The Cure hirukote ingelesak 1979an kaleratu zuen Three Imaginary Boys aurkezpen diskoa. Lehen disko honi segiz “Boys Don’t Cry” eta “Jumping Someone Else’s Train” singleak argitaratu zituen eta bi abesti hauei esker hasi ziren Erresuma Batuko komunikabideak Robert Smith abeslariaren taldeari buruz hitz egiten.
1980an amerikar merkatura begira, Boys Don’t Cry izenburuko diskoa plazaratu zuten Estatu Batuetan. Euren debut amerikarrerako, Three Imaginary Boys diskoan jasotako zenbait kanta aukeratu zituzten hala nola Europan single gisa kaleratutako “Killing An Arab”, “Boys Don’t Cry” eta “Jumping Someone Else’s Train“.
Gaur, 22:00 etatik aurrera, The Cure taldearen debut amerikarra izango dugu entzungai, Eitb Irratiaren sintonian.
Share on Facebook
Klaus Nomi abeslari alemaniarra 1983ko abuztuaren 6an hil zen HIESak jota. Ezaguna bere opera- pop rock abesti bitxiengatik, Klaus Nomi 70eko hamarkada bukaeran eman zen ezagutara David Bowiek Saturday Night Live telebista programan berarekin batera azaltzeko gonbidapena egin zionean. Ondorengo bizpahiru urteetan oihartzun handiko musikaria izan zen, batik bat gay entzuleriaren artean, eta arrakasta handiko bertsioak egin zituen: “Can’t Help Falling in Love”, “You Don’t Own Me” edota “Lightning Strikes”.
Share on Facebook
The Rezillos talde eskoziarrak 1978ko uztailaren 21ean kaleratu zuen Can’t Stand The Rezillos bere debut diskoa. Edinburgoko taldearen lehen disko honek freskotasuna eta festa giroa ekarri zituen punk britainiarraren esparrura eta “Top Of The Pops” arrakasta handia aurkeztu zuen, BBC1 irratian jingle bezala erabili zutena. Arrakasta honez gain “(My Baby Does ) Good Sculptures” kanta entzuna ere disko honetan argitaratu zuten baita 60ko hamarkadako pop britainiarraren klasiko diren zenbait abestiren bertsioak: “Glad All Over” (Dave Clark Five), “I like It” (Gerry and The Pacemakers) eta “Somebody’s Gonna Get Their Head Kicked In Tonight” (Fleetwood Mac).
Share on Facebook
Zuen iritziak