The Flaming Lips: Yoshimi Battles the Pink Robots

2010(e)ko Otsailak 8 admin Iruzkinik ez

Yoshimi Battles the Pink RobotsThe Flaming Lips Oklahomako rock talde alternatiboak 2002.urteko udan Yoshimi Battles the Pink Robots diskoa argitaratu zuen. Ordurako Wayne Coyneren bandak ia hogei urte zeramatzan musikan baina lan honek batu zituen ibilbide luze horretan lehendabiziko aldiz kritikaren eta publikoaren txaloak, aldi berean. Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, disko honetako Eitb Musikan sentimenduz beteriko soinu esperimental eta ametsetako hauetan murgilduko gara.  

Lambchop: Nixon

2010(e)ko Otsailak 4 admin Iruzkinik ez

LAMBCHOP NIXON 2000.urteko Nixon diskoa Nashvilleko Lambchop alt country taldearen lan berezienetako bat da. Merge Records zigilu diskografikoak argitaratutako disko honen grabaketan hamahiru musikarik hartu zuten parte eta Kurt Wagnerren taldeak inoiz baino nabarmenago azaleratu zituen euren musika sailkaezinaren eragin anitzak: countrypolitan, Philly soul, avant garde, jazz…

Diskoaren izenburuarengatik pentsa daitekenez, Lambchop taldearen  lan honek Richard Nixon presidente estatubatuarrari egiten dio aipamen. Hala eta guztiz ere, hau ez da disko kontzeptual bat eta abestiek ez dute beraien artean loturarik ezta garapen tematikorik. Diskoaren azalean ikusten dugun margolan hau, Kurt Wagnerren haurtzaroko lagun batek egina da, Wayne White artista grafikoak, talde honen beste zenbait diskoren portadak ere egin dituenak.

Gaur, 22:00etatik aurrera, Nixon diskoa entzun ahalko duzue Eguneko Diskoaren tartean.

Categories: Eguneko diskoa Tags:

Neko Case: This Tornado Loves You

2010(e)ko Otsailak 2 admin Iruzkinik ez

Neko CaseNeko Case estatubatuar bakarlariaren azkenengo lana Middle Cyclone (2009) deitzen da. Bertako “This Tornado Loves You” kanta jada entzungai duzue Eitb Musikaren sintonian. Amerikar rock alternatibo sofistikatu eta dotorea, bere ibilbidea 90.hamarkadaren amaieran hasi zuen abeslari honen eskutik.

Categories: Playlist Tags: ,

Kevin Coyne: Marjory Razorblade

2010(e)ko Urtarrilak 29 admin Iruzkinik ez

Marjory Razorblade1973.urtean Kevin Coyne-k Marjory Razorblade argitaratu zuen. Blues ahots garratzdun abeslari britaniarraren jarraitzaile askorentzat hauxe da bere ibilbide osoko diskorik borobilena. Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikan entzungo dugu. Diskografia zabala izan arren, Coyne ez da oso ezaguna publikoarentzat, baina bere lana, besteak beste, Sex Pistols-eko John Lydon-ek goraipatua izan da eta John Peel BBC-ko kazetari entzutetsuak babesa eskaini zion hasieratik. Coyne-ren kantetako protagonistak gizarteak baztertzen dituen horiek dira, bakarkadadean bizi diren outsider-ak, baita instituzioetan giltzapetuta bizi direnak ere, “House on the Hill”-en abesten duen bezalaxe. Kevin Coyne-k haien maitasun beharrari ahotsa jartzen dio.

The White Stripes: White Blood Cell

2010(e)ko Urtarrilak 28 admin Iruzkinik ez

white stripes The White Stripes amerikarrek 2001ean aurkeztu zuten White Blood Cells euren ibilbideko hirugarren diskoa.  Detroitekoek zuri, gorri eta beltzez jantzitako disko honekin egin zuten jauzia nazioarteko pop arrakasten zerrendetara,  “Fell in love with a girl“  arrakasta handia izan zelarik Erresuma Batuan.   Single honen promozio videoclipa, Michel Gondryk zuzendua, urteko video berritzaileenetako bat izan zen. Baita sarituenetako bat ere,  MTV telebista kateak hiru sari eman zizkion. Zuzendari berarekin egin zuten lan Jack eta Meg White anai- arrebek ” Dead leaves and the dirty ground” singlearen videoclipean eta  “Hotel Yorba” singlearen videoclipa, aldiz, eurek grabatu zuten. Detroit hirian dagoen  Yorba hotelean filmatu zituzten irudiak eta 1926an eraikitako hotel honetako, 206. gelan, egin zuten abestiaren grabazioa. Diskoko gainontzeko abestiak Memphis hiriko Easley McCain estudioetan grabatu zituzten. Jack Whitek konposatu zituen diskoko abesti guztiak eta bera izan zen, ere,  diskoaren ekoizlea.  Grabazio saioetan Meg eta bera aritu ziren, Meg baterian eta perkusio instrumentuetan eta Jack, gainontzeko instrumentu guztietan.  Aipatutako abestiez gain,  “We’re going to be friends” abestia izan zen disko honetako entzunenetako bat. Doinu ezti eta maitagarriz jositako kanta hau Napoleon Dynamite filmaren hasierako kredituen tartean entzun daiteke.

Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, The White Stripes Eitb Musikan izango ditugu.

Categories: Eguneko diskoa Tags:

Curt Boettcher: Misty Mirage

2010(e)ko Urtarrilak 27 admin Iruzkinik ez

Misty MirageCurt Boettcher ekoizle, konpositore eta abeslariaren lanean murgilduko gara, gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikan. Misty Mirage (2000) izeneko diskoan 60.hamarkadako Pop Psikodelikoaren sortzaile esanguratsu honek argitaratu gabe utzi zituen hainbat kanta batu zituzten. The Association-en “Along Comes Mary” (1966) arrakastatsuaren ekoizlea, Boettcher ahots harmonia landudun eta ekoizpen sofistikatudun pop barroko hau egiten zuten hainbat projektutako kide edo kolaboratzaile izan zen, hala nola, The Millenium, Sagittarius eta The Ballroom.

Dexy’s Midnight Runners: Searching for the Young Soul Rebels

2010(e)ko Urtarrilak 25 admin Iruzkinik ez

Searching for the Young Soul RebelsDexy’s Midnight Runners britaniarren lehenengo diskoa entzutera gonbidatzen zaituztegu. Gaueko hamarretatik aurrera Eitb Musikan Searching for the Young Soul Rebels (1980) gure Eguneko Diskoa bihurtuko dugu. “Geno” eta “There, There My Dear” bezalako klasikoak bere baitan dituen lan honek Erresuma Batuko publiko gazteari soul musika gerturatu zion. Disko honen ostean, taldearen hasierako formazioa banatu egin zen, Kevin Rowland liderraren autoritarismoak egoera jasangarria bilakatu baitzuen beste kideentzat. Hala ere, Rowland-ek Dexy’s izenarekin jarraitu zuen, eta handik gutxira “Come On Eileen” (1982) arrakastatsuarekin mundu guztian ezagun egin ziren.

The Felice Brothers: The Felice Brothers

2010(e)ko Urtarrilak 21 admin Iruzkinik ez

FELICE Catskills mendietako folk musikaren usadioari eutsiz Ian (gitarra eta ahtosa), Simone (bateria) eta James (akordeoia) anaiek The Felice Brothers taldea sortu zuten 2006an. Gutxira batu zitzaien umetatik laguna zuten Christmas Clapton baxu jotzaile eta dado jokalari profesionala.  Lau hauek Felice anaien gurasoen etxe ondoan  zegoen zelai batean hasi ziren euren lehen entseguak egiten eta hilabete batzuetara River Hudson Valley atzean utzi eta New Yorkerantz abiatu ziren, hiri erraldoi honetako metroaren geltokietan eman zituztelarik euren lehen kontzertuak.

Gaur, 22:00etan hasita, Eguneko Diskoaren tartean aurkeztuko dizuegun disko homonimo hau 2008ko udaberrian izan zen argitaratua Team Love diskoetxearen eskutik. Taldearen iraupen luzeko hirugarren lana, hau izan zen nazioartean oihartzuna lortu zuen euren lehen diskoa.

Categories: Eguneko diskoa Tags:

Zumpano: Going through Changes

2010(e)ko Urtarrilak 19 admin Iruzkinik ez

ZUMPANO GOING THROUGH CHANGES 90eko hamarkadako indie pop musikaren eszenan aurkitzen dugun power pop talde onenetako bat da Vancouvereko Zumpano laukotea. Gaur, 22:00etatik aurrera, Eitb Musikaren sintonian, talde honen bigarren eta azken diskoa izango dugu entzungai, Going Through Changes. Grunge mugimenduaren sorreran, bilakaeran eta eztandan hain garrantzitsua izan zen Sub Pop zigilu diskografikoak eman zuen argitara disko hau 1996an.  Seattleko diskoetxeak kanadarren musika argitaratzearen arrazoi nagusietako bat, indie musikaren merkatu handiago batetara iristeko bere talde-aukera estilo ezberdinetarantz zabaldu izanarena da. Going through changes diskoa nahiko entzuna izan zen indie musikan espezializatutako irratietan, batik bat, “Behind the Beehive” singleak izan zuen oihartzunari esker.

Categories: Eguneko diskoa Tags:

Forever Amber: The Love Cycle

2010(e)ko Urtarrilak 15 admin Iruzkinik ez

The Love Cycle1968.urtean, Forever Amber seikoteak The Love Cycle diskoa argitaratu zuen. Britaniar psikodeliaren garaiko lan honen 99 ale baino ez zituzten kaleratu. Aleok taldearen kontzertuetan saldu zituzten eta diskoa, beste talde askorenak bezalaxe, desagertua egon zen urte luzez. Bildumazaleen ahalegin eta lanek, ordea, izkutuko altxor hau gureganaino iristea ahalbideratu zuten, berrargitalpenei esker. Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikan The Love Cycle osatzen duten hamasei kantak entzungo ditugu: abesti hauek maitasun-istorio bat nola garatzen den kontatuko digute, baikortasunez beteriko hasieratik amaiera mingotsera arte.