EITB Musika irrati-katearen programazioa erakusten duen bloga. Abestiei, abeslariei, musika-estiloei eta musika-generoei buruzko informazio guztia blogseitb.net-en
1969 Creedence Clearwater Revivalen urterik oparoena izan zela esan daiteke. Hiru disko argitaratu baitzituzten urte hartan: Bayou Country, Green River eta Willy and the Pour Boys. Hirurak country-rock klasiko bikainak. Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Irratian, Green River entzungo dugu. Orduerdi ere irauten ez duen disko labur honetan, Creedenceren esentzia biltzen da. John Fogertytaldeko liderraren indar sortzaile bikainaren erakusgarri paregabea, zalantzarik gabe, Eguneko Disko hau.
Gaurko egunez, 1984.urtean, Frankie Goes to Hollywood britaniar taldeak “Two Tribes” kaleratu zuen, single formatuan. 1984 taldearen urtea izan zen, zalantzarik gabe: marketing kanpaina indartsua egin zuten, lelo deigarri, kamiseta erakargarri eta bideoklip polemikoekin betea. Gainera, beren kantek dantzalekuak bete zituzten, “Two Tribes”-en kasuan bezala.
Brian Eno britaniar ekoizle eta musikari aitzindariak 1974.urtean argitaratu zuen bere lehenengo bakarkako diskoa: Here Come the Warm Jets. Esperimentazio haundidun hamar pop kantak osatzen dute lan hau, orohar, glam-rock esperimentala bezala definitu izan dena. Urtebete lehenago Enok Roxy Music taldea utzi zuen, bandaren lehenengo bi diskoetan esku hartu eta gero. Bere lehenengo diskoan bere taldekide ohi guztiek esku hartu zuten, Bryan Ferryk ezik, eta baita beste talde batzuetako hainbat musikarik ere. Here Come the Warm Jets gaueko hamarretatik aurrera Eitb Irratiko sintonian entzungo dugu.
Stevie Wonderek Motown-eko haur prodigio moduan hasi zuen ibilbide musikala. Hala ere, 70.hamarkadan bere lanaren gaineko kontrola eskuratu ahal izan zuen eta bere lanik gogoangarrienak, bere maisulanak, orduan argitaratu zituen: Talking Book, Innervisions eta Songs in the Key of Life. Lan hauetan entzun daitekeen sintetizadoreen erabilera aurreratuak soul musika aldatu zuen betirako. Gaur, Eitb Irratian, gaueko hamarretatik aurrera, Innervisions entzungo dugu. Urte haietako gizarte estatubatuarraren inguruko kezkak eta ardura azaltzen ditu Wonder-ek, konposizio benetan erakargarrietan: “Higher Ground”, “Living for the City” eta “He’s Misstra Know It All”, esaterako.
The Shangri-Las 60.hamarkadako neska-talderik esanguratsuenetako bat izan zen. 1965 eta 1966 urteetan beren hit multzo nagusia argitaratu zuten. Kanta hauek rock-aren historiako urrezko klasikoen artean aurkitzen dira: “Remember (Walking in the Sand)”, “Leader of the Pack”, “Past, Present and Future”, “Dressed in Black”… Gaur guzti hauek entzungo ditugu, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Irratian. Myrmidons of Melodrama 1994an kaleratutako bilduma Eguneko Diskoa saiora ekarriko baitugu. Nerabeen maitasun-istorio kondenatuak, motorzale hilak, etxetik ihes egiten dute neskatxa gazteak…gonbidatua zaude The Shangri-Las taldearen unibertsoan murgiltzera!
