Monthly Archives: Urria 2011

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Share Button

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta Nazio Batuen erakundeak, “Playing for Change” fundazioarekin batera, “United” deituriko musika kanpaina jarri du martxan, musika izan bait da betidanik, pertsonen bihotzetara irixteko modurik zuzenena. Bost kontinenteetan zehar ibili dira grabatzen eta herrialde desberdinetako musikariak elkartuz, kantu hau osatu dute. Ea denon artean lortzen dugun, gure planeta, ezagutu duguna baino modu hobean uztea.

UNITED from 7 Billion Actions on Vimeo.

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

Share Button

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak “The Lady Is A Tramp” abestia bertsionatu dute. Crooner estatubatuarrak, Norah Jones, Michael Bublé, Aretha Franklin eta Amy Winehousekin kolaboratu du besteak beste, “Duets II” izeneko lan honetan.

Ikusi dezagun “The Lady Is A Tramp” abestiaren bideoa:

CW Stoneking, bluesaren nostalgikoa

Share Button

CW Stoneking australiarra komunitate aborigen batean hezi zen bederatzi urte bete arte. Egun batean, bere aitaren zinta zahar batzuekin topo egin, eta horrela, 20-ko hamarkadan Blind Willie McTell edo Minnie Memphis bezalako artistek egiten zuten blues musikarekiko zaletasuna sortu zitzaion. Hau da emaitza: “The Love Me Or Die”

Aloe Blacc single berriarekin dator: “Green Lights”

Share Button

Aloe Blacc estatubatuarra 1995-ean eman zen ezagutara Emanon rap bikotearekin. Gaur egun,  soul berriaren inguruan dauden musikari esanguratsuen artean dago, 70-eko hamarkadetako soul musikaren soinu eta mezua berreskuratuz. Hau da bere azken singlearen bideoa:  “Green Lights