Artxiboa

‘harremanak’rekin etiketatutako sarrerak

Denbora ez da aitzakia

2012(e)ko Abuztuak 14 erotikus Iruzkinik ez

Astirik ez duzula? Denbora ezin da aitzakia izan harreman sexualez ez gozatzeko. Biak prest egonez gero, posible da hamar minututan esperientzia bikaina bizitzea. Horretarako, gomendagarria da zenbait aholku kontuan hartzea.

Sexu-harrmanak

Sexu-harrmanak

Minutu gutxi batzuk baino ez ditugunean, egokia da lubrikatzaileren bat eskura edukitzea; izan ere, emakumeek denbora gehiago behar izaten dute sexu-organoak berotzeko. Hortaz, lagungarria izan daiteke halako kasuetan.

Martxan jarri ostean, onena biek gustuko duten postura bat aukeratzea da. Asko probatuz gero, amaitzeko ordua iritsiko zaigu oharkabean. Kontzentrazioa ezinbestekoa da harreman laburretan, arreta galarazten diguten arrazoiak kontuan hartu gabe.

Azkenik, funtsezkoa da orgasmoarekin ez itsutzea, nahiz eta askotan zaila iruditu. Une bakoitzean sentitzen dugun plazeraz gozatzea da onena, helburuarekin obsesionatu gabe.

Zeren truke egingo zenioke uko sexu-harremanak izateari?

2012(e)ko Uztailak 13 erotikus Iruzkinik ez
Argazkia: Cosmopolitan.

Argazkia: Cosmopolitan.

Uko egingo zenioke sexu-harremanak izateari? Hala izatekotan, zeren truke? Huffington Post webguneak hainbat ikerketaren emaitzak bildu, eta oso datu interesgarriak lortu ditu galdera horri erantzun nahian:

Iphone baten truke?

Ekainaren 18an, Appleren iPhone telefono ezagunaren bosgarren urteurrenean, enpresak ikerketa harrigarri baten emaitza argitaratu zuen: 100 pertsonatik 15ek nahiago dute asteburu bat sexu-harremanak praktikatu gabe pasatu, euren mugikorra eduki gabe pasatu baino.

Gorputz perfektua izatearen truke?

Shape eta FitSugar aldizkariek emakume talde bat aukeratu zuten, eta hurrengo galdera luzatu zieten: hilabete batean sexu-harremanak izateari uko egingo zenioke, udan gorputz perfektua izatearen truke? Elkarrizketari erantzun zietenen % 68k baietz erantzun zieten.

Primeran lo egitearen truke?

Estatubatuarren % 12k aukeratuko lukete gau oso batez lo egitea, pasioz beteriko gau baten aurretik; hori da The Better Sleep Council erakundeak egindako inkesta baten emaitza.

Interneten ibiltzearen truke?

Boston Consulting Group enpresak egindako galdeketa batean, erantzuna eman zutenen % 21ek adierazi zuten internet zerbitzua doan jasotzearen truke urtebete egongo liratekeela sexu-harremanak izan gabe.

Gainera, Cosmopolitan aldizkariak egindako inkesta baten arabera, 10 emakumetatik 2k aitortzen dute jasangarriagoa dela haientzat astebete sexu-harremanak izan barik pasatzea, astebetez Facebook begiratu gabe egotea baino.

Janariaren truke?
Bon Appetit aldizkariak dionez, elkarrizketatuen % 75ek aldatuko lukete sexu-harremanekin gozatzeko aukera euren janari gustukoenaren truke.

Sexu basatia: noiz, non eta nola?

2012(e)ko Ekainak 18 erotikus Iruzkinik ez

sexo-salvajeGuztiok ditugu gustuko laztanak eta ferekak, baina, askotan burua galdu eta pasiozko sexuan murgiltzea atsegin dugu. Kasu horietan “animalia” bihurtzen garela esan genezake.

Baina nola lortu sexu harreman basatiak? Horretarako, bikotearekin ados jarri behar gara eta ohean eromenak agindu behar du.

Garrantzitsua da harremana masaje erotiko batekin hastea. Masaje erlaxagarriak alde batera utzi behar dira, helburua ez delako bikotea lo geratzea. Horretarako, gorputzeko zona erogenoenak ukitu behar ditugu, libidoa piztu nahi badugu behintzat.

Bestalde, ez da bikotea estutu behar, baina, beharrezkoa da bietako batek aurrea hartzea eta, hasieratik, gogoa eta pasioa erakustea.

Emakume inozoak, erakargarriagoak

2012(e)ko Ekainak 7 erotikus Iruzkinik ez

131405044Texaseko Unibertsitateak egindako ikerketa batek erakusten duenez, gizonentzat erakargarriagoak dira emakume leloak edota ahulak. Halere, harreman luze bati buruz hitz egiterakoan ikerketaren emaitzak aldatu egiten dira.

Mutilentzako errazagoa omen da inozoak diren nesken maitasuna lortzea eta horrek emakume tuntunak erakargarriago bihurtzen ditu.

Ikerketa burutzeko gizonengan desioa pizten duten 88 faktore aztertu dituzte ikertzaileek. 76 gizonek parte hartu zuten ikerketan eta emakumeak aukeratzeko orduan puntuazio altuagoa lortu zuten oso argiak ez ziren neskek, baita heldugabeek ere.

Benetan existitzen al da aldibereko orgasmoa?

2012(e)ko Maiatzak 12 erotikus Iruzkinik ez

orgasmoSexu-hezitzaile gehienek mitoa dela uste duten arren, bikote askok egiten dituzte orgasmora aldi berean iristeko ahaleginak. Elkarri maitasuna adierazteko modu bat izan daiteke hori, baina bikote barruko komunikazioa primerakoa izan behar da eta oso ondo ulertu beharko dute elkar bikotekideek, helburua lortzeko.

Aldibereko orgasmoa izaten saiatzeko orduan erabilgarriak izan daitezkeen zenbait aholku edo gomendio emango dizkizuegu gaurkoan Gazteako sexu-blogean:

Helburuarekin arduratu beharrean prozesua disfrutatzea izaten da garrantzitsuena. Oso konplikatua da emakume batek eta gizon batek orgasmoa aldi berean izatea, eta horrekin zenbat eta gehiago obsesionatu horrekin, hainbat eta zailagoa izango da lortzea.

Gizonen kasuan, adibidez, estresak, urduritasunak eta presioak kalte handia egiten diote erekzioari. Beraz, ezinbestekoa da erlaxatuta egotea sexu-harremanek denbora luzeagoan irauteko eta atseginagoak izateko.

Gainera, aurretik aipatu bezala, oso garrantzitsua da bikotekideek euren artean komunikatzeko ahalmena izatea eta oso ondo elkar ezagutzea. Izan ere, besteak gehien atsegin duena jakinda bere goxamena lortzea errazagoa izango da.

Horrez gain, musuak, laztanak, jostailu sexualak, hizkera erotikoa eta masturbazioa lagungarriak izan daitezke, baita, oro har, sexu-harreman atseginagoak izaten laguntzen duen edozein jarduera.

Udan, probatu ”aquasex” delakoa

2012(e)ko Maiatzak 8 erotikus Iruzkinik ez

playaUda gero eta hurbilago daukagu, eta denok dakigu beroa itzaltzeko biderik onena hondartzan edo igerilekuan bainu bat hartzea izaten dela. Sexu-harremanei dagokienez, bikotekidearekin gozatzeko aukera ere badago uretan, “aquasex” delakoa eginez.

Imajinatu udako gau bat hondartzan: eguraldi ona, izarrak zeruan, ilargiaren argia… Oso erromantikoa ezta? Bikotekidearekin pasiozko gaua pasatzeko leku aproposa izan daiteke edozein hondartza. Bikotekidearekin pasioz betetako gaua pasatzeko leku aproposa izan daiteke edozein hondartza. Bertara joatekotan, baina eraman beti eskuoihalen bat, hareatzan erosoago egoteko edota uretan sartu ondoren lehortzeko.

Igerilekua ere, leku paregabea izan daiteke sexu-harremanak izateko. Urari esker, zure gorputza eta zure bikotekidearena askoz arinagoak izango dira, eta horrek sexu-jarrera ugari probatzeko aukera emango dizue. Kamasutra liburuan ageri diren jarrera zailenak probatzeko ordua heldu da!

Hasi baino lehen, baina, “aquasex” delakoa praktikatu behar baduzu, kontuan hartu kondoia uretan sartu aurretik ipini behar dela arazoak ekiditeko.

Non dago emakumeen A puntua?

2012(e)ko Apirilak 28 erotikus Iruzkinik ez
Argazkia: sexologia.net

Argazkia: sexologia.net

Badakizu non dagoen emakumearen A puntua? G puntuari buruz asko hitz egiten da, baina A puntua oso ezezaguna da sexu-harremanen arloan. Hala ere, ikerketen arabera emakume batek orgasmoa izateko aukera gehiago eskaintzen ditu puntu horrek.

A puntua baginaren atzeko paretan dago, G puntutik oso hurbil, eta nerbioz betetako gunea da. Ondorioz, era egokian estimulatzen denean, emakumeek orgasmo kate bat izatea eragin dezake. Hori bai, lasaitasunez eta leunki laztandu beharra dago.

A puntua estimulatzeko bide ugari daude: bikote askorentzat, atzamarrak erabiltzearekin nahikoa da emakumeak orgasmoa izateko; beste batzuek, aldiz, nahiago dute aho-sexua. Txakurtxoaren jarrera sexuala ere oso lagungarria da gune hori estimulatzeko.