Laura Nyro, 60.hamarkadaren amaieran ezagutzera eman zen ahotsik berezieneko bat, gaur gaueko protagonista izango da Eitb Irratiaren sintonian. Gaueko hamarretatik aurrera, New York Tendaberry, Nyroren hirugarren diskoa entzungo dugu. Bere lehenengo kanta hamar urte bete baino lehen idatzi zuen kantagile honen abestiak, besteak beste, Barbra Streissandek, Fifth Dimensionek eta Blood Sweat & Tearsek grabatu izan dituzte, arrakasta haundia lortuz. Laura Nyroren diskoek, ordea, ez zuten izan oihartzun bera. New York Tendaberryn bere soprano ahotsa aske dabil, pianoaren akonpainamendu soilarekin, New York hiria inspirazio-iturri duten kantetan.
Avi Buffaloren lana Eitb Irratiaren programazioan entzun daitekeen proposamen berrietako bat da. Bideo horretan abesten duen kanta da, “Five Little Sluts”, hain zuzen ere, aurkezten dizugun bere abestia. Avi Buffalo Avigdor Zahner-Isenberg da. Californiako musikari gazte hau institutu garaian hasi zen bere lehenengo konposizioak idazten eta orduan hartu zuen, baita ere, Avi Buffalo deitura izen artistikotzat. Beste hiru musikarirekin batera jarraitu zuen aurrera bere projektuarekin eta Aviren etxeko estudioan hasi ziren lehenengo grabazioak egiten. Soinu-tolesduraz betetako haien pop-ak Sub Popzigiluaren interesa piztu zuen eta apirilaren amaieran Avi Buffalo, beren lehenengo diskoa, argitaratu zuten etxe ezagunarekin.
Kate Rusby folk abeslari ingelesaren Ten diskoa entzungo dugu gaur Eitb Irratian, gaueko hamarreratik aurrera. Rusbyk musikaren munduan bete zituen lehenengo hamar urteak ospatzen ditu, hain zuzen ere, Hamar deitzen den lan honek. Bere aurreko diskoetako hainbat kanta batu zituen bertan, baina bertsio eraberrituetan. Britaniar Irletako kanta zaharrak dira, Kate Rusbyk, musikari talde bikain batek lagunduta, dakarzkigunak.
2002.urtean, Orchestra Baobab Senegaleko taldeak Specialist in All Styles disko bikaina argitaratu zuen. 1987.urtean agur ofiziala esan zuen afrokubar banda haundia lan honekin itzuli zen, indarberriturik eta fresko-fresko. 80.hamarkadaren erdialdera arte, Orchestra Baobab Afrika mendebaldeko kostaldeko musikaren enbaxadoreak izan ziren mundu osoan. Hala ere, mbalax generoaren arrakastarekin, beren soinua zaharkitua geratzen joan zen. Youssou N’Dourizan zen, nolabait, Orchestra Baobab-en lekukoa hartu zuen artista gaztea eta bera izan zen, hain zuzen ere, 2002.urteko taldearen disko hau ekoiztu zuena. Diskoan, abesten ere kolaboratu zuen N’Dour-ek, Ibrahim Ferrerkubatar beteranoak bezalaxe. Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Irratian entzun ahal izango dituzu.
I Learned The Hard WaySharon Jones and the Dap-Kings taldearen laugarren diskoa da. Jones 1958.urtean jaio zen Augustan, Georgiako estatuan, James Brownen sorterri ere baden hirian. 70.hamarkadan hasi zen abesten, beste artisten diskoetan eta, gehienetan, bere izena azaldu ere ez zen egiten blues, soul, gospel eta disco lan haietan. 80.hamarkadan, bere estiloa zaharkitua geratu omen zen eta disketxeekin lan egiteari utzi zion. Sasoi batez, New Yorkeko Rykers Island gartzelako ofizial lanetan irabazi zuen bizimodua, 90.hamarkadaren erdialdean bere talentua berraurkitua izan zen arte. Egun modan dauden zapore zaharreko soul soinuen barruan, Jonesek eta bere mutilek benetan lehengo talde baten moduko musika egiten dute, funk ikutu haundiduna, gainera. Disko berri honi izena ematen dion abestia jada entzungai duzue Eitb Irratian.
Zuen iritziak