Monthly Archives: Iraila 2010

Aeroplane: Superstar

Share Button

Aeroplane talde belgikarra, “We can´t fly” bere estreineko diskoarekin  etorri zaigu, eta izar handi batzuen moduan egin dute ”Superstar” kantuarekin. Electric light orchestra taldearen influentzia argiekin eta vocoder ahotsez ornituriko kantu indartsu honekin, ongietorria ematen diegu gurera.

Nirvana: Smells Like Teen Spirit

Share Button

1991ko irailaren 10ean argitaratu zen Amerikako Estatu Batuetan Nirvana taldearen “Smells Like Teen Spirit” singlea. Seattleko hirukoteak Nevermind diskoaren aurkezpen single gisa kaleratu zuen abesti hau eta singlearen nazioarteko oihartzunak Grunge musikaren eztandari egin zion bidea. Ondorengo 3 urteetan, Kurt Cobainen heriotza arte, Nirvana izan zen amerikar rock alternatiboaren talde arrakastatsuena.

Bee Gees: I’ve Gotta Get A Message To You

Share Button

bee gees 1968ko irailaren 3an Bee Gees taldearen “I’ve Gotta Get A Message To You” abestia ageri zen Erresuma Batuko pop arrakasten zerrendaren gailurrean.  Abesti hau izan zen 1967ko “Massachusetts” abestiaren ondoren Gibb anaiek zerrenda britainiarraren lehen postuan izan zuten bigarren abestia.

Balada hunkigarri honetan, hiltzera zigortua dagoen gizon batek alboan duen apaizari azken mesede bat eskatzen dio: maite duen emakumeari bere maitasunaren lekuko den mezu bat eman diezaiola, maitasun hitz hauek aurrera segitzen lagun diezaioten kementsu.