1970eko Bridge Over Troubled Water Simon & Garfunkel bikotearen azken diskoa izan zen. Diskoari izenburua eman zion abestia Billboard amerikarraren lehen posturaino iritsi zen eta Estatu Batuetako irratietan ez zen besterik entzun asteetan. Bridge Over Troubled Water Paul Simonek konposatu zuen Swan Silvertones gospel taldearen “Oh Mary Don’t You Weep” himnoan inspiratuz.
Diskoak beste zenbait kanta arrakastatsu aurkeztu zituen, hauen artean, “The Boxer”, 1913an Perun aurkeztu zen “El Condor Pasa” zarzuelako melodia ezagunaren bertsioa,”Cecilia” eta “The Only Living Boy In New York”.
Share on Facebook
Gerry Rafferty orain dela egun batzuk hil zen, urtarrilaren 4an, eta hau dela eta Eguneko Diskoaren saioa The Humblebums eta Stealers Wheel taldeetako kide izan zen musikari eskoziar honi eskainiko diogu.
Bere bakarkako disko aipagarriena, hain zuzen ere, 1978an argia ikusi zuen City To City disko bikaina entzun ahalko duzue Eitb Irratiaren sintonian.
Share on Facebook

Decade bilduma 1977an argitaratu zen Neil Young musikari kanadarraren ordura arteko ibilbidea laburbiltzeko asmoaz. Antologia gisako disko hirukoitz honetan 1966 eta 1976 urteen artean grabatu zituen kantak jasotzen dira, Buffalo Springfield, Crosby Stills Nash & Young, Crazy Horse eta Stray Gators taldeekin grabatutako country rock eta folk rock kanta bikainak.
Gaur, 22:00etan hasita, Neil Youngek bere ibilbideko urte onenetan egin zuen musika izango dugu entzungai, Eitb Irratiaren sintonian.
Share on Facebook
Zuen iritziak