Artxiboa

‘masturbazioa’rekin etiketatutako sarrerak

“Kubatar” bat egiteko aholkuak

2012(e)ko Irailak 3 erotikus Iruzkinik ez

sexoEmakumeen bularrekin egindako masturbazioari deitzen diogu kubatarra. Praktika hau aurrera eramateko garrantzitsua da partaide biek jarrera eroso bat aukeratzea. Horretarako burkoak erabil daitezke, emakumearen belaunen azpian zein gizonaren ipurdi azpian jartzeko. Bestalde, gomendagarria da lubrifikatzailea erabiltzea.

Mutila eserita edo etzanda jartzea eta neska belauniko ezartzea da seguruenik jarrerarik egokiena eta errazena. Adibidez, gizona sofan eseri daiteke eta ipurdia ertzeraino eraman. Bien bitartean, emakumeak, belauniko jarri, eta zakila bere titiekin inguratzen du. Gainera, zakila ahoarekin zein eskuekin ere mugi dezake.

Dena den, badira kubatar praktika egiteko modu gehiago ere.

Categories: Aholkuak Tags: , ,

Ikasi zeure buruari plazera ematen!

2012(e)ko Uztailak 18 erotikus Iruzkinik ez
Masturbazioa. Argazkia: enfemenino

Masturbazioa. Argazkia: enfemenino

Bi edo pertsona gehiagoren arteko harreman sexualak ez dira plazera lortzeko bide bakarra. Bakarka gozatzea ere posible da! Gaur, beraz, onanismoa edo masturbazioa izango dugu hizpide, eta zenbait pista emango dizkizuegu gure blogean.

Beti hitz egin izan gehiago gizonezkoen masturbazioaz. Horrek ez du esan nahi, ordea, emakumeek praktikatzen ez dutenik, baizik eta ez dutela hainbeste aipatzen. Dena den, ikerketa askok diotenaren arabera, munduko herritarren % 90 baino gehiago masturbatu egiten da.

Teknikei dagokienez, bat baino gehiago probatzea da onena gehien atsegin zaiguna zein den jakiteko. Batzuek nahiago izaten dute eskuekin jolastuz zona erogenoak estimulatzea; badira, berriz, tresna eta jostailu sexualak erabiliz orgasmoa lortzen dutenak ere. Azken finea, helburua lortzea da garrantzitsuena!

Nola masturbatzen dira gizonezkoak?

2012(e)ko Ekainak 4 erotikus Iruzkinik ez

masturbacion-tecnicasAzken sarreran, emakumezkoen umorearen araberako jarrera sexualak aztertu genituen Gazteako sexu blogean. Oraingoan, aldiz, gizonezkoen masturbazioren inguruan arituko gara. Izan ere, masturbazioa da nork bere gorputza ezagutzeko bide onenetarikoa.

Lehenengo aholkua gizonezkoak, eskumuturra geldirik, pelbisa mugitzean datza. Teknika hau guztiz eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa da eskua oso ondo lubrikatuta egotea. Horrez gain, zakila aurre-aurretik heltzea komeni da, plazera nabariagoa izan daitekeelako.

Eskrotoan masaje sakona ematea ere gomendio garrantzitsua izan daiteke. Hori egiteko, esku batez zakila heltzen den bitartean, hatz erakuslea eskrotorantz bideratzea komeni da. Beste eskua barrabilak estimulatzeko erabil daiteke.

Halaber, “bihurritzearen teknika” ere atsegina izan daiteke mutilentzat. Izenak berak praktika horren inguruko pista handia ematen digu: zakila trapu baten antzera bihurritu behar da, kontu handiz noski. Kasu honetan ere zakila oso lubrikatuta egon behar da gozamena eragiteko.

Azkenik, “eraitsi egitearen teknika” aipatu genezake. Teknika hori zakilean presioa aplikatuz goranzko mugimenduak egitean datza. Mugimendu horiek behar bezain beste errepikatu daitezke, gizonak nahiago duen erritmoan.

Aholku hauek guztiak, gizonek berek ez ezik, emakumeek ere erabil ditzakete, sexu-harremanak izan aurreko jolas moduan.

Sexu-harremanak urrutitik

2012(e)ko Apirilak 21 erotikus Iruzkinik ez

DibujoBikotekide asko bata bestearengandik bizi behar izatean dute lanagatik, ikasketak direla eta, edo beste hainbat arrazoirengatik, baina horrek ez du esan nahi bien arteko pasioa galdu behar denik. Gaur, Gazteako sexu blogean, urruti egon arren sexu grinari eusteko zenbait aholku eta teknikaren berri emango dizuegu.

Hasteko, teknologiak eta batez ere Internetek urruti egon arren sexu-harremanak disfrutatzea ahalbidetzen dute. “Skype” ezagunak adibidez, ordenagailuaren bideo kameraren eta mikrofonoaren bitartez zuzenean eta doan hitz egiteko aukera ematen du. Gizon eta emakume askorentzat oso pizgarria da bikotekidea masturbatzen ikustea eta programa honek hori egiteko aukera ematen du.
Halaber, sexting-a oso ezaguna da. Teknika hau telefono mugikorraren bitartez mezu erotikoak bidaltzean datza. Horrela, bikotekideari berarengan pentsatzen ari garela gogoratzen diogu eta bion sexu grina handitzen da.

Azkenik, dei erotikoak aipatu behar dira. Telefono bidezko sexu-harremanak oso ohikoak dira elkarrengandik urruti bizi direnen artean; bakoitzaren fantasia sexualak ahots iradokitzailea erabiliz kontatzen dizkiote elkarri, esaterako.

