Artxiboa

‘sexua’rekin etiketatutako sarrerak

“Sarketa praktikatzen dudan bakoitzean odola botatzen dut. Zuek?”

2010(e)ko Abuztuak 26 erotikus Iruzkin 1

Sexo_AMAste honetan atsedena emango diogu Olatz Berastegi sexologoari eta irakurle batek bidalitako zalantza zuzenean zuei jakinaraziko dizuegu.

Irakurleak zuen erantzunak eskertuko ditu, beraz, animatu eta lagundu gazte honi bere zalantza argitzen.

“Urte bete pasatu da birjintasuna galdu nuenetik eta oraindik odola botatzen dut sarketa praktikatzen dudanean. Zuei gertatzen zaizue? Oso odol gutxi botatzen dut, baina, beti arrastoren bat geratzen da.”

Zueri gertatu izan zaizue horrelakorik? Eman erantzuna Gernikako gazte honi.

Categories: Aholkuak, Gaixotasunak Tags: , ,

Lubrifikagarriak, sexu-jolasetarako

2010(e)ko Abuztuak 10 erotikus Iruzkinik ez

Gozamenerako osagarri erotiko asko daude egun, lubrikagarriak esaterako. Aukera zabala dago gainera; hainbat testura, zapore eta osagai dituzten lubrikagarriak erakutsi dizkigu Manex Rekarte sexu-hezitzaileak.

“Ez zait zakila zutitzen, etengabe laztantzen ez badut”

2010(e)ko Abuztuak 5 Olatz Berastegi Iruzkin 1

Ostegunero bezala, Olatz Berastegik gure irakurle baten zalantzari erantzungo dio. Kasu honetan zakila tentetzeko arazoak dituen gazte batek idatzi digu eta gure sexologoak aholkuak eman dizkio.

ereccion
Galdera:

Zakil puntan kokaina jarrita, zakila zutik denbora luzez mantentzen dela esan didate. Hala da? Uneoro zakila laztantzen ez badut segituan “desenpalmatzen” naiz eta nazkatuta nago. 20 urte ditut eta ez dakit ze konponbide jarri honi.

Erantzuna:

Lehenengo galderari ezin dizut erantzun, ez baitakit ze eragina izan dezaketen drogak, eta kasu konkretuan kokainak zakila tentetzerakoan. Gainera, eraginaz gain, ondorioak ere neurtu beharko genituzke, eta ez dakizkidanez, ba ezin dizut erantzunik eman.

Zure kezka, zakila tente mantentzeko etengabe laztandu behar duzula da, eta hau konpontzeko zer egin dezakezun galdetzen didazu. Horrelako egoeretan erantzun zuena ematea zaila da, datu gehiago beharko nituzke:

- Hau da, hau beti gertatzen zaizu, edo bakarrik zaudenean.

- Betidanik horrela izan da, edo azken aldian gertatzen zaizu. Hala bada, zein egoera bizitzen ari zaren, eta egoera honek dituen ezaugarriak ere ikusi beharko genituzke.
Hala ere, aholku bat ematekotan, zera esango nizuke: ez kezkatu gehiegi, zakila tente mantentzeko egin behar duzunagatik, indarrak zure buruari plazerra ematen eta gustura sentitzen bideratu. Hau egitean, ze gertatu zaizun eta nola sentitu zaren esango didazu.

Categories: Aholkuak Tags: , , ,

“Pilula hartzea ahazten zait. Zer egin dezaket?”

2010(e)ko Uztailak 29 Olatz Berastegi Iruzkinik ez

Ostegunero bezala, Olatz Berastegik gure irakurle baten zalantzari erantzungo dio. Pilula antikonzeptiboa behin eta berriz hartzea ahazten zaion neska baten kasua dugu oraingo honetan eta gure sexologoak aholkuak eman dizkio.
Pildora
Zalantza:

“Pilula hartzen nabil eta egia esan nahiko despistatua naiz. Horrekin esan nahi dudana da behin baino gehiagotan izan dotazela deskuidoak. Hori dela eta, jakin nahiko neban zer egin holako kasutan. Adibidez, egun baten ez badut hartu zer? Egun batean bi hartu baditut zer? Egun bat baino gehiago ahaztu bazait hartzea?”

Erantzuna:

Kaixo, pilula antikonzeptiboarekin oso zorrotzak izan behar gara, hau da, erabilera nolakoa izan behar den ondo azpimarratzen dute ginekologoek; egunero hartu behar da, ordu berean… Honek esan nahi du konstanteak eta arduratsuak izan behar garela erabiltzea erabakitzen dugunean. Zuk aipatzen duzuna neska askori gertatzen zaio, eta zure kasuan zera esango nizuke:

1. Erabilera egokia egiten ez badugu, hilabete horretan beste neurri batzuk hartzea ezinbestekoa da.

2. Etengabe pilula hartzea ahazten dugunean, beste neurri batzuk aztertu beharko genituzke. Azken finean, ez dago neurri egokirik, neurriak gure bizimodura hoberen egokitzen direnak baitira. Hau da, gaur egun, dauden metodo antikonzeptiboak ikusi, guztiak aztertu, eta ondoren zure bizimoduari gehien egokitzen dena aukeratu.

Categories: Aholkuak Tags: , , ,

Arrautza itxurako jostailu erotikoa, mutilentzat

2010(e)ko Uztailak 20 erotikus Iruzkinik ez

Oraingo honetan, mutilen gozamenerako arrautza itxurako jostailu erotikoa dakarkigu Manex Rekarte sexu-hezitzaileak.

Mozorro erotikoen proposamena

2010(e)ko Uztailak 14 erotikus Iruzkinik ez

Iragarri genizuen bezala, asteartero sexu proposamen batekin helduko zaigu Manex Rekarte sexu-hezitzailea. Oraingoan mozorro bero-bero batekin dator. Adi!

“Pilula hartzen hasi naizenetik nire sexurako gogoa pila bat murriztu da”

2010(e)ko Ekainak 10 Olatz Berastegi Iruzkinik ez

pildoraOstegunero bezala, Olatz Berastegi sexologoak irakurle baten zalantzari erantzun dio. Oraingoan neska gazte batek pilula hartzen denetik sexurako gogoa galdu duela eta idatzi dugu. Hona hemen Olatz Berastegiren erantzuna.

Zalantza

Pilula hartzen hasi naizenetik nire sexurako gogoa pila bat murriztu da. Inoiz ez dut gogorik edukitzen eta arduratuta nago. Pilularekin zerikusia izan dezake? Eta nola berreskuratu dezaket sexurako gogoa? Ez al dira konpatibleak antisorgailuak eta sexurako grina? Horrla bada, akabo!

Mila esker

Erantzuna

Kaixo, lehenengo gogo sexuala murriztu zaizula komentatzen duzu. Eta gertaera honek pilulekin zerikusia duen jakin nahi duzu.

Nik hau ontzat eman baino lehen, zure buruari galdera batzuk planteatu nahi dizkiot:

1- Gogo sexuala murriztu zaizula esaten duzunean, zeri egiten diozu erreferentzia (harreman sexual genitalei, kontaktu mota guztiei- hau da, muxuak, laztanak, igurtziak…-)

Askotan, ez da gogo sexuala ez dugunik, baizik eta zehaztu behar dugula zertarako gogoa daukagun.

2-Noiztik somatzen duzu gogo sexual falta? Hau zure bikotearekin gertatzen zaizu? Edo, orokorrean ez duzu gogorik ?Askotan gerta daiteke, bikotearekin dugun harremanean gorabeherak edukitzea eta horren ondorioz berekin harreman sexualak edukitzeko gogo asko ez edukitzea. Hau puntuala izan daiteke, bikotean harreman sexualak edukitzeko gogoa ere aldatzen delako, bizi dugun unearen arabera (bikotearen egoera, bakoitzaren egoera pertsonala, profesionala, …). Inondik inora ere ez dugu arazo bezala bizi behar hori, une ezberdin bat bezala bizi dezakegu.

3- Zure memento pertsonala- Indarrak, gogoak, non dituzun aztertu ( lana, ikasketak, familia)

Faktore guztiak aztertu eta analisi txiki bat egin, zure egoera zein izan daiteken ikusteko. Horrez gain, eta faktore horiek kontuan hartuta, pilulen eragina azter daiteke, pilulen hormona kantitateak gure gorputzean eragina izan dezakelako. Horretarako, denbora tarte batean pilulak hartzeari utzi, eta beste metodo batzuk erabili, ea zer sentitzen duzun.

