Orrialde nagusia > Egun bat Musikan > Egun bat Musikan: Keep On Runnin’ (Spencer Davis Group)

Egun bat Musikan: Keep On Runnin’ (Spencer Davis Group)

2009(e)ko Urtarrilak 20 admin Iruzkin bat egin Iruzkinetara joan

 

Spencer Davis Group talde britaniarra gaurko egunez, 1966.urtean, iritsi zen Erresuma Batuko singleen zerrendako lehenengo postura, Keep On Runnin’ singlearekin. Blue-eyed soul edo begi urdinen soul delakoaren klasiko haundi bat kanta hau. Orduan sasoian, Steve Winwood taldeko abeslari nagusia oso gaztea zen (17 urte zituen), baina bere ahotsari soul-a dario alde guztietatik. Hala ere, kanta hau ez zuen Spencer Davis Group-eko inork sortu. Aldiz, Jackie Edwards jamaikarraren konposizioa da. Edwards Jamaicako Nat King Cole deitzen zuten, abeslari dotore eta polifazetikoa baitzen; gainera, oso kanta-idazle fina ere bazen zen. Spencer Davis Group-ek kaleratu zuen azkenengo single-a ere, When I Come Home, berak idatzia da.

(Spencer Davis Groupen Egun Bat Musikan entzun nahi baduzu, sartu eitbcomeko audioen atalean)

Categories: Egun bat Musikan Tags:
  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.