1976ko apirilaren 30ean The Who taldearen bateria jotzaileak New Yorkeko hiribide garrantzitsuenetako bat itxi zuen eta sekulako auto-ilarak eragin zituen hiriko zentruan.
Keith Moonek dirutza bat ordaindu zien New Yorkeko bederatzi taxistei euren autoeekin hiribide honetako bi sarrera nagusiak itxi zitzaten. Hiribideko sarreran eta irteeran taxiak gurutzatuta zeudela autoek ezingo zuten hiribidea zeharkatu eta honela, Keith Moonek lasai asko bota ahalko zituen hoteleko leihotik errepidera logelan eskura zituen gauza guztiak: telebista, altzairuak, koadroak, botilak, lanparak…
Keith Moonen festa pribatu honek gutxi iraun zuen, New Yorkeko polizia gutxira iritsi baitzen hotel aurreko hiribide honetara. Errepideak itxita jarraitu zuen, ordea, zabor bilketa zerbitzukoek musikari ingelesak jaurtitako objektu guztiak jaso zituzten arte. Holiday hotel kateko zuzendaritzak, Keith Moonek logelan egin zuen txikizioa ikusita, debekatu egin zien The Who taldekoei aurrerantzean euren hoteletan ostatu hartzea.


Chip Taylor “
Texas garage rock talde handiak eman dituen estatua izan da. 60ko hamarkadan The 13th Floor Elevators, Sam the Sham & The Pharaohs eta Sir Douglas Quintet bezain talde arrakastatsuak sortu ziren Texaseko hiri nagusietan eta orduz geroztik garage rockaren haziak bizirik iraun du lur hauetan garaian garaiko aldaketak jasan baditu ere.
Bihar, Eguneko Diskoaren tartean, 70eko hamarkadako pub rock britainiarraren talde handiena izango dugu gurekin: Brinsley Schwarz. Gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikaren sintonian izango duzue entzungai talde ingeles honen azken diskoa. 1974ko Lp hau Dave Edmunds galestarrak ekoiztu zuen eta United Artists diskoetxeak argitaratu. Musikari dagokionez, taldearen disko finena izan bazen ere, salmentei dagokienez
2003.urteko apirilaren 21ean Nina Simone hil zen. Handik egun gutxira, artista haundi honen lan osoari errepasoa egiten zion bi konpaktoko
Eguneko Diskoaren tartea
Kate & Anna McGarrigle (1975) McGarrigle ahizpen lehenengo diskoa izan zen. 60.hamarkada hasieratik Montreal sorterriko folk eszenako izen esanguratsuak, Anna eta
1973.urtean Blue Ash Ohioko taldeak lehenengo diskoa argitaratu zuen, No More No Less izenburupean. Disko honi buruz 70.hamarkadako power pop-aren lan ahaztua dela esan ohi da. Izan ere, kritikak txalo beroz jaso arren, salmenta eskasak izan zituen eta garaiko irratietan ere ez zuten geihegi jarri. 60.hamarkadako British Invasion delakoa osatu zuten taldeen musikaren eragin haundiduna, power pop-eko beste taldeen (Big Star, The Groovies…) kasuan bezalaxe, Blue Ash-en soinua rock gordinenaren adibide bizia da. Gaur, gaueko hamarretan, Eitb Musikaren sintoniarekin bat egiten baduzu, Blue Ash-en lehenengo diskoa osorik entzuteko aukera eskaintzen dizugu.
Dusty Springfield abeslari ingelesa 1939eko apirilaren 16an jaio zen.