Artxiboa

Martxoa, 2011 (r)entzako artxiboa

Joe Meek The Alchemist Of Pop

2011(e)ko Martxoak 30 A. Agirre Iruzkinik ez

joe meek Eguneko Diskoaren tartean, 60ko hamarkada hasierako pop britainiarrari egingo diogu lekua gaur. Joe Meek ekoizleak  Londres iparraldean, Holloway kaleko 304.zenbakian, ekoiztu zituen single esanguratsuenetako batzuk entzun ahalko dituzue, 22:00etatik aurrera, Eitb Irratiaren sintonian.

Pop musikaren ekoizle iraultzaileenetako bat izan zen gizon honek grabazio zein  ekoizpen sistema berritzaileak erabili zituen bere estudioan, musikaren ekoizpena zientzia bihurtuz,  eta soinu bereizgarri bat sortzea lortu zuen, bere hitzetan, kosmos-aren soinua zena.

Berarekin lan egin zuten talde eta abeslarien artean honako hauek daude: The Tornados, The Honeycombs, Screaming Lord Sutch, Mike Berry, Peter JayGlenda Collins, Jenny Moss, The Crying Shames, The Buzz , The Syndicats

Timber Timbre: “Woman”

2011(e)ko Martxoak 30 Ekain Perez Iruzkinik ez

Timber Timbre talde kanadarrak “Creep On Creepin´On” izeneko lana kaleratuko du apirilaren 5-ean. Bertako lehen singlea “Woman” izenekoa da, eta psikodeliaren alde misteriotsuena dakarkigu.

Lady Gaga-k “Born This Way” singlearen country bertsioa dakar!

2011(e)ko Martxoak 30 Ekain Perez Iruzkinik ez

Kylie Minogue-en “All The Lovers” kantuak bere garaian izan zuen moduan, Lady Gaga-ren “Born This Way” singleak country bertsioa dauka. Abeslariak berak eskegi du bere Twitter-ean, azkeneko diskoaren salmenten emaitza onengatik Estatu Batuetako fan-ei eskerrak eman asmoz.

 

Crystal Fighters: “At Home”

2011(e)ko Martxoak 25 Ekain Perez Iruzkinik ez

Crystal Fighters talde nafarrak, “Star Of Love” diskoko single berria dakarkigu. Estetika iluna duen bideoklip batekin aurkeztu dute “At Home” kantu alaia:

Noah And The Whale taldeak bi bideo eskegi ditu

2011(e)ko Martxoak 25 Ekain Perez Iruzkinik ez

Egun batzuk badira  Noah And The Whale talde ingelesaren “Last Night On Earth” disko berria kaleratu zenetik. Disko horretatik bi bideo eskegi dituzte.  “L.I.F.E.G.O.E.S.O.N.”  singlea da lehena, eta bigarrena “Give It All Back” kantu dibertigarria.

 

 

 

“Fuerteventura” da azkenean Russian Red-en lan berriaren titulua

2011(e)ko Martxoak 23 Irantzu Karrera Iruzkinik ez

Russian Red madrildarrak azken orduko aldaketak  medio, “Fuerteventura” izenarekin kaleratuko du lan berria. Sorpresa izan da, Lourdes Hernández-ek hasiera batean pentsatutako titulua baztertu egin behar izan bait du. Ez da “Home Tonight” izango, “Fuerteventura” baizik.

Lehen singlea, “I Hate You But I Love You” hemen duzue entzungai:

Alex Turner: “Piledriver Waltz”

2011(e)ko Martxoak 23 Ekain Perez Iruzkinik ez

Alex Turner, Arctic Monkeys taldeko abeslariak, bakarkako EP bat kaleratu du. Bertan retro instrumentazioekin eginiko bost kantu bildu ditu, eta horietako baten bideoa eskaini berri du. “Piledriver Waltz” da kantuaren izena.

The School: “Hoping And Praying”

2011(e)ko Martxoak 23 Ekain Perez Iruzkinik ez

“Hoping And Praying” izena du The School talde estatubatuarraren single berriak. “Loveless Unbeliever” diskoko azkena izango da seguruenik, taldea lan berri bat prestatzen hasi baita.

Nada Surf: “Enjoy The Silence”

2011(e)ko Martxoak 21 Ekain Perez Iruzkinik ez

Nada Surf talde newyorktarrak “Enjoy The Silence”, Depeche Mode taldearen kantuarekin eginiko bertsioaren bideoa kaleratu du. Abestia, “If I Had a Hi Fi” zuzeneko diskoan agertzen da, eta zuzenean ikusi nahi badituzu, Bartzelonako Jack Daniel´s Music Day aretoan izango dira apirilaren 9an.

La Bien Queridak “Hoy” deituriko abestiarekin aurreratu digu lan berria

2011(e)ko Martxoak 16 Irantzu Karrera Iruzkinik ez

“Romancero” izeneko aurreko diskoarekin izandako arrakastaren ondoren, La Bien Queridak lan berria prest du.

 “Fiesta” ez da datorren asterarte argitaratuko, baina aurrerapena iritxi da iada “Hoy” deituriko kantu ezinhobe batekin. Hauxe duzue!

Categories: Musika albisteak Tags: