EITB Musika irrati-katearen programazioa erakusten duen bloga. Abestiei, abeslariei, musika-estiloei eta musika-generoei buruzko informazio guztia blogseitb.net-en
The Smiths taldearen disko ofizialekin nahikoa ez duten fanentzat berri onak ditugu. Izan ere, “Unreleased Demos & Instrumentals” izeneko album bikoitz batargitaratu berri da, taldearen maketa eta argitaratu gabeko lanak bilduz. Bertan entzun daiteke adibidez, “Girlfriend in a coma” kantuaren bertsio bitxi hau.
Abeslari estatubatuarrak gabon EP bat kaleratu du The National taldeko Dessner anaien eta Arcade Fire-eko Richard Parry-ren laguntzaz. “Sufjan Stevens and Dessner brothers christmas” izena du lanak, eta bertatik entzun ditzakegu “Silent night” eta “Barcarola” izeneko kantuak.
Gorillaz-ek dagoeneko kaleratu du iPad batean grabaturiko “The Fall” diskoa. Interneten dohainik entzun daiteke, eta horrekin batera “Phoner to Arizona” kantuaren bideoa eskaini digute. Hona hemen Gorillaz-en gabon oparia!
Gabon kantu bat eta “Colapse into now” disko berriko aurrerapen singlea eskaini ondoren, R.E.M. talde estatubatuarra denon ahotan dabil. Orain lan berria gehiago ezagutu dezakegu,Eddie Vedder eta Joel Gibb abeslariekin eginiko kantu bat aurreratu baitigute. Entzun dezagun “It happened today”.
2010-eko disko onenen zerrendetan arrakasta ikaragarria jaso ondoren, Beach House bikotearen “Teen Dream” diskoa urteko lan independiente esanguratsuenetarikoa bilakatu da. Orain gutxi “I do not care for the winter sun” izeneko gabon kantua eskaini ziguten, eta orain beste opari bat eskaini diete bere fan-ei, Conan O´Brien-en saioan “10 mile stereo” kantuaren zuzenekoa eginez. Ikusi bideoa!
Baltimor-eko Beach House bikoteak, “Teen Dream” diskoarekin jasotako harrera eta onirizpenengatik, beraien esker ona azaldu nahi izan dute gabon kantu batekin. Hona hemen, “I do not care for the winter sun”.
Urtarrilaren 25ean kaleratuko da Fujiya & Miyagi laukote ingelesaren lan berria. “Ventriloquizzing” izenako du diskoak, eta bertako “YoYo” izeneko aurrerapen singlearen bideo klipa kaleratu berri dute.
Ok Go taldearen bideoak, beraien musika bezain ezagunak direla esan dezakegu. Oraingoan “Back From Kathmandu” kantuaren bideo kliparekin datoz, eta bertan Los Angeleseko kaleetan barrena 100 lagunez osaturiko desfile batean ikusi ditzakegu. Gainera, eginiko ibilbidea GPS bidez ikusiz gero, taldearen izena irakurri daiteke kaleetan barrena eginiko siluetarekin. Irudia bideoaren behealdean ikusi dezakezu.
“The Radio Department” hiruko suediarrak EP berri bat kaleratu du orain gutxi, eta bertan “Clinging to a scheme” azken diskoko “Never Follow Suit” kantua entzun dezakegu. Jamaikar musikaren ikutu argiak dituen kantua, tonu ilunez kontrastaturiko bideo klip batekin aurkeztu dute.
Kings Of Leon taldekoak “Come around sundown” diskoko single berriarekin datoz. “Radioactive”-en ondotik, “Pyro” izenekoa da hautatutako kantua, eta “slow motion”-en grabaturiko bideoklip batekin aurkeztu dute.
Zuen iritziak