Artxiboa

‘Bitxikeriak’rekin etiketatutako sarrerak

Zeren truke egingo zenioke uko sexu-harremanak izateari?

2012(e)ko Uztailak 13 erotikus Iruzkinik ez
Argazkia: Cosmopolitan.

Argazkia: Cosmopolitan.

Uko egingo zenioke sexu-harremanak izateari? Hala izatekotan, zeren truke? Huffington Post webguneak hainbat ikerketaren emaitzak bildu, eta oso datu interesgarriak lortu ditu galdera horri erantzun nahian:

Iphone baten truke?

Ekainaren 18an, Appleren iPhone telefono ezagunaren bosgarren urteurrenean, enpresak ikerketa harrigarri baten emaitza argitaratu zuen: 100 pertsonatik 15ek nahiago dute asteburu bat sexu-harremanak praktikatu gabe pasatu, euren mugikorra eduki gabe pasatu baino.

Gorputz perfektua izatearen truke?

Shape eta FitSugar aldizkariek emakume talde bat aukeratu zuten, eta hurrengo galdera luzatu zieten: hilabete batean sexu-harremanak izateari uko egingo zenioke, udan gorputz perfektua izatearen truke? Elkarrizketari erantzun zietenen % 68k baietz erantzun zieten.

Primeran lo egitearen truke?

Estatubatuarren % 12k aukeratuko lukete gau oso batez lo egitea, pasioz beteriko gau baten aurretik; hori da The Better Sleep Council erakundeak egindako inkesta baten emaitza.

Interneten ibiltzearen truke?

Boston Consulting Group enpresak egindako galdeketa batean, erantzuna eman zutenen % 21ek adierazi zuten internet zerbitzua doan jasotzearen truke urtebete egongo liratekeela sexu-harremanak izan gabe.

Gainera, Cosmopolitan aldizkariak egindako inkesta baten arabera, 10 emakumetatik 2k aitortzen dute jasangarriagoa dela haientzat astebete sexu-harremanak izan barik pasatzea, astebetez Facebook begiratu gabe egotea baino.

Janariaren truke?
Bon Appetit aldizkariak dionez, elkarrizketatuen % 75ek aldatuko lukete sexu-harremanekin gozatzeko aukera euren janari gustukoenaren truke.

Sexu-harremanek bizi-itxaropena handitzen dute

2012(e)ko Uztailak 2 erotikus Iruzkinik ez

sexo-salud-300x227Seguruenik, sexu-harremanek bizitza luzatzen dutelako zurrumurrua entzun duzue noizbait. Oraingoan, Harvard unibertsitateko ikerlari talde batek zurrumurru hori egiaztatu du. Ikerketaren arduradunak medikuntzaren eta bizimoduaren arteko harremana aztertzen duen graduondoko ikastaro bateko ikasleak dira, eta euren lanaren emaitza argia da: aldizkako sexu-harremanek bizi-itxaropena handitu dezakete.

Dirudienez, sexu-harremanak praktikatzean giza gorputzak kanporatzen dituen substantzia biokimikoek zenbait zelula indartzeko ahalmena dute, eta horren ondorioz, astean gutxienez hiru alditan sexu-harremanak izaten dituztenen bizi-itxaropena hamar urte luza daiteke.

Gainera, beste hainbat onura omen dituzte sexu-harremanek osasunari dagokionez: sistema kardiobaskularra hobetzen dute, arnas aparatua indartzen dute, eta depresioari eta antsietateari aurre egiten lagundu dezakete.

Ikerketaren arabera, onura horiek guztiak areagotu egiten dira sexu-harremanak astean behin baino gehiagotan izaten direnean. Halaber, ikerketaren emaitzek frogatu dute kontu hau ez dela adinaren araberakoa: sexu-harremanak onuragarriak dira adina edozein dela ere.

Sexu errekor harrigarriak

2012(e)ko Ekainak 13 erotikus Iruzkinik ez

records-sexo-300x195Gaurkoan, sexu-harremanen inguruko errekor harrigarri batzuen berri emango dizuegu Gazteako sexu-blogean. Batzuei fantasia kutsu bat nabaritzen zaien arren, horietako gehienak baieztatuta daude.

Errekorren Guinness Liburua-n munduko zakilik handiena daukan gizona aurkitu dezakegu. John Holmesen zakilak 33 zentimetro neurtzen ditu tente dagoenean, eta, hori dela eta, horren erreplika bat dago errekorren Guinness galerian.

Lisa Sparx aktore pornoak ere beste errekor harrigarri bat dauka. Dirudienez, Lisak 919 gizonezkorekin izan zituen sexu-harremanak 24 orduko epean. Askoz txikiagoa da Jon Doughen errekorra. Horrek 55 emakumezkoekin izan zituen sexu-harremanak egunbetean. Halaber, beste gizon batek 52.000 sexu-harreman izan zituen 30 urteko tartean. Dirudienez, egunean, batez beste, 4,56 sexu-harreman izan zituen.

Haziaren inguruko bi errekorrekin bukatuko dugu errepaso harrigarri hau: Horst Schuktzek 5,71 metroko distantziaraino bota zuen hazia, eta Michelle Morgak litro bat hazi irentsi zuen 1991n.

Categories: Bitxikeriak Tags: ,

Japoniarrak, alferrak ohean?

2012(e)ko Maiatzak 5 erotikus Iruzkinik ez

japanesemovUrtero 20.000 milioi euroko irabaziak lortzen ditu japoniar sexu industriak, baina horrek ez du esan nahi Japonian sexu-harremanak ohikoak direnik. TVEk duela aste batzuk emititu zuen dokumental baten arabera, japoniar biztanleen % 70 sexu-harremanak izateari uko egiten diote.

Pentsa genezake erabaki hori euren kulturaren ondorio dela, baina Santiago Alba gidoilari eta idazlearen artikulu baten arabera, alferkeria kontua da. Dirudienez japoniar gizonen aburuz masturbazioa bikotekidearekin sexu-harremanak izatea baino atseginagoa da. Izan ere, ere horretan, bikotekideari plazera ematean pentsatu beharrean, norberaren atseginean kontzentra daitezke.

Horregatik, Japoniako sexu industriak sortzen dituen produktu gehienak norberaren plazera lortzera zuzenduta daude: pornografia, jostailu sexualak, sexu harremanetarako panpinak… Era berean, azpimarratzekoa da, produktu horien gehiengoa gizonei zuzenduta dagoela. Emakumeentzako jostailuak, aldiz, gutxiengoa dira.

Zer iruditzen zaizue japoniarren ohitura hau? Harrigarria ala ulergarria?

Categories: Bitxikeriak Tags:

Ukraniako gobernuak misiolariaren jarrera debekatu nahi du

2012(e)ko Apirilak 17 erotikus Iruzkinik ez

misiolariaUkraniako gobernua hedabide guztien ahotan dago bere azken lege proposamena dela eta. Horrekin, misiolariaren jarrera sexuala debekatu nahi dute, dirudienez, hori praktikatzean zailagoa baita haurdun geratzea.

Azkenaldian, Ukraniak jaiotza tasa oso baxua dauka eta herrialdearen biztanleria asko murriztu da. Horri aurre egiteko, zenbait neurri proposatu dituzte parlamentuan eta misiolariaren debekua horietako bat baino ez da. Abortuaren debekua eta seme-alabarik gabeko bikoteei zerga gehiago kobratzea ere, lege proiektuaren parte dira.

Neurriak Parlamentuan eztabaidatu zirenean Natalia Korolevskaya diputatuak txakurtxoaren jarrera atseginagoa izateaz gain askoz eraginkorragoa dela adierazi zuen eta azalpen horrek beste parlamentarien txaloak ekarri zizkion.

Ikusteko dago neurria aurrera ateratzen den ala ez; nolanahi ere onartzekotan, kuriosoa izango da ikustea nola ziurtatzen duten legea betetzen dela.

Radio Euskadiko “La noche despierta” saioan ere, proposamen honen inguruan aritu dira. Hona hemen euren iritzia:

Categories: Bitxikeriak Tags: ,

Sexuak doministiku egitea eragiten dizu?

2012(e)ko Apirilak 16 erotikus Iruzkinik ez
Argazkia: mcfarlandmo, flicker.

Argazkia: mcfarlandmo, flicker.

Noizbait egin duzu doministiku sexu-harremanetan ari zinela? Ezohiko erreakzioa bada ere, Journal of the Royal Society of Medicine aldizkariak argitaratu duen ikerketaren arabera, pertsona askok egiten dute doministiku sexuan pentsatzean edo sexu-harremanak izaten ari direla.

Aldizkariak dioenez, medikuek ezin izan dute zehaztu arazo horren zergatia oraindik, baina nerbio sistemarekin erlazionatutako kontu genetikoa izan daitekeela uste dute.

Ikerketan parte hartu duten otorrino batzuek argitu dutenez, doministikuak gure erantzun fisiologikoak kontrolatzen dituen nerbio sistemaren atalean sortzen dira eta horregatik ezin ditugu kontrolatu. Sexuari buruzko pentsamenduek nerbio sistemaren atal hori gurutzatzean erreflexu bat sortzen dute eta ondorioz, zenbait pertsonak doministiku egiten dute nahi gabe.

Duela gutxi Londreseko ospitale batean lan egiten duen mediku batek horrelako kasu batekin topo egin zuen eta, gaiaren inguruan ikertzen hasi bezain laster, arazo bera zeukaten beste hainbat gizon-emakume aurkitu zituen. Horietako batzuek sexuan pentsatzean egiten zuten doministiku, eta beste batzuek orgasmoa izan eta gero.