Antisorgailu metodo ezberdinak daude, eta denak ez dira egokiak guztientzat. Pertsona bakoitzak bere beharrei, bizimoduari, erosotasunari egokitzen zaion metodoa aukeratu behar du eta, noski, noizbehinka metodoa ere alda dezakegu.

Kamasutra ezagutzen: “Ying-Yang jarrera”

2010(e)ko Ekainak 8 erotikus Iruzkinik ez

kamasutra_jingjang

Deskribapena

Azalera gogor eta egonkor baten gainean, neska pikotxean dagoen mutilaren belaunen gainean eseriko da. Egonkortasun gehiago izateko, mutilak bizkarra euskarri bertikal baten kontra jar dezake, esaterako ohearen izkinaren kontra.

Alde ona:

Jarrera berezia eta dibertigarria da.

Alde txarra:

Ez da erraza jarrera honetan mantentzea eta beharrezkoa da mutilak gihar indartsuak eta oreka ona izatea.

Categories: Kamasutra Tags: , , ,

“Nire aitarekin amets erotikoak izaten ditut. Lagunduko didazue?”

2010(e)ko Maiatzak 27 Olatz Berastegi 6 iruzkin

Ostegunero bezala, Olatz Berastegi sexologoa gure irakurle baten zalantza argitzen saiatu da. Oraingoan neska gazte batek idatzi digu, bere aitarekin amets erotikoak izaten dituela esanez. Adi, Olatz Berastegi sexologoaren erantzunari:

bragas

Irakurlearen zalantza:

“Kaixo

Azkenaldian gauza oso arraroa pasau jata. Gutxi gorabehera birritan edo hirutan nire aitarekin amets erostikoak izan ditut. A ze txarto! Ametsean gusturo neuan, baina, gero zer amestu dotan pentsatzian ze gaizki pasau dotan. Zoratuta nau? Psikologoari bisitxia einbijotzat? Nire aitak no me atrae, para nada, baina zegaitxik amestu dot hori ba? Arduratzekua badan esan ein e!”

Sexologoaren erantzuna:

“Kaixo

Nik ez dakizkit ametsak interpretatzen baina inondik inora amestu dugunaren interpretazioa ez dugu errealitatera eman behar, ametsetan gertatu den bezala. Hau da, zure aitarekin amets erotikoak izateak ez du esan nahi hori errealitatean gerta dadin nahi duzunik ezta gutxiago ere.

Ametsak, eta fantasiak ez dira errealitatea, hau da ametsetan gertatu zaizuna ez da zure errealitatean ematen dena, zuk esaten duzu zure aitak ez dizula erakartzen, beraz, argi daukazu sentitzen duzuna. Amestutakoa sinbolikoki interpretatu dezakezu, ez dakit zein momentutan zauden, aitaren paperak zure bizitzan, gizon bezala zein ezaugarri dituen, gustuko dituzun ala ez…

Baina lasai, ez duzu psikologorik behar. Ametsak, fantasiak dagokion lekuan kokatu behar ditugu, eta hortik interpretatu. Errealitatea aztertzerakoan, zuk argi daukazu zure aita ez zaizula gustatzen, beraz hortik abiatu.

Ondo izan”.

Kamasutra ezagutzen: “Tximeletaren jarrera”

2010(e)ko Maiatzak 25 erotikus Iruzkinik ez

clip_image082Deskribapena:

Neska mutilaren gainean eseri behar da, gorputza atzerantz bota behar du eta hankak aurrerantz. Helburua, batak zein besteak pelbisarekin mugimenduak egitea da.

Mugimendu biribilak egin behar dituzte, neskak alde baterantz eta mutilak besterantz. Hankekin eutsiz, neskak mugimendu gehiago ere egin ditzake.

Alde onak:

-Jarrera orijinala eta estetikoa da.

-Bikoteak elkarri begiratzeko aukera du, bakoitzak dituen erreakzioak ikusteko.

-Pelbisarekin mugimendu ezberdinak egin daitezke.

Alde txarrak:

-Jarrera nahiko atletikoa da eta hau egiteko praktika apur bat behar da.

-Eskuak ez daude libre, beraz, ezin daiteke sarketa praktikatzen den bitartean bikotearen gorputza ukitu.