Monthly Archives: Otsaila 2011

Toro Y Moi: “New Beat”

Share Button

Gero eta gertuago dago Toro Y Moi estatubatuarraren lan berria. “Underneath The Pine” izenako duela jakin dugu, eta bideo klip baten bidez aurkeztu du bertako “New Beat” aurrerapen kantua.

The Twang: “Guapa”

Share Button

The Twang talde ingelesak “Guapa” izeneko EP berria kaleratu berri du. Bertan lau kanta bildu dituzte, eta EP-ari izena ematen dion kantua bideo klip honekin aurkeztu dute.

“Haba, Haba” entzun Eurovisioneko hautagai norbegiarra

Share Button

Maiatzaren 14ean, Alemaniako Düsseldorf hirian egingo da aurten, Eurobision Lehiaketako Finala eta herrialde guztiak hasi dira ordezkatuko dituen kanta eta kantaria zehazten.

Norbegiatik Stella Mwangi afrikarra aurkeztuko da “Haba Haba” kantarekin. Hemen duzue

 

Antony & The Johnsons: I’m A Bird Now

Share Button

ANTHONY JOHNSONS I’m A Bird Now New Yorkeko Antony & The Johnsons taldearen bigarren diskoa izan zen. Urteko disko onena, 2005eko  Mercury sarien jaialdian, sari honi esker lortu zuen Antony Hegartyren taldeak komunikabide britainiarren arreta.  ” Hope There’s Someone“  oihartzun handiko abestia izan zen eta I’m A Bird Now diskoaren salmentak  nabarmen igo ziren Mercury sarien ondoren:  aste bateko epean,  zerrenda britainiarren 135.postuan egotetik, 16.posturaino iritsi zen diskoa.

I’m A Bird Now diskoaren grabazioan, Antony Hegarty-ren taldeak luxuzko gonbidatu hauek izan zituen: Boy George, Lou Reed, Rufus Wainwright eta Devendra Banhart.

Mumford and Sons + Avett Bros+ Bob Dylan!

Share Button

Grammyen azken edizioak, musika akustikoari eskeini zaion omenaldiaren barruan, Mumford and Sons britainiarrak eta Estatu Batuetako The Avett Brothers, egungo folk musikaren bi talde onenetarikoak, Bob Dylanekin batera elkartu ditu taula gainean…

Tom Waits: Small Change

Share Button

tom waits Tom Waits amerikarrak 1973an aurkeztu zuen Closing Time bere estreinako lana. Ondorengo hiru urteetan, disko bat argitaratu zuen urteko, Estatu Batuak eta Europa zeharkatu zituen eta “noctambuloa” bihurtu zuen bere burua. Gautxori honek, gainera, asko atsegin zuen whiskeya eta jakina da Small Change diskoa grabatu zuen garaian   edanda ematen zituela eguneko ordu gehienak.

1976ko disko honek  gaueko bizimodu hori islatzen du, cabaret, club eta tugurioetako giroa. Bere pianoan eserita, Tom Waitsi bihotz bakartien poesia mozkorra dario, Charles Bukowskiren juerga lagun bat izango balitz bezala. Bere abestietako istorioek Raymond Chandler-en detektibe eleberriak dakarzkigute gogora baita 40ko hamarkadako Film Noir edo zine beltzaren izenburu onenak.  Hain zuzen ere, diskoa kaleratu zen garaian musikari kritikariek honela aurkeztu zuten Tom Waitsen lan berria: “Beatnik Glory Meets Hollywood Noir Period“.

Bright Eyes lan berri batekin dator

Share Button

Bright Eyes talde estatubatuarraren “The People´s Key” lan berria, otsailaren 15ean kaleratuko da. Conor Oberst-en taldeak  hamar kantu berri bildu ditu bertan , eta NPR irrati estatubatuarraren orrialdean denak entzun ditzazkegu.

brighteyes_01

The Waterboys: This Is The Sea

Share Button

waterboys

The Waterboys taldeak 1985eko This Is The Sea diskoarekin lortu zuen nazioarteko oihartzuna.  Disko hau Londresen finkatutako taldearen hirugarren lana izan zen eta Fisherman’s Blues disko arrakastatsuaren aurrekari zuzena.

Mike Scott eskoziarrak honakoa esan zuen diskoa kaleratu zen garaian:  “This Is The Sea is the record on which I achieved all my youthful musical ambitions”.  Esaldi honetan argi azaldu zuen This Is The Sea izan zela gaztetxotatik egin nahi izan zuen diskoa eta disko honetan lortu zuela bere gaztaroko nahai eta beharrak asetzea.

Musikari bezala lortutako heldutasun horren adibide dira aire eta soka instrumentuetzat sortutako melodia zerutiarrak, abestien letra landuak eta sentimendu sakonenak azaleratzeko duen gaitasuna. Disko honetan malenkonia eta  pasioa musika bihurtzen dira erromantizismo garaiko konpositore onenen eskuetan bezala.

Cass McCombs: “County Line”

Share Button

Cass McCombs abeslari amerikarrak bere bosgarren lana kaleratuko du apirilaren hamabian. Dagoeneklo entzun dezakegu “Wit´s End”  lanaren aurrerapen kantu bat. Zuekin “County Line”.

cass


Bruno Mars-ek “California Gurls” bertsionatu du

Share Button

Bruno Mars abeslari estatubatuarra, izugarrizko arrakasta lortzen ari da “Just The Way You Are” azken lanarekin. Orain dela gutxi, BBC irratiaren estudioetatik pasa zen, eta bertan Katy Perry-ren “California Gurls” kantuaren bertsioa eskaini zuen.