Osteguna, sexu-harremanak izateko egunik onena

2012(e)ko Martxoak 31 erotikus Iruzkinik ez

egutegiaNoizbait galdetu diozu zeure buruari asteko zein egunetan diren atseginago sexu-harremanak? Bada London School of Economics and Political Science ikastegiak egindako ikerketa baten arabera, osteguna da sexu-harremanak izateko egunik egokiena.

Ikerketaren arabera, gure gorputzak asteko beste egunetan baino sexu-hormona gehiago produzitzen ditu ostegunetan, eta horregatik bikotekideen arteko sexu-harremanak askoz atseginagoak dira egun horretan. Gizonezkoen kasuan, testosterona maila puntu gorenean dago ostegunetan, eta emakumezkoen kasuan, estrogeno maila bost aldiz handiagoa da.

Baina zergatik gertatzen da hori? Ikerketa egin zuten zientzialariek azaldu dutenez, giza gorputzak barneko erloju moduko bat dauka eta horri esker daki asteko zein egun den. Osteguna asteburutik hurbil dagoenez, egun zoriontsua izaten da jende gehienarentzat. Horren ondorioz, egun emankorra izaten da sexu-harremanak izateko zein bizitzako gainerako alor guztietan.

Sexua da argaltzeko modurik dibertigarriena

2011(e)ko Abuztuak 26 erotikus Iruzkinik ez

Udan denok nahi dug4648622-ntima-joven-pareja-durante-el-acto-sexualu argaldu, baina gimnasiora joatea zaila egiten da askotan. Horregatik, itxura ona izan nahi badugu eta kiloak galdu nahi baditugu, beste moduren bat bilatu behar da, eta modurik dibertigarriena sexua da zalantzarik gabe.

Sinesteko zaila den arren, 15 minutuko sexu-harreman batean 150 kaloria erretzen ditugu, bikotekidea biluzten 120, eta orgasmo bakoitzarekin 27… baina orgasmoaren itxura egiten bada, 350 kaloria baino gehiago gal daitezke.

Beraz, postura kitzikagarrienen berri emango dizugu, eta gozamenaren gorenera iristeaz gain, kaloriak galduko dituzu postura hauekin. Zer gehiago eska daiteke?

Amazona: Gizonezkoa gora begira etzanda dago, eta emakumea bere gainean esertzen da kukubilka. Gozamenaren gorenera iritsiko zara, eta gainera, ipurmasailak indartuko dituzu.

Fusioa: Gizonezkoa eseri egiten da, eskuak atzean finkatuta dituela, eta emakumea bere gainean esertzen da. Hankak flexionatu, eta eskuak gorputzaren atzean jarri behar dira. Postura honetan, besoak eta aldakak indartzen dira, flexioak egiten direnean bezala.

Menperatua: Gizonezkoa sabaira begira etzaten da, eta emakumezkoa bere gainean esertzen da, bizkarrez, gizonezkoen hanketara begira. Horrela, besoak lurrean jarriz, emakumeak besoak indartzen ditu.

Categories: Bitxikeriak Tags: ,

Sexu bitxikeriak

2011(e)ko Maiatzak 4 erotikus Iruzkin 1

canstockphoto2935731Sexuaren munduan badira hainbat bitxikeria eta “Eingo al deu” sexu blogak horietako batzuen berri eman nahi dizue:

-Texaseko Unibertsitateak sexua praktikatzeko arrazoi nagusiak zeintzuk diren ikertu zuen duela gutxi eta emaitza benetan bitxiak jaso zituen: pertsona gehienek gozatzeko edota umeak edukitzeko izaten dituzte sexu harremanak, baina, badira beste arrazoi batzuk ere: galdekatuetako askok argaltzeko izaten omen dute sexua, beste batzuek harro sentitzeko, baten batek elkarrizketaz aldatzeko eta gainerako gehienek euren buruekin ondo sentiarazteko. Denetan arrazoi bitxienak galdekatuetako gutxi batzuk eman zituztenak izan ziren: “aurretik izandako bikote bati mendeku hartzeko” eta “norbaiti mesede bat egiteagatik”.

-Washingtonen legezkoa da animaliekin sexu harremanak izatea, animali horren pisua 18 kilotik beherakoa bada.

-Polinesiako herri batean oso normala da 18 urteko bikoteek gauero hiru aldiz praktikatzea sexua. 30 urte betetzean, koito kopurua jaitsi egiten da eta astean, bataz beste, 14 alditan izaten dituzte sexu harremanak.

-Munduan hamar emakumetik hiruk ez dute sexurik izaten ezkondu arte.

-Uzki bidezko sexua ilegala da AEBetako 18 estatutan.

-Floridan ez da legezkoa arantzurdeekin sexua edukitzea.

-Ehun emakumetik bostek alergia dio semenari.

-Gizonen %56k lantokian sexu harremanak izan ditu.

-Egunean saltzen diren hamar kondoitik lau emakumeek erosten dituzte.

Categories: Bitxikeriak Tags: ,