Monthly Archives: Azaroa 2010

“Smack My Bitch Up” historiako kanturik polemikoena!

Share Button

PRS for music elkarteak inkesta bat egin du Britainia Handian, historiako kanturik polemikoenak zeintzuk diren jakiteko. Zerrenda horretako hirugarren postuan, Frankie Goes To Hollywood taldearen ‘Relax’ kantua dago, bigarrenean The Sex Pistols-en “God Save the Queen” eta lehenengo postuan Prodigy-ren ‘Smack My Bitch Up’.


10 kantu polemikoenak:

1. The Prodigy – ‘Smack My Bitch Up’
2. The Sex Pistols – ‘God Save The Queen’
3. Frankie Goes To Hollywood – ‘Relax’
4. Eminem – ‘Kim’
5. Rage Against The Machine – ‘Killing In The Name’
6. The Shamen – ‘Ebeneezer Goode’
7. Ozzy Osbourne – ‘Suicide Solution’
8. Marilyn Manson – ‘Get You Gunn’
9. Slayer – ‘Angel Of Death’
10. XTC – ‘Dear God’

John Legend & The Roots. Arcade Fire-en bertsioa!

Share Button

John Legend eta The Roots taldeak, Arcade Fire taldearen “Wake up” kantua bertsionatu dute. Kuriosoa da, Irailean “Wake up” izeneko bertsio disko bat kaleratu bait zuten, eta dirudienez, kantu hau disko hartatik alde batera utzitako kantuetako bat da. Entzun dezagun…

“Michael Jackson Experience” bideo joku berria!

Share Button

Michael Jackson denon ahotan dago azken boladan. Disko berri bat, DVD berri bat, eta orain abeslariaren bideo joku bat kaleratu dute. “Michael Jackson experience” izena du, eta bertan artistaren dantza eta mugimenduak interpretatzera gonbidatzen gaituzte.

Fistful Of Mercy, Ben Harper-en proiektu berria!

Share Button

Ben Harper, Joseph Arthur eta Dhani Harrison musikariak, Fistful of Mercy izeneko proiektu berri batean elkartu dira. “As I call you down” izena du lehenengo diskoak, eta dagoeneko entzun dezakegu diskoaren izen berbera daraman kantua, “Fistful of Mercy”.


Arcade Fire, bideo klip berria!

Share Button

Arcade Fire talde kanadarra azken boladako talde esanguratsuenen artean dago inongo zalantzarik gabe. Disko berria promozionatzen jarraitzen dute, eta horretarako, bideo klip berri bat egin dute Spike Jonze zuzendariarekin. Kasu honetan “The Suburbs” kantua hautatu dute.

Cee Lo Green bigarren singlearekin dator!

Share Button

Cee Lo Green abeslari estatubatuarrak “The ladykiller” albumeko bigarren singlea erakutsi digu. “Fuck You” kantuarekin mundu osoan zehar izugarrizko arrakasta bildu ondoren, emen dator: ‘Bright Lights Bigger City’.

Ok Go bideoklip berria!

Share Button

Bideoklip originalak egiteagatik hain ezaguna egin den Ok Go taldeak, bideo berri bat egin du “Of the blue colour of the sky” diskoko “Last Leaf” kantuarekin. Oraingoan txigorki batzuetan kontaturiko historio bat azaltzen digu talde estatubatuarrak.

John Lennonek txanpon ofiziala dauka

Share Button

Britainia Haundian, John Lennonen aurpegia erakusten duen txanpon ofiziala atera berri dute.

Britainiarrek, John Lennon aukeratu bait dute,bost liberatako txanpon bereziaren irudi bezela. Aurrez bozketa egin dute herritarren artean eta Beatles ohia, Jane  Austin eta kultura munduko beste hainbat pertsonaien aurretik aukeratu dute.

untitled

Cocoon taldearen lan berria

Share Button

“My friends all died in a plane crash” izeneko diskoarekin emaitza oso onak jaso ondoren, Cocoon talde frantziarrak estudioko bigarren lana kaleratu berri du. “Where the oceans end” izena du diskoak, eta hau da bertako lehen singlea: “Comets”

R.E.M taldeko Peter Buck , The Decemberists taldearen disko berrian

Share Button

“The King is Dead” izenarekin urte hasieran iritxiko da dendetara The Decemberists talde estatubatuarraren lan berria.

Portlandgoen seigarren diskoa izango da eta  Colin Meloy-k liderrak aurreratu duenez, REM taldeko Peter Bucken laguntza dute hiru abestitan. “The King is Dead” diskoa, urtarrileko lehen hamabostaldian iritxiko da dendetara eta aurrerapen gisa entzun orain “Down by Water”.