Artxiboa

Abendua, 2008 (r)entzako artxiboa

Egun bat Musikan: Donna Summer

2008(e)ko Abenduak 31 admin Iruzkinik ez

 

1948ko abenduaren 31an Donna Summer jaio zen. Boston hirian sortu zen Disco Musikaren Erregina deitua izan dena. LaDonna Andre Gaines izena jarri zioten gurasoek. Zortzi urtekin elizan hasi zen abesten. Behin baino gehiagotan adierazi duenez, txikitatik norbait izango zela, ospea ezagutuko zuela, sentitzen omen zuen.

  Gehiago irakurri…

Categories: Egun bat Musikan Tags:

Egun bat Musikan: DEL SHANNON

2008(e)ko Abenduak 30 admin Iruzkinik ez

1934ko abenduaren 30ean jaioa, Del Shannon abeslari estatubatuarra Beatles aurreko urteetako musika izar arrakastatsuenetako bat izan zen.  Bere balada tristeek pop zerrenden gailurrean kokatu zuten; bai Estatu Batuetan baita Erresuma Batuan, ere, oihartzun handia lortuz.

Hank Williams-en kantak entzuten koxkortu zen musikari honek 1961ean egin zuen jauzia amerikar irratietara, "Runaway" izeneko estreinako singlea kaleratu zuenean. Balada honetan, jada, abeslariaren falsete bereizgarria nabarmendu zen baita teklatuari itsatsitako Musitron sintetizadorearen soinu berritzailea ere. Kanta, maiteminez negarrez dagoen gizon baten samina islatzen duena,  Estatu Batuetako pop single salduenen zerrendako lehen posturaino iritsi zen. 1961etik, 1964ra, gutxi gorabehera, Del Shannon sasoi hartako abeslari famatuenetako bat izan zen Atlantikoaren bi aldeetan. Beatlemaniak eztanda egitean, ordea, bere ibilbidea gainbehera joan zen, beste askorenak bezalaxe.

Del Shannon-ek maiteminari abestu zion batik bat; kondairak dionaren arabera, gaztetxotan izan zuen bizipen mingarri baten ondorioz. Dirudienez, eskola garaian, ikasturte amaierako dantzaldira gonbidatu zuen bere gustukoa zen neska bat, baina neska honek ezezkoa eman zion, azken orduan, bikotekide altuago eta ederreagoa aurkitu baitzuen. Gertatutakoak, horrenbesteko mina egin zion, saminez eta traizio hitzez jositako maitasun istorioak edo desamodio istorioak idatzen eta abesten hasi zela. 

 

Categories: Egun bat Musikan Tags:

Egun bat Musikan: Marianne Faithfull

2008(e)ko Abenduak 29 admin Iruzkinik ez

1946.urteko abenduaren 29an, Marianne Faithfull jaio zen Londresen. Familia aristokratikoduna eta edertasun haundikoa, oso gaztea zelarik bilakatu zen ikono eta musa. Bere lehenengo singlea, As Tears Go By (1964), Mick Jagger-ek eta Keith Richardsek idatzi zioten. Arrakasta haundia izan zuen kanta honekin. Hala ere, ospetsuagoa izan zen Mick Jagger-en neska-laguna izateagatik bere ezaugarri artistikoengatik baino. Keith Richardsekin ere bizi izan zuen istorio bat eta baita garai hartako beste hainbat izarrekin ere. 60.hamarkadako bere une artistiko garrantzitsuena Sister Morphine kanta izan zen.

  Gehiago irakurri…

Categories: Egun bat Musikan Tags:

Egun bat Musikan: How Deep Is Your Love

2008(e)ko Abenduak 24 admin Iruzkinik ez

 

1977.urteko abenduaren 24an, Bee Gees hirukoaren How Deep Is Your Love balada estatubatuar arrakasta zerrendetako lehenengo postura iritsi zen. Gibb anaiek idatzitako abesti hau Saturday Night Fever pelikularen soinu bandan argitaratu zen. Hasiera batean, Yvonne Elliman bakarlariarengan pentsatuz idatzi zuen How Deep Is Your Love. Hala ere, projketuko arduradunek Bee Geesek abestea nahi zuten eta horrela izan zen. Kanta hau filmeko kantarik geldoenetako bat da baina, orohar, Saturday Night Feveren arrakasta ikaragarriak disco musika mundu osoan zabaltzea ekarri zuen. Hemen ikus dezakezuena kantarentzat egin zuten bideoklipetako bat da.

Categories: Egun bat Musikan Tags:

PLAYLIST: CHARLIE HADEN RAMBLING BOY

2008(e)ko Abenduak 23 admin Iruzkinik ez

Charlie Haden jazz kontrabaxu- jotzaile entzutetsua bere musika sustraietara itzuli da, gurasoei eskaini nahi izan dien omenaldi disko honekin: Rambling Boy. Gurasoek country eta western doinuen irratsaio bat izan zuten 30eko eta 40ko hamarkadetan eta han eskaini zituen bere lehen kantaldiak Charlie Haden musikariak, 2 urtetxo baino ez zituenean.

Haden-ek aitortu duenez, betidanik izan da bere ametsa country disko bat grabatzea eta horrexagatik batu nahi izan ditu disko honen grabaketa saioetan bere pertsona maitatuenak, emaztea eta seme-alabak eta lagun zaharrak zein lankideak. Diskoa berak ekoiztu du Ruth Cameron emaztearen laguntzarekin.

Rambling Boy izeneko lan honetan aurkituko dituzuen 19 abestien artean, Hank Williams, Louvin Brothers eta The Carter Family bezalako country kondairen abestiak daude, baita kanta tradizionalak ere: bluegrass doinuak, irlandar jatorriko folk kantak etab. Diskoan parte hartu duten musikari eta abeslarien izenak, ere, aipatzeko modukoak dira: Pat Metheny, Rosanne Cash, Vince Gill, Bruce Hornsby, Stuart Duncan, Jerry Douglas, the Whites, Sam Bush, Ricky Skaggs, Elvis Costello eta Russ Barenberg. Hauez gainera, Charlie Haden-en alabak eta semea ere aritu dira grabaketa saioetan, hala nola, beste hainbat senitarteko. 

(leer más)

Categories: Playlist Tags:

Egun bat Musikan: TIM HARDIN

2008(e)ko Abenduak 23 admin Iruzkinik ez

Tim Hardin kantautore amerikarra, "If I were a carpenter" eta "Reason to believe" abestien egilea, 1941eko abenduaren 23an jaio zen Oregon-en, Amerikako Estatu Batuetan.

Eric Jacobsen izan zen, The Loving Spoonful taldearen ekoizlea, Tim Hardin gaztearen ohizkanpoko sentsibilitateaz eta talentuaz jabetu zena eta bere lehen diskoa, 1966ko Tim Hardin 1 grabatzera bultzatu zuena. Blues eta folk doinuen eraginpean mugitu zen musikari honen talentua ukaezina izan zen: melodiak sortu eta josteko sen handia azaldu zuen beti eta bere abestietan poesia hitzak arnastu ohi zituen. Halere, interprete bezala, zuzeneko saioetan edo kontzertuetan ez zuen horrenbesteko gaitasunik agertu eta bere abesti gehienak, beste artista batzuen moldapenetan iritsi ziren  pop zerrenden gailurretara. 1966an, esateko, Bobby Darin abeslariak Estatu Batuetako pop single salduenen zerrendako lehen 10 abestien artean sailkatzea lortu zuen "If I were a carpenter" abestiaren moldapenari esker eta Rod Stewart-ek lau haizeetara zabaldu zuen "Reason to believe" izeneko balada, 1971ko Every picture tells a story diskoan.

Tim Hardin folk kanta egileak ez zituen disko asko argitaratu eta 1973tik aurrera, bere ibilbide profesionala baita bere bizitza pertsonala, ere, maldan behera abiatu zirela esan dezakegu, drogen gehiegiko kontsumoak jokoz kanpo utzi baitzuen. 1980an, azkenik, gaindosi baten ondorioz hil zen 39 urte baino ez zituenean.

Categories: Egun bat Musikan Tags:

Egun bat Musikan: Like A Virgin (Madonna)

2008(e)ko Abenduak 22 admin Iruzkinik ez

1984ko abenduaren 22an, Madonnaren bigarren lana, Like A Virgin, Estatu Batuetako arrakasta zerrendetako lehenengo postura iritsi ziren. Bilduma honen barruan, esaterako, diskoari izena ematen dion kanta eta Material Girl bezalako hitak batu ziren. Like A Virgin-ekin, mundu osoko pop izarrik ezagunena bilakatu zen Madonna. Abestien komertzialtasunak eta arrakastak zerikusi asko izan zuten oihartzun internazional honetan baina, ezin dezakegu ahaztu Madonnaren lanak sortu izan duen polemika.

  Gehiago irakurri…

Categories: Egun bat Musikan Tags:

Egun bat Musikan: PAUL BUTTERFIELD

2008(e)ko Abenduak 17 admin Iruzkinik ez

Paul Butterfield, blues zuriaren aitzindarietako bat, Chicagon jaio zen 1942ko abenduaren 17an.

Harmonika jotzen birtuosoa zen musikari honek 1963an sortu zuen The Paul Butterfield Blues Band izeneko taldea eta pare bat urtetara eman zuen argitara, Elektra zigiluan, bere estreinako disko homonimoa. Blues elektrikoaren ildoan kokatu zen talde honetako kide izan ziren Mike Bloomfield eta Elvin Bishop gitarrista bikainak.

Taldearen urrezko urteetan, 1966 eta 1969 urteen tartean, Paul Butterfield eta bere mutilek Monterey eta Woodstock bezalako musika jaialdi jendetsuetan jo zuten, blues musika amerikar gazteriaren belaunaldi berri bati ezagutzera emanez. Garaiko gizartearen aurreiritzi arrazistak gaindituz, jatorriz beltza zen blues musika entzuleri zuriarengana hurbildu zuten. 

Paul Buttefield 1987an hil zen, bere diskografian jasoa dagoen musika ondare aberatsa atzean utziz eta blues musikaren zabalkundearen alde, lan eskergarria egin ondoren.

Audioa

 

Categories: Egun bat Musikan Tags:

Playlist: I Did It All (Tracy Chapman)

2008(e)ko Abenduak 17 admin Iruzkinik ez

Our Bright Future Tracy Chapmanen zortzigarren bilduma da. Hogei urte igaro dira bere debut arrakastatsuak argia ikusi zuenetik. Lan berriak lehenengo diskoarekin hasi zuen era bereko kantak dakarzkigu: folk soinuek egungo gizartearen gaineko hausnarketei buruzko hitzak janzten dituzte. Ekoizle lanetan Larry Klein (Joni Mitchell-ekin kolaboratzeagatik ezaguna) izan du. EitbMusikaren programazioaren barruan, disko honetako I Did It All entzun dezakezue.

Categories: Playlist Tags:

Egun bat Musikan: Me and Mrs.Jones (Billy Paul)

2008(e)ko Abenduak 16 admin Iruzkinik ez

1972.urteko abenduaren 16an, Billy Paul Philadelphiako soul bakarlariaren Me and Mrs.Jones kanta Estatu Batuetako zerrendetako lehenengo postura iritsi zen. Desleialtasunari buruzko soul klasikorik ezagunenetako bat da Me and Mrs.Jones. Baita Philly Soulekoa ere. 70.hamarkadan, Kenny Gamble eta Leon Huff ekoizleek (Me and Mrs.Jones kantaren egileak) moldaketa aberatsdun kantak sortu zituzten.

  Gehiago irakurri…

Categories: Egun bat Musikan Tags: