Artxiboa

‘emakumea’rekin etiketatutako sarrerak

Eta emakumeak plazerik lortzen ez duenean?

2012(e)ko Urriak 11 erotikus Iruzkinik ez

Emakumeak plazerra lortzen ez duenea, zer?

Emakumeak plazerra lortzen ez duenean, zer?

Emakume askok dituzte arazoak harreman sexualetan plazera lortzeko. Sexua ez da pelikuletan bazalakoa, hori denek dakigu, eta batez ere emakumearen kasuan, ez da beti orgasmora iristea lortzen.

Duela hamarkada batzuk, “emakume zintzoaren” rolaren barne zegoen plazer sexualik ez lortzea, eta askok hori normala zela uste zuten. Baina sexuaren arlo gehienetan gertatu den bezala, honetan ere aurrerapausoak eman dira. Arrazoi asko egon daitezke arazo honen sorburuan. Gerta daiteke, adibidez, emakumeak bere bikotekidea beste norbaitekin (bikotekide ohi batekin, esaterako) identifikatzen egotea, eta, ondorioz, plazerik ez lortzea.

Askok gizonari leporatzen diote errua, eta hori ere akatsa da. Gozatzeko lehen baldintza nor bere buruarekin gustura egotea da, nahiz eta, noski, bikotekideak ere duen eragina. Horregatik, arazoaren iturburua gehienetan emakumea bera da, bere gorputza edo bere psikologia onartu ezin duen emakumea.

Egoera horren aurrean lehen pausoa arazoa bera dugula onartzea da. Ez da norberak erabaki duen arazoa; beraz, naturaltasunez onartu behar da. Laguntza profesionala bilatzea ere gomendatzen da. Lotsak alde batera utzi eta arazo hau duten emakumeek mundu berri bat dute ezagutzeko.

Categories: Aholkuak Tags: , ,

Non dago emakumeen A puntua?

2012(e)ko Apirilak 28 erotikus Iruzkinik ez
Argazkia: sexologia.net

Argazkia: sexologia.net

Badakizu non dagoen emakumearen A puntua? G puntuari buruz asko hitz egiten da, baina A puntua oso ezezaguna da sexu-harremanen arloan. Hala ere, ikerketen arabera emakume batek orgasmoa izateko aukera gehiago eskaintzen ditu puntu horrek.

A puntua baginaren atzeko paretan dago, G puntutik oso hurbil, eta nerbioz betetako gunea da. Ondorioz, era egokian estimulatzen denean, emakumeek orgasmo kate bat izatea eragin dezake. Hori bai, lasaitasunez eta leunki laztandu beharra dago.

A puntua estimulatzeko bide ugari daude: bikote askorentzat, atzamarrak erabiltzearekin nahikoa da emakumeak orgasmoa izateko; beste batzuek, aldiz, nahiago dute aho-sexua. Txakurtxoaren jarrera sexuala ere oso lagungarria da gune hori estimulatzeko.

Gorputz hizkuntza sexu-harremanetan

2012(e)ko Martxoak 24 erotikus Iruzkinik ez

plazerraAskotan, zaila da beste pertsona batek pentsatzen edo sentitzen duena jakitea. Zenbatetan galdetu diozu zeure buruari, sexu-harremanak izan bitartean, bikotekideak zuk bezainbeste plazer sentitzen duen? Gaurkoan, giza gorputzak gozamena sentitzen duela erakusteko dituen erak aztertuko ditugu, batez ere emakumezkoenak.

  • Hasteko, jakin beharra dago orgasmora heltzeko zorian gaudenean geure arnasketa aldatu eta irregular bihurtzen dela. Era berean, bihotz frekuentzia bizkortu egiten zaigu eta gorputz osoa normalean baino azkarrago mugitzen da.
  • Horrez gain, emakumeen kasuan, behatzetan tentsioa nabaritzea eta aldakak sarketaren bultzadekin batera mugitzea ere, gozamenaren adierazgarri dira. Gainera, besoen kokapenak ere esanahi handia dauka. Luzatuta izatea sexu-harremana atsegin duenaren erakusgarri da; bere gorputzetik hurbil izatea, aldiz, seinale txarra.

Gorputz hizkuntza ezagutzea oso lagungarria da sexu-harreman hobeak izateko; izan ere, bikotekidearen gorputzak bidaltzen dituen seinaleak interpretatuz gero, horren nahiak asetzea errazago egingo zaigu.

Categories: 1 Tags: , , ,

Emakumearen G puntua estimulatzeko jostailuak

2010(e)ko Azaroak 25 erotikus Iruzkinik ez

Manex Rekartek emakumeen puntu erogenoak non dauden azaldu eta G puntua zerekin eta nola estimulatu behar den erakutsiko digu.

Untxi bibragailua, emakumeek gehien maite duten jostailu erotikoa

2010(e)ko Azaroak 18 erotikus Iruzkinik ez

Manex Rekarte sexu hezitzaileak untxi bibragailuaren xehetasun guztiak azalduko dizkigu ondorengo bideoan.

“Aluan sekulako azkura daukat eta ezin dut sexu-harremanik izan”

2010(e)ko Apirilak 22 Olatz Berastegi Iruzkinik ez

Osteguna denez, irakurle baten zalantzari erantzungo dio Olatz Berastegi sexologoak. Hemen duzue gaurko zalantza:

Irakurlearen galdera:

“Kaixo

Duela gutxi izan dut umea eta haurdun nengoenetik sekulako azkura daukat aluan. Ezin dut sexu-harremanik izan sekulako mina egiten didalako. Haurdunaldiak eragingo ote zidan etengabeko azkura hau? Ala beste arrazoiren bat egon daiteke, onddoak…?
Zer egin dezaket hau saihesteko? sexo

Eskerrik asko”

Olatzen erantzuna:

“Aluan azkura sentitzeko arrazoi ezberdinak egin daitezke: bulba errea edukitzea, onddoak,…

Zergatik gertatu zaizun? Haurdunaldiaren ondorioa izan daiteke, etapa horretan hormonalki emakumeen egoera aldatu egiten delako, honetaz gain ez dakit ze nolako erditzea izan duzun, hau da episetomia egin dizuten, erditze gogorra izan zenuen… erditzearen arabera ondorioak ere izan ditzakezu. Dena den kontatzen duzuna ez da hain arraroa, emakume askok bere bizitzan bulban infekzioak, onddoak izaten dituzte. Nik ginekologora joatea aholkatuko nizuke, berak ondo behatuko dizu eta tratamendu egokia bidaliko dizu.

ondo izan.”