Artxiboa

‘Playlist’ atalaren artxiboa

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

2011(e)ko Urriak 11 Ekain Perez Iruzkinik ez

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak “The Lady Is A Tramp” abestia bertsionatu dute. Crooner estatubatuarrak, Norah Jones, Michael Bublé, Aretha Franklin eta Amy Winehousekin kolaboratu du besteak beste, “Duets II” izeneko lan honetan.

Ikusi dezagun “The Lady Is A Tramp” abestiaren bideoa:

CW Stoneking, bluesaren nostalgikoa

2011(e)ko Urriak 11 Ekain Perez Iruzkinik ez

CW Stoneking australiarra komunitate aborigen batean hezi zen bederatzi urte bete arte. Egun batean, bere aitaren zinta zahar batzuekin topo egin, eta horrela, 20-ko hamarkadan Blind Willie McTell edo Minnie Memphis bezalako artistek egiten zuten blues musikarekiko zaletasuna sortu zitzaion. Hau da emaitza: “The Love Me Or Die”

Aloe Blacc single berriarekin dator: “Green Lights”

2011(e)ko Urriak 4 Ekain Perez Iruzkinik ez

Aloe Blacc estatubatuarra 1995-ean eman zen ezagutara Emanon rap bikotearekin. Gaur egun,  soul berriaren inguruan dauden musikari esanguratsuen artean dago, 70-eko hamarkadetako soul musikaren soinu eta mezua berreskuratuz. Hau da bere azken singlearen bideoa:  “Green Lights

Categories: Playlist Tags: , , ,

Zee Avi malasiarraren single berria

2011(e)ko Irailak 29 Ekain Perez Iruzkinik ez

Youtube bidez arrakasta lortu ondoren Zee Avi abeslari malasiarrak “Ghostbird” izeneko bigarren lana kaleratu du. Bertatik gitarra, ukelele eta perkusio doinuekin sorturiko “The Book Of Morris Johnson” singlea dakarkigu.

“House Doktorearen” lehen blues bideoa: “The Whale has Swallowed me”

2011(e)ko Irailak 19 Irantzu Karrera Iruzkinik ez

Hugh larie, telebistako Dr House ezagunak, lehen bideoklipa esterinatu du. Maiatzean kaleratu zuen “Let them Talk” diskoa eta orain eitb blogeran ikus dezakezue “The Whale has Swallowed Me” izeneko kantaren bideoa.

You’re watching The Whale Has Swallowed Me. See the Web’s top videos on AOL Video

Categories: Playlist Tags:

Melodica, Melody & Me hirukoaren single berria!

2011(e)ko Abuztuak 11 Ekain Perez Iruzkinik ez

Ingalaterrako Melodica, Melody & Me indie-folk taldea da gure eskaintza berrietako bat.  Egunero  Eitb Musika-n entzun dezakezun single berri honetan, Nick Pynn britainiarrarekin kolaboratu dute:  “Come Outside

“Gay Pirates”: Cosmo Jarvis-en abestian, maitasuna garaile!

2011(e)ko Uztailak 1 Irantzu Karrera Iruzkinik ez

Jarvis-ek, 21 urte, Devon (Inglaterra), gay esteriotipoen aurka idatzi zuen “Gay Pirates”. Letra hunkigarria eta ritmo indartsua dituen abestia da eta kritikarik onenak ditu hortik zehar, Stephen Frears, zine zuzendariak, Cosmo Jarvis-en kantua bere twitter-ean goraipatu zuenetik.

Ez galtzeko modukoa da eta zalantzarik gabe, udako kantuetako bat EITB Irratian.

 

Vocoderrak, Berimbauak… hemen da Bibio!

2011(e)ko Ekainak 7 Ekain Perez Iruzkinik ez

Gure proposamen berrietako bat da Bibio musikari britainiarraren lan berria!

Musika elektronikoaren eta folklorikoaren arteko nahasketatik sorturiko 12 kantuk osatzen dute “Mind Bokeh” izeneko seigarren diskoa, eta horietatik, irudi koloretsuz osaturiko bideo honek aurkezten digun “K Is For Kelson” da gure aukera.

Egunero,  EITB Musikaren playlistean entzun dezakezu:

Categories: Playlist Tags: ,

Alex Winstonen “Choice Notes”, telebistaz entzuten dena orain irratian!

2011(e)ko Ekainak 2 Irantzu Karrera Iruzkinik ez

Alex Winston-en kanta, automobil etxe japoniar baten iragarkiari esker egin da, hemen famatu. Ikutu japoniarra du nahiz eta Alex estatubatuarra den; New Yorken bizi da eta “Sister Wife” izeneko lehen disko txikiarekin, baietz zeresana eman! Ea, gogoratzen duzun orduan, EITB Irratian entzun zenuela lehen aldiz!

Muchuu, Ellie Goulding edota Lykke Li atsegin badituzu, Alex Winston ere bai…Disfrutatu!

Hugh Laurie: “Swanee River”

2011(e)ko Maiatzak 27 Ekain Perez Iruzkinik ez

Hugh LaurieHouse telesaileko protagonistak, New Orleans-eko musikan oinarrituriko disko bat kaleratu du Joe Henry produktorearen laguntzaz.

Aktore britainiarra artista polifazetikoa da.  Izan ere, aktore lanetatik at  bi liburu kaleratu ditu, eta abesteaz gain pianoa ere ondo baino hobeto menperatzen du.

Hemen ikusi dezakezue, EITB Musikan egunero entzun daitekeen “Swanee River” kantuaren zuzenekoa:

Categories: Playlist Tags: , ,