Tag Archives: ’80s synth pop

Frankie Goes to Hollywood: Two Tribes

Share Button

Gaurko egunez, 1984.urtean, Frankie Goes to Hollywood britaniar taldeak “Two Tribes” kaleratu zuen, single formatuan. 1984 taldearen urtea izan zen, zalantzarik gabe: marketing kanpaina indartsua egin zuten, lelo deigarri, kamiseta erakargarri eta bideoklip polemikoekin betea. Gainera, beren kantek dantzalekuak bete zituzten, “Two Tribes”-en kasuan bezala.

Eurythmics: Never gonna cry again

Share Button

Eurythmics bikote ingelesak 1981ko maiatzaren 28an kaleratu zuen bere debut singlea, “Never gonna cry again”. Abesti hau Annie Lennoxen  eta Dave Stewarten In the Garden estreinako diskoaren aurkezpen singlea izan zen.