Artxiboa

‘zakila’rekin etiketatutako sarrerak

Zergatik okertzen da zakila?

2012(e)ko Uztailak 3 erotikus Iruzkinik ez

curva-peneZakilaren okertzea edo makurtzea (recurvatum penis izenaz ezagutzen da) jaiotzetiko akats bat da, eta zakila tentetzen eta gogortzen hasten den adinetik ikus daiteke, orduan ikusten baita horren kurbadura (beheranzkoa, normalean).

Peyronie gaixotasunak ere eragin dezake okertze hori,  normalean 40 urtetik gorako gizonei erasaten diena. Larrua jotzean zein zakila sartzean mina sor dezake; beraz, horren tratamenduak mina kentzea eta kurbadura handitzea saihestea du helburu. E bitamina eta inflamazioa ekiditeko produktuak gomendatzen dituzte medikuek arazo honi aurre egiteko, eta erradioterapia eta kortikosteroideak ere oso erabilgarriak dira.

Horrez gain, arin jardun behar da, gaixotasun horrek okerrera egiteak ondorio larriagoak sor baititzake.
Adituen aburuz, ebakuntza egitea azken aukera izan beharko litzateke. Soilik sartzeko arazo larriak izanez gero egin beharko litzateke; gaitz hori ez tratatzeak inpotentzia ekar baitezake. Ondorioz, okertze hori nabarituz gero, andrologo batengana joatea da onena.

Munduko zakilik txikiena

2012(e)ko Martxoak 1 erotikus Iruzkinik ez

tamañoMutil askoren kezka izan ohi da zakilaren tamaina. Nahiz eta entzun izan dugun zakil handiek ez dituztela sexu-harreman atsegingarriagoak ziurtatzen, mutil gehienek neurtu izan dute inoiz beraien zakila, baita, ingurukoekin konparazioak egin ere.

Gainera, ikerketa asko egin izan dira urteetan zehar zakilen batezbesteko tamaina zein den jakiteko eta, egia esan, herrialde batetik bestera, datuak nahiko ezberdinak dira.

Eingo al deu sexu blogean behin baino gehiagotan hitz egin dugu tamainari buruz, baina, gaurkoan nobedade batekin gatoz. Hain zuzen ere, munduko zakil txikienak zenbat neurtzen duen deskubrituko duzue post honetan.

Alfred Kindsey ikertzaileak egindako galdeketek erakusten dutenez, 2,5 zentimetro zituen aipatutako ikerketetan parte hartutako mutilen artean neurtutako zakil txikienak. Dena den, zentimetroa gainditzen ez duten zakilak neurtu izan direla erakusten du medikuntzak. Bada “hipoplasia congenita” izenez ezaguna den gaixotasun bat. Hau pairatzen duten gizonen barrabilek tamaina normala dute baina zakila ezkutatuta izaten dute.

Categories: Bitxikeriak Tags: ,

Zergatik gertatzen dira goizetako erekzioak?

2011(e)ko Azaroak 24 erotikus Iruzkinik ez

ereccionesGaldera sinplea bada ere, askok eta askok ez dute ezagutzen erantzun zuzena. Goizetako erekzioak ez dira kitzikapen egoera baten ondorio izaten.

Mutil asko dira goizetan zakila tentetuta esnatzen direnak eta horrek badu azalpena. Puxika beteta dagoenean gertatu ohi da. Honek presioa egiten du sabeLaren azpiko odol-hodietan eta ondorioz, zirkulazioa bihotzera itzultzea oztopatzen du. Odol erretentzio honek zakilaren tentetasuna eragiten du. Gauza bera gertatzen da gizona kitzikatuta dagoenean.

Ustez inpotenteak diren mutilek ere izan ahal dituzte goizetako erekzioak. Horrek argi erakusten du fisiologikoki mutil hori ez dela inpotentea. Kontua da, egoeraren arabera, eta lotsa eta konplexuak tarteko direla, zailtasunak izan ditzakeela zakila tente mantentzeko.

