Artxiboa

Urria, 2010 (r)entzako artxiboa

“Thriller” kantuaren filma egingo dute

2010(e)ko Urriak 30 Ekain Perez Iruzkinik ez

Michael Jackson-en “Thriller” kantuaren bideo klipak izan zuen arrakasta ondoren, orain bideo horretan oinarrituriko filme bat egingo dutela jakin dugu. “This is it” zuzendu zuen Kenny Ortega zuzendariak gidatuko du proiektua, eta Vincent Price-en estilo zaharrean egingo da.

Michael-Jackson-Thriller

Juan Luis Guerra-ren “Ojala que llueva café” berrargitaratua

2010(e)ko Urriak 29 Ekain Perez Iruzkinik ez

Juan Luis Guerra abeslari dominikarrak , “Ojala que llueva café” diskoa berrargitaratuko du, albumaren 20. urteurrena ospatu asmoz. Bere lan garrantzitsuenen artean dago inongo dudarik gabe, eta azaroaren 2-an kaleratuko den edizio honek, zuzeneko emanaldiak dituen DVD bat, kantu berriak, eta nola ez, disko originala osatzen zuten kantuak jasoko ditu.

juan luis guerra

Local Natives taldearen bideo berria!

2010(e)ko Urriak 27 Ekain Perez Iruzkinik ez

“Local Natives” taldeak errepide batean bidaiatzera gonbidatzen gaitu bere “clip” berrian. “Gorilla manor” diskoko “Who Knows, Who cares” kantua hautatu dute oraingoan.

Categories: Musika albisteak Tags:

Liza Minnelliren: disko berrian & Aretha Franklinekin egin duen spot-a

2010(e)ko Urriak 26 Irantzu Karrera Iruzkinik ez

Neumonia baten ondorioz, agertokietatik kanpo egon ondoren, Liza Minnelli azaroan itzuliko da. “Cabaret” filmeko protagonistak, hainbat zuzeneko emanaldi bertan behera utzi behar izan ditu baino azaroaren 20tik aurrera ”Confessions”, bere azken diskoaren aurkezpenarekin jarraitzeko moduan izango dela aurreratu du. Liza Minnellik, bere kanturik kuttunenen bilduma berri honetan, musika amerikarraren klasiko bat, Nat King Cole, Frank Sinatra edota Beyonceren abotsetan entzun izan dugun “At Last” moldatu du.  Audioa

Ah! eta spot bat egin du gainera beste izar haundi batekin batera.Aretha Franklin eta biak egin dute, goxo-marka ezagun baten iragarki berria.Ikusi!

Madredeus taldearen agurra

2010(e)ko Urriak 22 Ekain Perez Iruzkinik ez

Madredeus talde portugaldarrak astelehen honetan kaleratuko du “Castelos na areia” izeneko lan berria. Beraien azken diskoa izango da gainera, musikaren industria oso gaizki dagoela esanez, taldeak beraien ibilbideari bukaera emango diola adierazi bait du.  Audioa

Madredeus-castelos na areia

Albert Hammond-ek Julio Iglesias eta The Strokes-ko semea bildu ditu

2010(e)ko Urriak 20 Irantzu Karrera Iruzkinik ez

Albert Hammond amerikarrak, “Legend” deituriko lan berrian bildu ditu bere ibilbide guztiko 30  kanturik sonatuenak.

Kolaboratzaileen artean, bere semea The Strokes taldeko kide den Albert Hammond Jr., eta goi mailako beste hainbat musikari ditu: Julio Iglesias, Bonnie Tyler, Cliff Richard edota Miguel Bose, besteak beste. Azaroaren 23rararte ez da dendetara iritxiko. Entzun ezazu aurrerapen bat:  Audioa

imagesCAD5TQKG

Astronautak Dido abeslaria Salatu

2010(e)ko Urriak 18 Ekain Perez Iruzkinik ez

Bruce McCandless, euste uhalik gabe flotatu zuen lehen astronautak, Dido abeslaria salatu du, “Safe Trip Home” 2008-an kaleraturiko diskoan, une hori gogoratzen duen argazkia azaltzen delako. Astronautak, ez du onartu bere baimenik gabe argazkia erabiltzea, nahiz eta bera dela antzematea ia ezinezkoa den…    Audioa

Dido

Delafe y las Flores Azules Bilboko Kafe Antzokian!

2010(e)ko Urriak 15 Irantzu Karrera Iruzkinik ez

Urriaren 22an , Delafe y Flores Azules taldearen dantza musika zuzenean entzun al izango dugu. Bartzelonako indie taldeak  Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko du bere azken lana, “las Trompetas de la Muerte” izeneko disko berria.

Kontzertua, datorren ostiralean izango da, hilak 22 bederatzi terdietatik aurrera.  AudDelafeioa

Categories: Musika albisteak Tags:

Txileko Mehatzarien Omenezko Kantuak

2010(e)ko Urriak 14 Irantzu Karrera Iruzkinik ez

Txileko mehatzariak, musikan ere albiste dira gaur.

Madrideko talde batek 33 kantu idatzi ditu haien omenez, mehatzari bakoitzeko bana.

Egileak Uno mas Una bikotea dira. Kantu pertsonalizatuak idatzi dituzte  eta horretarako bi hilabate hautean langile bakoitzaren jarraipena egin dute. Chile

 

Audioa

New Order eta Hot Chip moda etxe batek bildu ditu

2010(e)ko Urriak 14 Ekain Perez Iruzkinik ez

Summer-11-10-10

Estatu batuetako moda etxe batek, artista multzo bat elkartu du beste behin, kanpaina publizitario baterako.  Kasu honetan Bernard Summer (Joy Division eta New Order taldeetako partaide ohia), Hot Chip eta Hot city taldeak izan dira “I didn´t know what love was” kantua egin dutenak.  Entzun…

Audioa