusiak? Euskarazko gakoren bat heldu al da “Trending Topic” izatera ? #galderagehiehigauzaonerako. ¡Goazen pixkanaka pixkanaka Euskararen eta Twiterraren arteko harremanean murgiltzera!

Euskara eta Twitter

Euskarazko lehendabiziko tuita

Zehatz-mehatz euskarak eta Twiter sareak bat noiz egin zuten ez badakigu ere, euskal tuitlari nagusienen arabera, 2006an bidali zen lehendabiziko euskarazko tuita. Jakin badakigu gutxienez ia sei urte dihardugula Twitterren euskaraz.

Nortzuk dira euskal tuitlari erreferenteak?

Asko badira ere, guztiak ezin aipatu, eta hemen horietako batzuk:

Maite Goñi : euskara irakaslea @euskaljakintza
Luistxo Fernanez: kazetari, informatikari, idazle eta blogari @luistxo
Joxe: teknopata.net blogaren egilea @joxe
Gorka Bereziartua: “argia” astekariko kazetaria eta blogaria @boligorria
Mikel Iturria: “Harrikadak” izeneko blogaren sortzailea @iturria

Marka handiek erabiltzen al dituzte euskarazko tuitak?

Bai, eta gero eta gehiago! Helburua? Erabiltzaileen mezuak taldekatu etaTrending Topicbilakatzea! Horretarako hainbat euskal komunikabide eta blogariek “hastag” komunak adosten dituzte.
Adibide garbia da iragan asteetan Athletic-en inguruan izan den zurrunbilo guztia.

-Zuzenekoetarako gako hau erabiltzen da: #athlive
-Manchesterren aurkako joaneko partidan hauxe erabili zen: #8000lehoi
-San Mamen jokatu zen bueltako partidan: #40000lehoi

Bestelako zenbait gairekin ere, esaterako, Euskararen Eguna (#euskarareneguna) edo Hauteskundea (#bozA20), gauza beretsua egiten da.

Baina zer da Trending Topic bihurtzea?

Twitterren “Trending Topic” une batean gehien erabiltzen den hitz bat da. Hitz horiek Top 10-a osatzen dute Twiterren, eta momentuan hizpide den gai horri buruz pistak ematen ditu.

ETAk bere borroka armatuaren amaiera jakinarazteko komunikatua zabaldu zuen unea da adibide esanguratsua. Euskal Herrian eta Espainian gairik garrantzitsuean bilakatu zen.  #AgurETA “Trending topic” mundiala bihurtuz Twiterren!

Euskaldunon eta euskal gizartearen ahotsak indarra du Twitterren eta beraz, jarraitu EUSKARAZ TUITEATZEN ETA EUSKARA MAITATZEN! Guk zuek maitatzen jarraituko dugu eta! #zintzoakizan

“Euskara bihotzean baina erdara ezpainean”. Atsotitzekin jolasean!

2012(e)ko Martxoak 19 Ane Santesteban 2 iruzkin

Zalantzarik gabe euskaldunon altxorretako bat dira esaera zaharrak. Eguraldiarekin loturikoak izaten dira ohikoenak: “Eguzki eta euri, martxoko eguraldi“, hauxe oraintxe esango genukena. Beste asko mundu mailan ezagunak egin dira: “Txapela buruan eta ibili munduan”. Guk gure zerrendatxoa egin dugu batzuekin, izan ere asko dira! Gustoko badituzu, ondo, eta ez badituzu…. “Hor konpon, Marianton“! :-)

Esaera Zaharrak

Kalean uso, etxean otso

Alferra beti lanez betea

Amen, zu hor eta ni hemen

Usteak erdia ustel

Azaroa hotz, negua motz

Azak eta porruak eroan ditu neguak

Egon lo ta jango dek/n mehe

Bat eman eta bi hartu

Bost xentimoko pupua, hamar xentimoko trapua

A zer parea, karakola eta barea

Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon

Eroriz ikasten da oinez

Ez da horixe atzo goizekoa

Ezina nekez egina

Atzo sartu zen oiñutsik, gaur egin da nagusi

Jan eta lo, potolo

Askoren mina, tontoen atsegina

Denboraren poderioz eta belaunaldi berriekin, kalean geroz eta gutxiago entzuten ditugu euskal atsotitzak. Horregatik, memoria ez galtzeko, guk ezagunenak bildu ditugu gaurkoan. Zuk erabiltzen al dituzu? :-) Ba animatu eta bota zure euskarazko atsotitz edo esaera zaharra! Eta nola bestela, esaera zahar batekin bukatuko dugu gure gaurko posta. Gogoratzen al zarete izenburuan zer jarri dugun? “Euskara bihotzean baina erdara ezpainean“. Ba beste honekin emango diogu amaiera:

Bihotzaren giltza, mihia.

Euskaraz tuiteatzen al duzu? Euskaldunon rankinga jarri dute sarean

2012(e)ko Martxoak 7 Ane Santesteban 2 iruzkin

Euskara eremu urriko hizkuntza erabilienetako bat da Twitter sare sozialean. Eta kopurua gorantz doa, Indigenoustweets.com atarian ikus daitekeen bezala. Zure izena ez bada bertan agertzen, badakizu, interneten ere lehen hitza euskara izatea gure esku dago! Beraz, sartu erabiltzaiea eta esan munduari hemen zaudela!

Twitter-Logo-300x293 copy

Euskaraz gehien twiteatzen duten lehendabiziko hamarren ranking-a

1. @berria: Berria egunkariaren webguneko azken orduko albisteak
2. @euskalherrian: Zer ari da gertatzen Euskal Herrian?
3. @toki-kom: Euskarazko tokiko albiste batzailea
4. @txargain: Leire izeneko erabiltzaile bat, Eibarko albisteak partekatzen dituena
5. @goiena: Debagoieneko albisteak
6. @eitbcomBerriak: EITBko aktualitateko albisteak Interneten
7. @euskaljakintza: hezkuntzaren eta euskararen atariko albisteak
8. @theklaneh: gaur8 hedabidea
9. @joxe: teknopata.net/ (erabiltzailea)
10. @www_ukberri_net: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitalaren twitter zerbitzua