Semenaren eta zakilaren zaporea

2011(e)ko Azaroak 15 erotikus Iruzkinik ez

sexoArgi dago zakilak ez duela arrosa usainik, ezta semenak ezti zaporerik ere. Hortaz, normala da jende askori nazka ematea aho bidezko sexua praktikatzeak. Horregatik, felazioak egiteko orduan, higieneak eta osasunak berebiziko garrantzia dute.

Garbi dagoen zakilak ez du zertan usain txarrik izan behar. Halere, isurketek zapore gazia eman ohi diote sarritan. Barruko arropak maiz aldatzeak eta pixa egin ostean zakila garbitzeak lagundu egiten du zaporea “gozotzen”.

Semenari dagokionean beste faktore batzuek ere garrantzia dute. Koipe zein pikante asko duten jakiak jateko edota alkoholdun edariak kontsumitu eta erretzeko ohitura duten mutilen kasuan semenak zapore txarragoa izan ohi du. Dena den, gizon batetik bestera asko aldatzen da semenaren zaporea. Arroza, patatak, hidratoak, pastelak, izozkiak eta azukredun edariak jaten eta edaten dituzten mutilen hazia gozoagoa izaten da. Barazkiak, entsaladak eta apioa hartzen dutenen semenak, aldiz, oso zapore gutxi izaten du.

Amaitzeko, haragi gorria, zainzuriak, espinakak, brokolia etab aukeratzen duten mutilen semena garratza izaten da.

Zer da zakil luzatzailea?

2011(e)ko Urriak 21 erotikus Iruzkinik ez

extensor_peneSexu-harremanak izaterako garaian, askotan gizonezkoek kezka bakarra izan ohi dute, eta urteetan zehar, trauma ugari eragiten ditu zakilaren tamainak. Honen ondorioz, zakila luzatzeko hainbat teknika sortu dira merkatuan.

Produktu hauek tamaina izugarri handitzearen promesa egiten dute, baina, gizonezkoen konplexu horretaz aprobetxatu egiten dira gehienak.

Zakil luzatzaileak gizonezkoaren zakila zentimetro batzuk luzatzeko balio du. Hori esatea oso erraza da, baina ez da hain erraz lortzen. Mediku batekin hitz eginez gero, zakilaren luzapena ez dela ia antzeman egiten esango du, bere erabilpenak eragiten dituen minekin eta sufrimenduekin konparatuz.

Adituen arabera, zakilaren luzatzailea erabili nahi duten gizonezkoek oso arduratsuak izan behar dute honen erabileraren jarraibideekin, denbora luzean erabili ondoren zakilean kalterik jasan nahi ez badute.

Zakil luzatzaileak eztabaida handiak sortu ditu medikuen artean. Batzuentzat, zakilaren tamainak sortzen duen arazoa autoestimu arazo bat besterik ez da.

Nola luzatu eta loditu zakila?

2011(e)ko Irailak 22 erotikus Iruzkinik ez

ssexoNorainoko garrantzia dauka zakilaren tamainak? Askok uste dute tamainak ez duela inporta, beste batzuk, aldiz, sekulako garrantzia ematen diote zakil handi bat edukitzeari. Horren aurrean, kirurgiak aurrerapauso handia eman du azken urteetan eta, badirudi, zimurrak kentzeko erabiltzen ziren azido hialuronikoz osatutako injekzioak zakila handitzeko ere balio dutela orain.

Injekzio honek larruazalaren eta gorputz leizetsuen artean gel antzeko bat sartzen du. Ordu erdi inguruko ebakuntza da eta zakilaren zirkunferentzia 3,5 zentimetro handitzen du.

Ebakuntza anestesia lokalarekin egiten dute eta gai honetan adituak direnek esaten dutenez, emaitza oso naturala lortzen da. Gainera, kasu askotan posible da luzera eta lodiera aldi berean handitzea. Zakil txikia duten gizon askok teknika bikoitz hau aukeratzen dute. Gutxi gorabehera 6000 euro inguru balio du ebakuntzak.

