1968ko The Kinks Are The Village Green Preservation Society The Kinks britainiarren seigarren diskoa izan zen eta jatorrizko laukoteak grabatu zuen azken lana, hurrengo urtean Pete Quaife baxu jotzaileak taldea utzi baitzuen.
Disko hau 1966 eta 1968 urteen artean grabatutako abestiez osatutako lan kontzeptuala da. Ray Davies izan zen abestien konpositorea eta disko honi batasun bat eman ziona. Something Else diskoarekin ekindako bideari jarraituz eta euren ibilbidearen hasieretako arrakasta handiak (“You Really Got Me”, “All Day And All Of The Night”) atzean utziz, Ray Daviesek disko sentimental eta nostalgikoa egin zuen, aurreko lanekin alderatuz askoz ere pertsonalagoa.
Disko hau Ingalaterra zaharrari eskainitako omenaldia da, ahaztear zeuden tradizioei eta bizimodu bati eskainitako azken agurra. Diskoan barrena modu bukolikoan gogoratzen dituzte Kinks taldekoek Ingalaterrako herrixketako zelai berdeak eta hango biztanleen izaera xalo eta lasaiak. Joandako garaiei eusteko saiakera hau musikan islatzen dute, ere, pop barrokoaren zertzeladak eta folk doinu eztiak 60ko hamarkadako pop britainiarrean itsatsiz.
Gaur, 22:00 etatik aurrera, Eitb Irratian entzungo ditugu The Kinks taldekoek 1968ko disko honetan aurkeztu zituzten kantak.


The Rezillos talde eskoziarrak 1978ko uztailaren 21ean kaleratu zuen Can’t Stand The Rezillos bere debut diskoa. Edinburgoko taldearen lehen disko honek freskotasuna eta festa giroa ekarri zituen punk britainiarraren esparrura eta “
Charlotte Gainsbourg aktore eta abeslariak bere hirugarren diskoa, IRM, aurkezten dihardu udara honetan. 60ko hamarkadako
Oscar Hammerstein II.a, Broadwayko musikal ospetsuenetako batzuk idatzi zituen gizona, 1895eko uztailaren 12an jaio zen New Yorken.
1965ko abuztuaren 15ean The Beatles laukoteak 55.600 pertsonen aurrean eman zuen kontzertua New Yorkeko
1988ko Eponymous R.E.M taldearen lehen bilduma izan zen eta IRS diskoetxean argitaratu zuten azken diskoa, gutxira sinatu baitzuten Warner diskoetxearekin. 12 abestiz osatzen den bilduma honetan, Athens hiriko laukoteak taldearen ibilbideko lehen urteetako abesti esanguratsuenak bildu zituen, hauetako batzuk ezohiko bertsioetan. Bildumak dakartzan abestien artean
1969 Creedence Clearwater Revivalen urterik oparoena izan zela esan daiteke. Hiru disko argitaratu baitzituzten urte hartan: Bayou Country, Green River eta Willy and the Pour Boys. Hirurak country-rock klasiko bikainak. Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Irratian, Green River entzungo dugu. Orduerdi ere irauten ez duen disko labur honetan,