Azken batean, irudimen kontua dira teknika hauek guztiak eta bikotekideen arteko komunikazioa areagotzeko bidea. Dena dela, zuen kasuan, mutil edo neska lagunarekin praktikatzeko modukoak iruditzen zaizkizue?

Masturbazioa, sexu-harremanetan

2012(e)ko Otsailak 28 erotikus Iruzkinik ez

masturbaMutil asko aho zabalik geratzen dira sexu-harremanak izaten ari diren bitartean beraien bikotea (kasu honetan neska) masturbatzen bada, horregatik, garrantzitsua litzateke jakitea koitoa praktikatzerakoan emakumeen masturbazioa ohikoa dela.

Neska gehienak klitoria igurtzita iristen dira orgasmora eta askotan mutilarentzat, sarketa praktikatzean, sexu jarreraren arabera, ez da lan erraza izaten klitoria ukitzea. Kasu horietan emakumeak, inoren laguntzarik gabe, laztandu behar du bere gorputza.

Dena den, komeni da bikotearekin mota honetako egoerei buruz hitz egitea. Neskak argi utzi behar du masturbazioak ez duela zerikusirik mutilak ohean erakusten duen jarrerarekin. Hau da, mutilak garbi jakin behar du bere bikotea orgasmora iristeko bide errazago bat bilatzen ari dela, besterik ez. Gainera, kontutan izan behar dugu larrua jotzerakoan neskak masturbazioa praktikatzea ez dela mutilarentzat arazo bat izan behar, azken honek asko gozatuko baitu neska disfrutatzen ari dela ikustean.

Beste aukera bat mutilak neska masturbatzea da. Neskak mutilaren eskua heldu eta berak nahi duen tokira eraman dezake. Eta azken aukera bat bibragailu batekin jolastea litzateke.

Zein dira masturbazioaren abantailak?

2011(e)ko Abuztuak 24 erotikus Iruzkinik ez

Emakumezkoemasturbacion1n masturbazioaren gaia oso eztabaidagarria izan ohi da. Gizonezkoen kasuan, aldiz, gaur egungo modernitatea dela eta, masturbazioak eragiten duen itsutasunaren teoria baztertua izan da, baina emakumezkoan masturbazioak tabu bat izaten jarraitzen du.

Dena den, sexu-harremanez gain, masturbazioa behar sexualak asetzeko modu zuzen eta eraginkorrena da.

Baina, bistakoak diren onurez aparte, zein dira masturbazioaren abantailak? Marta Cornogek “El gran libro de la masturbacion” liburuan dioenez, hauek dira masturbazioaren abantaila nagusiak:

-Gizonezkoetan, sistema immunologikoa hobetu egiten da.

-Infekzioen aurrean indartsuagoa izatea eragiten du prostatak.

-Emakumezkoentzat infekzioen aurkako aliatua da.

-Hilekoa baino lehen eta hilekoan edukitzen den mina arintzen du.

-Estresaren aurkakoa da bi kasuetan.

-Pelbiseko muskuluak indartzen ditu.

-Infekzio sexualen aurka immunizatu egiten gaitu.

-Endorfinak askatzen dira, eta horri esker zoriontsuago eta alaiago egoten gara.

-Masturbazioak bikotea elkartuago egotea eragiten du eta konfiantza handiagoa izatea lortzen da.

Masturbazioa zoramenerako bidea dela mito faltsua da

2011(e)ko Uztailak 26 erotikus Iruzkin 1

Masturbvagina-19azioari buruzko mito asko daude, sarri masturbatzeak lelotu edo erotu egiten duela dioena horren adibide. Baieztapen hau egia izanez gero, gizateria eroz beteta egongo litzateke (badaude, baina oraindik gutxiengo dira). Guztiz kontrakoa da, ordea, masturbazioaren kontua. Izan ere, gizakiaren identifikazio sexualaren adierazpen maila gorena da autoestimulazioa.

Masturbazioa nerabeek eta nerabeen artean mutilek soilik praktikatzen dutela uste da, eta hori erabat faltsua da. Gaztaroan indartzen den ohitura bat da masturbazioa, baina bizitza osoan zehar mantentzen da eta osasun mental eta sexual perfektuaren seinale da. Izan ere, nork bere gorputza ezagutzeak baino plazer gehiago ez du ezerk ematen, eta plazer hori ez dagokio sexuetako bati bakarrik. Emakumeak masturbazioaren bidez jabetzen dira euren sexualitateaz.

Kasu gutxi batzuetan bakarrik izan liteke masturbazioa kaltegarria  (beste edozein praktika sexual bat bezala); pertsona baten bizitzan hori denean nagusi, eta horren beste interes batzuk baztertzen dituenean. Baina, hori ez da izaten ohikoena, eta, edonola ere, psikoterapiaren eremura mugatzen da.

Masturbazioak gure anatomiaren puntu erogenoak aurkitzen laguntzen digu, irudimena sustatzen du, estresa eta ezinegona deskargatzen du, lasaitu eta estimulatu egiten du, atsegina da, doakoa, eta erabat normala. Gauza positibo gehiago esatea nahi al duzu?

Adi mutilok, ikasi zuen burua masturbatzen

2011(e)ko Otsailak 3 erotikus Iruzkinik ez

Untxi bibragailua, emakumeek gehien maite duten jostailu erotikoa

2010(e)ko Azaroak 18 erotikus Iruzkinik ez

Manex Rekarte sexu hezitzaileak untxi bibragailuaren xehetasun guztiak azalduko dizkigu ondorengo bideoan.

Ezpain-barra hau bibragailua ere bada

2010(e)ko Urriak 27 erotikus Iruzkinik ez

Neska lotsatientzako jostailu aproposa da, ezpain-barra itxura badu ere, bibragailu bat baita jostailu txiki hau. Ikusi nola erabiltzen den.