Nola mantendu zakila tente denbora luzez?

2011(e)ko Irailak 13 erotikus Iruzkinik ez

ereccionesAskotan ez da lan erraza izaten zakila denbora luzez tente mantentzea, hori dela eta, Eingo al deu sexu blogean hainbat aholku eman nahi dizkizuegu:

-Ez hartu presarik. Neskek nahiago dute oso azkar ez joatea. Utzi zakilari gutxika erritmoa hartzen, bikotearekin jolasean gabiltzan bitartean, eta guztiz gogortuta dagoenean orduantxe praktikatu sarketa.

-Erabili zakilerako eraztunak. Aparatu hauei esker zakilean sartzen den odolak ez du ihes egiten eta zakila denbora luzez mantentzen da zutituta.

-Tantra frogatu. Tantran erabiltzen diren sexu teknikek nesken eta mutilen orgasmoak atzeratzen laguntzen dute. Modu horretan, isurketa beranduago gertatzen da eta plazerra areagotzen da.

-Ikusi pelikula pornoak. Sexua praktikatzen dugun bitartean pornoa ikusteak sexu gosea indartu dezake.

-Sexua umoretsu gaudenean praktikatu. Urduri, tentsioan eta umore txarrarekin gaudenean ez da komeni sexua praktikatzea. Umoretsu eta lasai gauden momentutan aldiz, sexua ere hobea izaten da eta zakilak askoz hobeto erantzuten du.

“Nire mutilak fimosisa dauka eta oso urduri gaude”

2011(e)ko Martxoak 17 Olatz Berastegi Iruzkinik ez

peeIrakurlearen zalantza:

“Orain dela egun pare bat, nire mutil lagunak fimosisa zuela esan zidan, berak oso larri eta urduri zirudien eta horregatik ez nion ezer esan, animoak eman nizkion eta operazioan dena ondo joango dela esan nion. Baina orain nire burua jaten ari naiz barrutik, badakit zer den fimosisa, baina ez nekien bere kasua bezalakoa zenik, nik uste nuen ez masturbatzeagatik gertatzen zela hori, baina berak esan didanez berak egoera normalean duenean jaisten zaio, baina gogortzean ez omen zaio jaisten. Praktikatu izan dugu sexua behin baino gehiagotan eta oso gustura nago emaitzarekin, baina orain beldur naiz ea min egingo ote diodan edo berak ez duen ni bezain beste disfrutatuko oheratzen garenean edo operazioa eta gero ez den berdina izango, ala agian hobeto egongo da, baina ni urduri nago. Horregatik idazten dut hemen .

Eskerrik asko zure denborarengatik.

Olatzen erantzuna:

“Zure mutilaren fimosisari buruz galdetzen didazu. Fimosisa- zakil azalarekin gertatzen den zailtasun bat da. Hau da, fimosisa duten mutilak ezin dute zakil azala atzera eraman, eta gainera mina ematen die. Hau ez da masturbazioaren ondorioz gertatzen, berez mutil batzuek izaten duten zailtasuna izaten da. Fimosisa dutenean, masturbatzetakoan eta koitoa praktikatzen mina izaten dutela aipatzen dute. Horrelakoetan, ebakuntza bat egiten zaie eta listo, honek ez dauka inolako ondoriorik plazerrean, mutilek berdin sentitzen jarraitzen dute.

Zuk aipatzen duzu, zure mutilak berez zakil azala atzera eman dezakeela, baina zakila tentetzerakoan ezinezkoa duela. Aipatzen duzun hori, agian “freniloa” ( zakil azala eta zakil punta lotzen duen oihaltxoa) motza duelako izan daiteke eta horren ondorioz ezin du zakila tentetzerakoan zakila atzera eraman. Dena den, argi eta garbi zer daukan jakiteko medikuarenagana joan eta berarekin zalantza guztiak argitu ditzakezu. Esaiozu lasaitzeko, eta beldurra ez izateko, hau mutil askori gertatzen zaiela, eta hobe dela zalantzak argitzea.”

