Artxiboa

Iraila, 2009 (r)entzako artxiboa

Grateful Dead: American Beauty

2009(e)ko Irailak 28 admin Iruzkinik ez

American Beauty (1970) Grateful Dead taldearen diskorik txalotuenetako bat da. Urte berean argitaratutako Workingman’s Dead lanean bezalaxe, American Beauty-n ere country eta folk erroetara itzuli ziren Jerry Garcia eta konpainia eta disko honetakoak ditugu Grateful Dead-en klasikorik gogoratuenetako batzuk, hala nola, “Candyman”, “Sugar Magnolia” edo “Truckin’”.  Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikaren sintonian, Eguneko Diskoaren tartean entzungo dugu.  

Categories: Eguneko diskoa Tags:

Dave Alvin: Public Domain: Songs from the Wild Land

2009(e)ko Irailak 16 admin Iruzkinik ez

Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, eitbmusikan entzungo dugun Eguneko Diskoa Dave Alvin estatubatuarrak 2000.urtean argitaratutako Public Domain: Songs from The Wild Land izango da. The Blasters taldeko kide ohiak estatubatuar musika tradizionalaren kaxa haundiko txokorik ilunenetan arakatu zuen disko honetako kantak aukeratzerako orduan eta pieza oso ezagunekin batera (“Shenandoah”, “Walk Right In”), jatorri ezezagunagoko abestiak ere batu zituen, hala nola, “Mama, Ain’t Long for Day” eta “Sign of Judgement”.

Categories: Eguneko diskoa Tags:

Dave Godin’s Deep Soul Treasures Volumen 1

2009(e)ko Irailak 10 admin Iruzkinik ez

Dave Godin soul amerikarra Erresuma Batuan ezagutara eman zuen gizona izan zen. Bildumagile, kritikari eta musika kazetaria, bera izan zen Europan musika beltzean espezializatutako lehen denda zabaldu zuena, Soul City izenekoa, eta Tamla-Motown Detroiteko soul diskoetxearen fan club ingelesa sortzearen arduraduna, Tamla-Motown Appreciation Society.

 

Honez gain, “Deep Soul” eta “Northern soul” etiketak berak asmatu zituen, deitura hauekin identifikatu zituelarik, hurrenez hurren, Estatu Batuetako hegoaldean egiten zen soul musika eta Ingalaterra iparraldeko hiri industrialetan, esateko, Manchester hiriko Wigan Casino dantzaleku famatuan soul zaletuek entzuten zuten musika.

 

2004an minbiziaz hil baino lehen Deep soul musikari eskainitako bere laugarren bilduma kaleratu zuen Kent diskoetxean. Gaur, 22.00etatik aurrera, deep soul abestiez osatutako bilduma hauetan lehenengoa izan zena aurkeztuko dizuegu Eitb-Musikaren sintonian.

 

Dave Godinek esaldi honekin bukatzen zituen bere artikulu guztiak: Until next time, Keep The Faith!!

 

Categories: Egun bat Musikan Tags:

Sam Cooke: Live at the Harlem Square Club

2009(e)ko Irailak 4 admin Iruzkinik ez

Soul musikaren izarrik haundienetakoa izan zen Sam Cooke, zalantzarik gabe. Batez ere, soul dotorea, goxoa, abesteagatik gogoratua, ezin da ahaztu bere lehenengo pausuak gospel abeslaritzat eman zituela, esaterako, Soul Stirrers talde esanguratsuan. Gaur, eitbmusikan, gaueko hamarretatik aurrera, Sam Cooke-k, 1963.urteko urtarrilaren 12an, Miamiko Harlem Square Club-ean eskainitako emanaldia entzungo dugu. Kontzertu honetan bere hit ezagunak abestu zituen (“Cupid”, “Bring It On Home To Me”, “Chain Gang”, “Twisting The Night Away”…), gospeletik oso gertu zegoen interpretazio sutsuan. Diskoak, ordea, ez zuen 1985.urtera arte argia ikusi. Berandu argitaratua izan arren, lan hau soul musikaren altxorretako bat da.

Categories: Eguneko diskoa Tags:

De La Soul: 3 Feet High and Rising

2009(e)ko Irailak 2 admin Iruzkinik ez

80.hamarkadaren amaieran nagusi zen hip-hop gogorraren aurrean, New York-en mugimendu alternatibo bat sortu zen. Mugimendu horrek The Native Tongues izena hartu zuen eta De La Soul hirukoa kolektibo honetako talderik nabarmenena izan zen, 3 Feet High ans Rising beren lehenengo diskoaren arrakastak lagunduta. Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, eitbmusikan, hip-hop musikara aire freskoa ekarri zuen lan koloretsu eta eklektiko hau gure Eguneko Diskoa izango da.

Categories: Eguneko diskoa Tags: