Artxiboa

Urria, 2008 (r)entzako artxiboa

Egun bat Musikan: PAULINE BLACK

2008(e)ko Urriak 23 admin Iruzkinik ez

Pauline Black, The Selecter ska revival taldearen abeslaria, 1953ko urriaren 23an jaio zen. Nigeriar eta judutar sustraiko famili batean jaioa, Londresen hazi zen eta Coventryko Unibertsitatean burutu zituen goi mailako biokimika ikasketak.

1979an, The Selecter taldearen abeslari bihurtzean, 2-Tone zigiluarekin lan egiteari ekin zion, garai hartakoak direlarik The Selecter taldearen 2 disko aipagarrienak: Too Much Pressure eta Celebrate the Bullet.

1982an, The Selecter taldea utzi eta antzerki, zine, irrati eta telebista arloetarantz bideratu zituen bere urratsak. Urteetan, telebista britainiarreko aurpegi ezagunenetako bat izan da eta telesail ugaritan hartu du parte.

90eko hamarkadan, The Selecter taldea eszenatokietara itzuli zen eta Pauline Black abeslariak tartekatu egin behar izan zituen taldearekin aurreikusitako birak eta bere proiektu pertsonalak, hauen artean, Billie Holiday eta Nina Simone abeslariari eskainitako diskoa.

Ska Revival musikaren barruan egon zen emakume bakarretakoa, Pauline Black-en ahotsa, 70eko hamarkadako soinu horri erabat lotua dago baina abeslariak beste estilo eta musika esparru batzuk ere jorratu izan ditu, blues, jazz eta soul abeslari bikaina dela erakutsiz.

Egun bat Musikan: Bobby Fuller

2008(e)ko Urriak 22 admin Iruzkinik ez

1943.urteko urriaren 22an Bobby Fuller jaio zen Texasen. Bere kantek Buddy Holly rockaren aitzindariaren ildoa jarraitu zuten, 60.hamarkada erdialdean. Sasoi hartan, ordeanfolka eta talde britaniarrak ziren modan. Berak, ordea, The Bobby Fuller Four bere taldearekin Buddy Hollyren rockanroll klasikoari eutsi zion. Hollyren hita izandako Love’s made a fool of you Fuller-en kantarik arrakastatsuenetako bat bilakatu ziren, esaterako.

  Gehiago irakurri…

Categories: Egun bat Musikan Tags:

Playlist: Me and Armini (Emiliana Torrini)

2008(e)ko Urriak 21 admin Iruzkinik ez

Emiliana Torrini islandiarrak 90.hamarkada erdialdetik dihardu bildumak kaleratzen. Hala ere, 1999ko Love in the Time of Science diskoarekin egin zuen jauzi internazionala Torrinik. Bestalde, 2002.urtean, Peter Jacksonen The Lord of the Rings: the Two Towers pelikulan kolaboratu zuen. Bertan, Gollum’s Song filmeko bukaerako kanta abestu baitzuen. Berez, Björk bere herrikidea omen zen kanta grabatzekoa, hala ere, haurdunaldian oso aurreratua zegoenez, ez zuen egin. Bere ordez, esan bezala, Emiliana Torrinik grabatu zuen abestia. Aurten disko berria kaleratu du aita italiarra duen Torrinik, Me and Armini izenekoa. Bada, izen bereko kanta jada entzungai duzu eitbmusikan. Bertan Emilianaren ahots goxo eta sentsuala reggae musikak laguntzen du.

Categories: Playlist Tags:

Egun bat Musikan: Lynyrd Skynyrd

2008(e)ko Urriak 20 admin Iruzkinik ez

1977.urteko gaur bezalako egun batean, urriaren 20an, XX.mendeko rockaren historiako tragedia haundi bat gertatu zen: Lynyrd Skynyrd taldeko hiru kide, Ronnie van Zant abeslari nagusia barne, eta beraien managerra, hegazkin istripuan hil ziren. Istripua izan zutenean, taldeak Street Survivors bilduma kaleratu berria zuen. Diskoaren azaleko argazkian, taldekideak sugar artean agertzen ziren. Ezbeharraren ostean, sugarrak kendu eta atzealde beltz bat jarri zuten haren ordez. 30 urte beranduago, dena den, ondoan ikus dezakegun bezala, sugar eta guzti argitaratu zen.