Zakilak izan ditzaken lesioak

2011(e)ko Otsailak 21 erotikus Iruzkinik ez

Zakila organo malgua eta sendoa denez, oso zaila da lesionatzea. Dena den, askotan sexu harremanak edukitzerakoan gerta daiteke hausturaren bat sortzea.

penes

Zutik dagoela, zakilak jarrera edo mugimendu arraroak izaten dituenean gertatzen dira haustura horiek: hankak oso makurtuta daudenean, adibidez.

Lesioak gehienetan nahiko arinak izaten dira, dena den, gerta daiteke haustura uretrara arte hedatzea.

Sintoma argiena zakila haustean entzuten den zarata da, gainera, mutilak erekzioa galtzen du, min handia sentitzen du eta zakilaren inguruan ubeldurak sortzen dira.

Horregatik, beharrezkoa da sendagilearengana joatea eta ekografia batekin zakilak duen lesio mota ikusiko da. Kasu guztietan beharrezkoa da ebaketa egitea, haustura osatzeko.

“Bizikletan ibiltzeak eragin negatiboa izan dezake erekzioetan?”

2011(e)ko Urtarrilak 20 Olatz Berastegi Iruzkin 1

calzoncillosIrakurlearen zalantza:

“Kaixo

Nire mutila asko ibiltzen da bizikletan eta jakin nahiko nuke ea horrek eraginik izan dezaken erekzioetan. Bizikletan ibiltzen den egunetan gehiago kostatzen zaio erekzioak lortzea. Ez dakit kasualitate hutsa den edota bizikletak eragin negatiboa daukan horretan. Badu loturarik? Eskerrik asko”

Olatzen erantzuna:

“Kaixo, zure galderan, kirola eta zakilaren tentetzearen arteko erlazioaz galdetzen didazu.
Zakila tentetzearena prozesua fisikoa da, baina, odola zakilera bidaltzeko hormonak zerk aktibatzen duen jakitea fenomeno bitxia da. Hau da, ez da hain erraza azaltzen zein kanpo estimuluk duten eragina mutil baten organo eta hormonetan zakila tentetzeko orduan.

Hori bai, aspalditik badakigu pertsona baten bizimoduak, bere gorputzaren erreakzioetan eragina daukala. Hau da, oso estresatuta gaudenean, adibidez, zailtasunak topatu ditzakegu kitzikapen garaian..

Beste batzuetan aldiz, kirola egin ondoren harremanetan gehiago disfrutatzen dutenak ere badaude. Horrela, kirolaren ondorioz gorputzaren erlaxazioak harremanetan laguntzen dutela aipatzen dute.

Hau da, daramagun biziak noski eragina duela gure gorputzean, eta norbera joan behar da ikusten eguneko aktibitateak sortzen dizkion ondorioak eta horiek nolako eragina duten bere harremanetan, bere bizitzan.

Zuen kasuan, zure mutilak bizikleta egiten duenean gehiago kostatzen zaiola zakila tentetzea aipatu duzu. Eta noski hori gerta daiteke. Hori gertatzen dela ikusita, aztertu beharrekoa ondorengoa da:

-Horrek ze eragina izan dezakeen zuen harremanean. Hau da, txirrindula egunero hartzen badu eta ondorioz zailtasunak sortzen bazaizkizue harreman sexual koitalak edukitzeko garaian, agian horri buruz hitz egin dezakezue.Bestela, eta gertaerak ez baditu zuen harremanak baldintzatzen ba hori gertatzeak ez ditu inolako ondorio kaltegarririk.

Hau da, gertaera zuen harremanean kokatu eta horren aurrean zuen bizipenak aztertu ditzakezue, komentatu, eta behar izanez gero irtenbide bat eman.

Ondo izan eta asko disfrutatu.”