Gorputz hizkuntza sexu-harremanetan

2012(e)ko Martxoak 24 erotikus Iruzkinik ez

plazerraAskotan, zaila da beste pertsona batek pentsatzen edo sentitzen duena jakitea. Zenbatetan galdetu diozu zeure buruari, sexu-harremanak izan bitartean, bikotekideak zuk bezainbeste plazer sentitzen duen? Gaurkoan, giza gorputzak gozamena sentitzen duela erakusteko dituen erak aztertuko ditugu, batez ere emakumezkoenak.

  • Hasteko, jakin beharra dago orgasmora heltzeko zorian gaudenean geure arnasketa aldatu eta irregular bihurtzen dela. Era berean, bihotz frekuentzia bizkortu egiten zaigu eta gorputz osoa normalean baino azkarrago mugitzen da.
  • Horrez gain, emakumeen kasuan, behatzetan tentsioa nabaritzea eta aldakak sarketaren bultzadekin batera mugitzea ere, gozamenaren adierazgarri dira. Gainera, besoen kokapenak ere esanahi handia dauka. Luzatuta izatea sexu-harremana atsegin duenaren erakusgarri da; bere gorputzetik hurbil izatea, aldiz, seinale txarra.

Gorputz hizkuntza ezagutzea oso lagungarria da sexu-harreman hobeak izateko; izan ere, bikotekidearen gorputzak bidaltzen dituen seinaleak interpretatuz gero, horren nahiak asetzea errazago egingo zaigu.

Categories: 1 Tags: , , ,

Sexua: goizean ala gauean?

2012(e)ko Otsailak 22 erotikus Iruzkinik ez

sexoMutil gehienak sexu harremanak izateko gogoz esnatzen dira goizetan, baina, neskek, aldiz, nahiago dute sexua gauean praktikatu.

Zergatik ez doaz bat nesken eta mutilen beharrizanak? Gizonezkoen kasuan, gauetan erekzioak izan ohi dituzte eta zakila tentetuta esnatzeak sexurako gogoa eragiten die. Emakumeetan, ez da mota horretako prozesurik gertatzen, hortaz, zaila da goizean neskak gogotsu egotea. Horregatik, komeni da mutilek sexurako “materiala” eskura izatea: kondoiak eta arnasatsari aurre egiteko mentazko gozokiak, adibidez.

Horrez gain, emakumeen nahia pizteko, egokiena da mutila lehenago esnatzea eta laztanak eginez eta musuak emanez, bikotea “sexy eta sentsual” sentiarazteko gai izatea.

Argi izan behar dugu goiza sexuarekin hasita, monotonia hautsi dezakegula eta eguna alaitzeko modu ONA izan daitekeela!

Probatu eta gozatu!

Aholkuak, arriskuan dagoen harremana hobetzeko

2012(e)ko Urtarrilak 30 erotikus Iruzkinik ez

pela-pareja

Maite duzu, baina elkarrekin zaudeten guztietan haserretu egiten zarete. Bada, porrot egiteko zorian dagoen harremana onik atera daiteke pazientzia handiarekin eta komunikazio teknikak hobetuta. Hona hemen aholku batzuk gauzak lasaitzen laguntzeko:

  • Gogoko ez duzun zerbait badago, esan iezaiozu esaldi sendo batekin eta zehatza izan. Inori ez zaio gustatzen errieta amaigabeak jasotzea.
  • Gonbidatu berezi bat izango balitz bezala jokatu. Errutinak bikotekidearengandik maite duguna ahaztea ekar dezake. Zergatik ez erakutsi zure bizitzan duen garrantzia?
  • Ez iezaizkiozu garrantzirik gabeko kontuak zuzendu. Gorde indarrak gai inportanteagoei aurre egiteko; ez zaitez sutu  toalla bat lekuz kanpo utzi duelako.
  • Maitatu eta lausengatu gauza zehatzengatik. Bikotekidearen bertuteak onartzea ez da harentzat bakarrik atsegina, zuretzat oroigarri gisa hartu.
  • Sentimenduak adierazi, izan ere, harreman baten etsairik handiena da ezkutuko oldarkortasuna.
  • Gustatzen ez zaizun zerbait gogorarazi nahi badiozu, kolpea leundu. Adibidez, hobe da esatea “Izugarri gustatzen zait zu hain lagunartekoa izatea, baina ez utzi bakarrik festetan”, ondokoa aurpegiratzea baino: “Gogaituta nago irteten garen bakoitzean bakarrik uzten nauzulako”.
  • Ez ahaztu inoiz hobe dela zoriontsu izatea arrazoia edukitzea baino.
Categories: Aholkuak Tags: , ,