Artxiboa

Ekaina, 2009 (r)entzako artxiboa

JAMES BROWN LIVE AT THE APOLLO

2009(e)ko Ekainak 30 admin Iruzkinik ez

Gaur gauean 22:00etatik aurrera eta Eitb Musikaren sintonian James Brownen zuzeneko onenetako bat entzuteko aukera izango duzue, 1962ko urriaren 24an New Yorkeko Apollo antzokian eman zuen kontzertua. King diskoetxeak argitara emandako disko honi esker bihurtu zen Soularen Aitabitxia nazio mailan oihartzuneko abeslaria eta 60ko hamarkada hasierako showman ikusgarrienetako bat. Bere abesteko modu histrionikoak eta abeslariaren koreografia zein mugimenduek ez zuten parekorik izan soul musikaren hasiera hartan eta emozio zein dinamismo handiko disko honetan arnastu egin daiteke garai hartako James Brownen zuzeneko emanaldi bat izan zitekeena.

Categories: Eguneko diskoa Tags:

Eguneko Diskoa: Buffalo Springfield Retrospective

2009(e)ko Ekainak 26 admin Iruzkinik ez

Gaur Eguneko Diskoa California hippyaren ereserkia ezagunenarekin hasiko dugu: Buffalo Springfield-en “For What It’s Worth” (1966) kantarekin. Izan ere, 60.hamarkadako klasiko honekin hasten baita Retrospective (1969) bilduma errekopilatorioa. Lan honek folk-rock eta country-rockaren talde eraginkor honen kantarik gogoangarrienak batzen ditu. Aipatutako “For What It’s Worth”, “Mr.Soul”, “Blue Bird” edo “Broken Arrow”, besteak beste, entzungo ditugu, baita ere. The Byrds taldearekin batera, Californiako soinua deitua izan zena eratu zuen banda erabakior honen lanean gurekin murgildu nahi izanez gero, egizu bat  eitbmusikarekin gaur, gaueko 22:00etatik aurrera.

Categories: Eguneko diskoa Tags:

The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars

2009(e)ko Ekainak 25 admin Iruzkinik ez

Disko honi esker sartu zen David Bowie pop musikaren historian. 1972an argitaratua, glam rock musikaren loraldian, LP hau Erresuma Batuan ale gehien saldu zituzten diskoen zerrendan bosgarren lekuan sailkatu zen eta garaiko rock aldizkari famatuenen azaleko orrian azaldu. Bowie, musika britainiarraren kamaleoia, orijinaltasunaren maisua, Ziggy Stardust bere alter egoari esker bihurtu zen planetako bazter guztietan bizi ziren milaka eta milaka gazteren abeslari kuttunena. Gizakien artean lur hartzen duen estralurtar honek rock izarra izatea erabakitzen du eta mundu osoko eszenatokietara  bere purpurina eta kolorezko ikuskizun paregabea zabaldu. Ziggy Stardust, glam garaiko mesiasa bezala aurkeztu dezakegu, gure artera datorrena maitasun eta bake hitzekin eta bere fan edo jarraitzaileek hiltzen dutena, ziklo mesianikoari bukaera emanez. Bere heriotzak gizaldi berri bati emango dio hasiera.

Gaur gauen, 22:00etatik aurrera, Eitb Musikan The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars diskoari eskainitako saioa entzuteko aukera izango duzue.

Categories: Eguneko diskoa Tags:

Eguneko Diskoa: Miss Rhythm

2009(e)ko Ekainak 8 admin Iruzkinik ez

Ruth Brown 50.hamarkadako r&b abeslari esanguratsua izango da gaurko protagonista eitbmusikan, gaueko 22:00etatik aurrera. Hurrengo hamarkadetako abeslari ugari inspiratu zituen artista honen hit-ek Atlantic soul zigilu garrantzitsua eraikitzen lagundu zuten, New York-eko diskoetxearen hastapenetan. Gaur hit horiek eta gehiago entzungo ditugu, Rhinok 1989.urtean argitaratutako bilduma honi eskainitako tartean.

Categories: Eguneko diskoa Tags:

Eguneko Diskoa: Old Hag You Have Killed Me

2009(e)ko Ekainak 5 admin Iruzkinik ez

Ostiral gau honetan, 22:00etatik aurrera, Irlandako musika tradizionaleko disko esanguratsu batean murgilduko gara eitbmusikaren sintonian: The Bothy Band-en Old Hag You Have Killed Me (1976). Talde honen lanak musika zelta birrasmatu zuen 70.hamarkadan eta ordura arte folk soinuetan interesik ez zuen publikoa erakartzea ere lortu zuen. Badakizu, gaur, gaueko 22:00etan, eitbmusikan.

Categories: Eguneko diskoa Tags:

Eguneko Diskoa: Spirit Of The Century

2009(e)ko Ekainak 3 admin Iruzkinik ez

Gaur gauean The Blind Boys Of Alabama gospel talde esanguratsuaren Spirit Of The Century (2001) disko nabarmena entzutera gonbidatzen zaituztegu. Alabamako ikasle itsu eta gorrentzako Talladega institutuan ikasle zirela osatu zuten taldea lehenengo kideek, 1937.urtean. Ordutik, kanta espiritualak abesten dihardute eta beren eragina, besteak beste, blues eta rock musikari ugarirengan zabaldu da. Eguneko Disko honetan, musikari bikainek lagunduta, The Blind Boys-ek beren betiko errepertorioaren errepasoa egiten dute eta zenbait kanta garaikideren bertsioak ere eskaintzen dizkigute. Gaueko hamarretatik aurrera disko osoa entzungo dugu eitbmusikan.

Categories: Eguneko diskoa Tags:

Egun bat Musikan: “It’s My Party”

2009(e)ko Ekainak 1 admin Iruzkinik ez

Lesley Gorek hamazazpi urte zituen “It’s My Party” bere singlea Estatu Batuetako lehenengo postura iritsi zenean, 1963.urteko ekainaren 1ean. Edozein neska gaztetxoren amesgaiztorik txarrena kanta bihurtua: mutilak zure lagun haundienarekin joateko utz zaitzala…zure urtebetetze eguneko festan bertan!

 

Categories: Egun bat Musikan Tags: