Artxiboa

Abuztua, 2011 (r)entzako artxiboa

Melodica, Melody & Me hirukoaren single berria!

2011(e)ko Abuztuak 11 Ekain Perez Iruzkinik ez

Ingalaterrako Melodica, Melody & Me indie-folk taldea da gure eskaintza berrietako bat.  Egunero  Eitb Musika-n entzun dezakezun single berri honetan, Nick Pynn britainiarrarekin kolaboratu dute:  “Come Outside

Pete Dello & Friends: Into Your Ears

2011(e)ko Abuztuak 3 A. Agirre Iruzkinik ez

pete-dello-into-your-ears-375182 Pete Dellok 1971an egin zuen bere bakarkako debuta, hau da, The Honeybus taldetik joan ondoren. Into Your Ears izenburuko disko honetan datozen kantak, baina,   Honeybus taldeko kide zen garaikoak dira.  Honela, esateko, “Do I Still Figure In Your Life“, (Honeybus taldeak grabatua) soka instrumentuentzat egindako moldaketa berri batean entzun daiteke disko honetan.

Oxfordeko musikariaren aurkezpen  eta agur diskoa izan zen LP hau ganbera pop lan zoragarria da, belarrientzat kutixi bat, melodia eder eta gardenez josia eta malenkonia bare batez bustia.  Pop barroko britainiarra atsegin baduzue, EITB Irratian dugu hitzordua gaur, 22:00etan.