Gazteako erabiltzaile batek pilula antisorgailuaren inguruko galdera zuzendu zigun sexu-blogean, eta horri erantzuteko Manex Rekarte sexu-hezitzailearengana jo dugu. Honek, pilula antisorgailua hartzen hastean espezialista batengana jotzea gomendatzen du.
Tag Archives: antisorgailuak
Zein da antisorgailurik onena?
“Eraztun baginalarekin beharrezkoa da kondoia erabiltzea?”
“Nuvaring hartzen hasi naiz eta zalantza batzuk sortu zaizkit. Eraztun berria ipintzen duzunean, kondoia erabili behar duzu zazpi egunetan zehar? Eta eraztun bat bestearen segidan sartzen baduzu? Hau da, pausa epea utzi barik, kondoia erabili behar da?”
Olatz Berastegiren erantzuna:
”Antisorgailu hormonalak hartzerakoan hainbat aholku:
-Antisorgailu hormonalak hartzea erabaki baldin badugu komenigarria da ginekologoari bisita egitea. Lehenengo, antisorgailu hormonal guztiak (pilulak, partxeak, eraztun baginala) berdinak ez direlako eta ondorioz guztiongan eragina berdina ez dutelako. Hau da, gure bizimoduak eragina dauka gorputzean eta antisorgailuekin hormonak hartzen ditugu, hauek gorputzean eragina dute eta ondorioz informazio guztia ondo jakiteko eta guregan izan ditzaketen ondorioak ikusteko, ginekologora joatea komeni da.
-Eraztun baginalaren erabilerari buruz galdetzen didazu. Eraztun baginalaren erabilera honakoa izaten da: eraztuna bagina sartu eta hogeita bat egun jarrian barruan eduki behar da, ondoren 7 egunetako atsedena dator eta berriro atseden horren ostean beste eraztun bat sartzen da.
-Nahiz eta zazpì egun horiek atseden egunak izan eta eraztuna ez eraman, ez dago haurdun geratzeko arriskurik. Hau da, ez duzu jarraian beste eraztuna sartu behar, babestuta zaudelako. Honetaz gain, kondoia ere ez duzu erabili behar, beti ere gaixotasunak kudeatzeko arriskua ez badago.
-Hori bai, lehen aldia bada Nuvaring erabiltzen duzuna, komeni da hasierako hilabetean preserbatiboa erabiltzea. Hurrengo hilabeetan, berriz, nahikoa izango da eraztun baginalarekin.
Espero dut erantzun izana, ondo izan eta beste bat arte.”
“Pilula hartzea ahazten zait. Zer egin dezaket?”
Ostegunero bezala, Olatz Berastegik gure irakurle baten zalantzari erantzungo dio. Pilula antikonzeptiboa behin eta berriz hartzea ahazten zaion neska baten kasua dugu oraingo honetan eta gure sexologoak aholkuak eman dizkio.

Zalantza:
“Pilula hartzen nabil eta egia esan nahiko despistatua naiz. Horrekin esan nahi dudana da behin baino gehiagotan izan dotazela deskuidoak. Hori dela eta, jakin nahiko neban zer egin holako kasutan. Adibidez, egun baten ez badut hartu zer? Egun batean bi hartu baditut zer? Egun bat baino gehiago ahaztu bazait hartzea?”
Erantzuna:
Kaixo, pilula antikonzeptiboarekin oso zorrotzak izan behar gara, hau da, erabilera nolakoa izan behar den ondo azpimarratzen dute ginekologoek; egunero hartu behar da, ordu berean… Honek esan nahi du konstanteak eta arduratsuak izan behar garela erabiltzea erabakitzen dugunean. Zuk aipatzen duzuna neska askori gertatzen zaio, eta zure kasuan zera esango nizuke:
1. Erabilera egokia egiten ez badugu, hilabete horretan beste neurri batzuk hartzea ezinbestekoa da.
2. Etengabe pilula hartzea ahazten dugunean, beste neurri batzuk aztertu beharko genituzke. Azken finean, ez dago neurri egokirik, neurriak gure bizimodura hoberen egokitzen direnak baitira. Hau da, gaur egun, dauden metodo antikonzeptiboak ikusi, guztiak aztertu, eta ondoren zure bizimoduari gehien egokitzen dena aukeratu.


