Curt Boettcher ekoizle, konpositore eta abeslariaren lanean murgilduko gara, gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikan. Misty Mirage (2000) izeneko diskoan 60.hamarkadako Pop Psikodelikoaren sortzaile esanguratsu honek argitaratu gabe utzi zituen hainbat kanta batu zituzten. The Association-en “Along Comes Mary” (1966) arrakastatsuaren ekoizlea, Boettcher ahots harmonia landudun eta ekoizpen sofistikatudun pop barroko hau egiten zuten hainbat projektutako kide edo kolaboratzaile izan zen, hala nola, The Millenium, Sagittarius eta The Ballroom.
Curt Boettcher: Misty Mirage
Utzi erantzuna


Gaur gauean entzungo dugun diskoa, Born To Be With You (1975), oihartzun mediatiko haundiegirik gabe argitaratu zuten eta dendetan denbora gehiegirik igaro gabe, pop musikaren historiako ahaztutako txoko batean geratu zen. Dena den,