  Gehiago irakurri…

Categories: Egun bat Musikan Tags:

Egun bat Musikan: JAY LIVINGSTON (1915-2001)

2008(e)ko Urriak 17 admin Iruzkinik ez

Jay Livingston pianista eta konposatzaile estatubatuarra 2001eko urriaren 17an hil zen 86 urterekin. 40ko eta 50eko hamarkadetan ehunka kanta konposatu zituen Hollywoodeko zine estudioentzat.

30 urte baino gehiagoz Ray Evans letra jartzailearen lankide izan zen. Bi hauek lan talde emankor eta arrakastatsua osatu zuten, Hollywoodeko entzutetsuenetako bat. 1946tik 1956ra, eta Paramount zine ekoizpen etxearentzat soilik, 100 kanta baino gehiago konposatu zituzten. Hauen artean, Oscar batez sarituak izan ziren "Buttons and Bows", "Mona Lisa" eta "Qué será, será". Kanta hauek, hurrenez hurren, The Paleface (1948), Captain Carey, USA (1950) eta The Man Who Knew Too Much (1956) filmetarako izan ziren konposatuak.

Jay Livingston konposatzaileari zor diogu ere XX. mendearen bigarren erdialdeko gabon kanta politenetako bat, "Silver Bells", 1951ko The Lemon Drop Kid filmerako konposatu zuena.

Zine musikaren klasiko hauez gain aipagarriak dira ere Livingston/Evans bikotearen ibilbidean, 50eko eta 60ko hamarkadetan telebistarako konposatutako kantak, hauetan bi nagusiak, Bonanza eta Mr Ed telesailetarako idatzi zituztenak.

Categories: Egun bat Musikan Tags:

Egun bat Musikan: Songs in the Key of Life

2008(e)ko Urriak 16 admin Iruzkinik ez

Gaur Stevie Wonder-en Songs in the Key of Life bilduma bikoitza da protagonista. Izan ere, 1976.urteko urriaren 16an Estatu Batuetako arrakasta zerrendetako lehenengo postuan baitzen. Songs in the Key of Life diskoan, Stevie Wonder-ek kanta batek izan dezakeen ia gai guztiak jorratu zituen. Kanta hauen musika moldaketak ere handiak, landuak dira oso, baita bere neurriko artista batentzat ere. Wonder-en ibilbideko unerik gogoangarrienetako batzuk aurkituko ditugu bertan.

  Gehiago irakurri…

Categories: Egun bat Musikan Tags:

Egun bat Musikan: MARV JOHNSON

2008(e)ko Urriak 15 admin Iruzkinik ez

Marv Johnson abeslari afroamerikarra Detroit hirian jaio zen 1938eko urriaren 15ean. Rhythm and blues eta soul doinuak abestu zituen gizon hau izan zen Tamla diskoetxearen lehen singlea grabatu zuena.

Tamla Motown diskoetxearen aparteko historiari hasiera eman zion abestia "Come to me" izenekoa duzue. Marv Johnson berak eta Berry Gordy-k konposatutako kanta hau 1959eko urtarrilean izan zen argitaratua eta United Artists arduratu zen singlearen nazio mailako distribuzioaz. " Come to me" Estatu Batuetako pop arrakasten zerrendako 30.posturaino iritsi zen eta Rhythm and blues zerrendetan, berriz, 6.postuan sailkatu zen.

Lehen arrakasta honen ondoren, Marv Johnson musika afroamerikarraren ahots famatuenetako bat bihurtu zen eta Sam Cooke zein Jackie Wilson bezalako abeslari handiekin alderatu zuten. 1959tik, 1961era hit ugari izan zituen, "You’ve got what it takes" eta "I love the way you love me" Top Ten amerikarrean sailkatu zirelarik. 60ko hamarkadan aurrera, ez zuen horrenbesteko oihartzuneko abestirik grabatu baina  konposizioaren arloan eta ekoizpenean ere emaitza bikainak lortu zituen eta ez zen inoiz eszenatokietatik jaitsi. Bere ibilbidea Motown diskoetxearen ibilbideari uztarturik egon zen beti.

