EITB Musika irrati-katearen programazioa erakusten duen bloga. Abestiei, abeslariei, musika-estiloei eta musika-generoei buruzko informazio guztia blogseitb.net-en
John Entwistle, Metallica taldeko Cliff Burton, Paul McCartney edota Red Hot Chili Peppers taldeko Flea-ren aurretik gelditu da, Rolling Stone amerikarreko irakurleek bete duten inkesta honetan.
Entwistle, hasiera batean pianista izan zen eta 2002an hil zen, The Who-rekin bira amerikarrean zebilela, bihotzekoak emanda. Rolling Stone aldizkariaren iritziz, bere bajuaren potentziak, Pete Townshend-en gitarra bigarren mailan uzten zuen askotan eta “My Generation” abestian egiten duen “soloa”, rockaren historian famatuena bezela azpimarratzen du.
1976ko apirilaren 30ean The Who taldearen bateria jotzaileak New Yorkeko hiribide garrantzitsuenetako bat itxi zuen eta sekulako auto-ilarak eragin zituen hiriko zentruan.
Keith Moonek dirutza bat ordaindu zien New Yorkeko bederatzi taxistei euren autoeekin hiribide honetako bi sarrera nagusiak itxi zitzaten. Hiribideko sarreran eta irteeran taxiak gurutzatuta zeudela autoek ezingo zuten hiribidea zeharkatu eta honela, Keith Moonek lasai asko bota ahalko zituen hoteleko leihotik errepidera logelan eskura zituen gauza guztiak: telebista, altzairuak, koadroak, botilak, lanparak…
Keith Moonen festa pribatu honek gutxi iraun zuen, New Yorkeko polizia gutxira iritsi baitzen hotel aurreko hiribide honetara. Errepideak itxita jarraitu zuen, ordea, zabor bilketa zerbitzukoek musikari ingelesak jaurtitako objektu guztiak jaso zituzten arte. Holiday hotel kateko zuzendaritzak, Keith Moonek logelan egin zuen txikizioa ikusita, debekatu egin zien The Who taldekoei aurrerantzean euren hoteletan ostatu hartzea.
Zuen iritziak