60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye uhartean artista komuna bat sortzearekin egiten zuen amets eta Erresuma Batuko gazteei utopia hartara batzera dei egin zien 1968an. Deialdi honi erantzunez abiatu zen Vashti Bunyan Londresetik Eskoziako iparralderantz.
Ijito gurdi bat hartu, zaldi bat, txakur bat eta bere mutilaguna, Robert, eta bidean jarri zen. Urtebete baino gehiago behar izan zuten gurdi bide zaharretan barrena Eskoziara iristeko eta Skye irlara gerturatzean Donovanek komuna hippie hura sortzearen asmoa bertan behera utzi zuenaren albistea eman zieten. Bidaia, baina, ez zen denbora galtze hutsa izan. Vashti Bunyanek bidai espiritual bat bezala oroitzen du Londresetik Eskoziara egindako bidai hura. Gurdi zahar hartan beste modu batera bizitzen ikasi omen zuen, naturarekin harremanean eta modu sinple baina, bere hitzetan, zoriontsuago batean. Bidai hartan idatzi zituen abestiek osatu zuten 1970eko bere debut diskoa Just another diamond day.


Kate Rusby folk abeslari ingelesaren Ten diskoa entzungo dugu gaur Eitb Irratian, gaueko hamarreratik aurrera. Rusbyk musikaren munduan bete zituen lehenengo hamar urteak ospatzen ditu, hain zuzen ere, Hamar deitzen den lan honek. Bere aurreko diskoetako hainbat kanta batu zituen bertan, baina bertsio eraberrituetan. Britaniar Irletako kanta zaharrak dira,
1988.urtean, Van Morrisonek
Kate & Anna McGarrigle (1975) McGarrigle ahizpen lehenengo diskoa izan zen. 60.hamarkada hasieratik Montreal sorterriko folk eszenako izen esanguratsuak, Anna eta
Gaur gauean, Eitb Musikan, hitzordua daukago Fadoaren Erreginarekin,
Townes Van Zandt
2001.urtean,
Gaur, asteazkena, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikan Sufjan Stevens-en 