Andy Scott, The Sweet talde britainiarraren gitarjolea, Galeseko iparraldean jaio zen 1949ko ekainaren 30ean. 1970ean iritsi zen glitter rock talde honetara, Frank Torpey gitarjolearen ordezko modura eta gaur egun bera da, The Sweet taldearen jatorrizko kideetatik, eskenatokian jarraitzen duen bakarra.
The Sweet taldearen estreinako diskoa, Funny how sweet coco can be, 1971an eman zen argitara RCA zigiluan eta ,lehen lan honetan jada, taldeak aurkeztu zituen kanta gehienak Mike Chapman eta Nicky Chinn bikoteak konposatuak ziren. Chapman & Chinn izan zen The Sweet taldearen soinu alai, jolasgarri eta txoro samarraK sortu eta garatu zituena eta beraiek konposatu zituzten "Funny Funny", "Little Willy", "Block Buster!" edota "Ballroom blitz " bezalako arrakasta handiak.
1976tik 1982ra taldearen arrakastak gainbehera egin zuen, neurri handi batean glitter rock eta glam rock doinuek ere gainbehera egin zutelako. The Sweet doinu berrietarantz abiatu ziren, heavy ukituko hard rock kantak grabatuz baina ez zuten inolako babesik lortu euren jarraitzaileengandik. 1982rako taldea desegina zegoen.


Cajun Dance Party taldeko neska-mutilentzat bizitza kolorez betea da. Horrelako izenburua jarri baitiote euren lehenengo lp-ari: "The Colourful Life". Aurreko urtean kaleratu zituzten hainbat single-ek kritikari espezializatuen, publikoaren eta beste musikari batzuen (Thom Yorkek gomendatuta lortu zuten XL zigiluarekin kontratua) atentzioa deitu zuten. Beraiek, oraindik eskolara zihoazela, lehenengo bilduma prestatzen jardun dute, Bernard Butler Suedeko kide ohia ekoizle izan dutela.
Dennis Wilson Beach Boys taldeko talentu gutxienekodun kidea zen, hasiera batean. Eta itxura batean, gaineratu behar dugu. Izan ere, 70.hamarkadarako, Wilson anaietako ertainak kantaegile, ekoizle eta abeslari bikaina zela erakutsi zuen. 39 urterekin itota hil zenean bakarkako bilduma bat baino ez zeukan kalean: “Pacific Ocean Blue” (1977). Horixe da aurten birrargitaratu dutena. Bihotza erdiratzen duten baladak eta ukitu berezidun pop kantak aurkituko ditugu bertan. Diskoa “River song” Naturaren aldeko aieneak zabaltzen du. Aste honetatik aurrera
1998.urteko ekainaren 27an, The Corrs taldearen bigarren bilduma, “Talk On Corners”, Erresuma Batuko arrakasta zerrendetako lehenengo postura iritsi zen. Irlandako Corr anaia-arreben lan arrakastatsu hau, Britania Haundiko diskorik salduenen artean kokatzen da. Lehenengo bildumarekin, “Forgiven not forgotten”, ospe internazionala lortu zuten, 1994ean. Lan honen arrakasta bera edo haundiagoa lortu beharraren presioak bigarren bildumaren grabazio-prozesua nahiko neketsua bihurtu zuen, taldeko kideek behin baino gehiagotan adierazi dutenez. Hala ere, emaitza ezinhobeak lortu zituzten euren zigilu bilakatu diren ahots garbi eta Irlandako soinu tradizionalen ukitua duten melodiei esker. “What can I do?” edota “I never loved you anyway” disko honetako hit haundiak dira..jpg)
Chris Isaak musikari kaliforniarra 1956ko ekainaren 26an jaio zen. 80ko hamarkadako rockabilly revivalaren izar aipagarrienetako bat, nazioarteko lehen arrakasta handia 1989an lortu zuen Heart Shaped World diskoa argitaratzean.
Hona hemen Neil Tennant. Pasa den maiatzaren 2ko irudia da hau. Hain zuzen ere, Pet Shop Boysek Londresko Heaven klubean eskaini zuen kontzertukoa. "Can you bear it?" izeneko gertakizun benefikoaren atal bat izan zen bikotearen emanaldia. Dainton Connell euren laguntzaile izandakoaren familiaren aldeko gertakizuna izan zen hau, hain zuzen ere. Connell aurreko urtean auto-istripu batean hil zen. Emanaldian, Madness taldeko Suggs eta Carl eskenatokira igo ziren "My girl" euren klasikoa abestera, Pet Shop Boysen moldaketa elektroniko berriekin. Tennant eta Loweren bertsio berri hau entzungai duzu jada
“Academy fight song” Mission of Burma Bostongo taldeak kaleratu zuen lehenengo single-a da. Aste honetatik aurrera eitbmusikan entzun ahal izango duzu oraindik ere post-punkaren kantarik onenetakoa den hau. Izan ere, Matador disketxeak Mission of Burmak bere sasoian Ace of Hearts zigiluarekin kaleratutako lanak birrargitaratzea erabaki baitu. Aukera paregabea egungo banda alternatibo ugarik erreferentziatzat aipatzen duten taldea ezagutzeko.
1967.urteko ekainaren 25ean Beatlesen “All you need is love” mundu guztian entzun zen, aldi berean, telebistako satelite bidezko lehenengo ekoizpenari esker. Our World izeneko saio aitzindari horrek 400 milioi ikusentzule izan zituen. Saioa zuzenean egin zen eta hainbat herrialdekin konexioak egin ziren. Herrialde bakoitzeko artistak azaltzen ziren konexio horietan (esaterako, Maria Callasek eta Pablo Picassok ere esku hartu zuten) eta hauen artean, esan bezala, Beatles taldea agertu zen. .jpg)