Categories: Egun bat Musikan Tags:

Egun bat Musikan: Don’t stop til you get enough

2008(e)ko Urriak 13 admin Iruzkinik ez

1979.urteko urriaren 13an Don’t stop til you get enough Michael Jacksonen kanta Estatu Batuetako single-ik arrakastatsuenen zerrendako lehenengo postura igo zen. Off the Wall bere bakarkako lehenengo bildumako lehenengo single-a izan zen. Diskoak, orohar, talentu harrigarridun artista zela erakutsi zigun, bakarrik distira egiteko gai zen izarra zela, alegia.

  Gehiago irakurri…

Categories: Egun bat Musikan Tags:

Egun bat Musikan: PARANOID 1970 UK Nº1

2008(e)ko Urriak 10 admin Iruzkinik ez

1970eko urriaren 10ean Black Sabbath taldearen estudioko bigarren diskoa, Paranoid,  Erresuma Batuko disko salduenen zerrendako lehen postuan sailkatu zen.

Komunikabideen babesik lortu ez arren, diskoa Erresuma Batuko eta Estatu Batuetako pop arrakasten zerrendetako lehen postuetaraino iritsi zen eta "Iron Man", rock-aren historiako riff ezagunenetako bat duena, zein "Paranoid" single arrakastatsuak izan ziren Atlantikoaren bi aldeetan.

Rock-a eta metala galdatuz, Ozzy Osbourne-n taldeak soinu primitibo eta indartsuko disko itzela grabatu zuen, ondorengo urteetako rockaren bilakaeran berebizikoa izango zena,  heavy metal-aren oinarriak ezarriz. Diskoan aurkezten zaizkigun abestiek letra ilun eta ezkorrak dituzte. "Paranoid" abestiak esateko, paranoiko baten delirioetan murgiltzen gaitu eta War Pigs (Gerraren txerriak) izeneko abestiak, aldiz, mundua gobernatzen duten politiko eta militarren aurkako kritika zorrotza egiten du. Diskoko beste abestiek, ere, ildo honi jarraituz, gizakiaren alde ilunenak azaleratzen dituzte, esperantzarik gabeko mundu bat islatuz. Heriotza, beldurra, mendekua eta etsipena dira nagusi gizaki alienizatu eta narkotizatuen mundu horretan.

Paranoid, Black Sabbath britainiarren musikaren gailurra izateaz gain, XX.mendeko disko onenetako bat ere bada, eragin nabarmena izan duena 70eko hamakadaz geroztiko musikari eta taldeengan ere.

Categories: Egun bat Musikan Tags:

Egun bat Musikan: Hit the Road Jack

2008(e)ko Urriak 9 admin Iruzkinik ez

Ray Charlesen kantarik esanguratsuenetako bat Hit the Road Jack da. Kanta honi esker, soul soinuen maisu hau Estatu Batuetako arrakasta zerrendetako lehenengo postura igo zen 1961eko gaur bezalako egun batean. Esan bezala, kanta hau Charlesekin berehala identifikatzen dugun klasikoetako bat da. Percy Mayfield kantagile bikainarena da konposizio hau. Hain zuzen ere, Ray Charlesen 60.hamarkadako kantagile faboritoa izan zen Mayfield. Ray Charlesek guztiz bere egin zuen kanta eta berak ere bere maisutasunaren lezio bat ematen digu bertan. Izan ere, soul, pop, rock, jazz eta gospeletik edaten du Hit the Road Jack kantak eta nahasketatik sortzen da “irabiatuak” emaitza bikainak eskuratu zituen, bai kritikaren aldetik eta baita publikoarenetik ere.

  Gehiago irakurri…

Categories: Egun bat Musikan Tags: