
'Origami' kondoia
Estatu Batuetako zientzialari batzuk ‘origami’ teknika japoniarrean oinarritu dira kondoi berri bat asmatzeko. Dirudienez, preserbatibo hauek latexezkoak baino segurtasun handiagoa eskaintzen dute, eta plazera areagotzea ahalbidetzen dute.
Japonian sortu zen origamia, eta paper zatiak tolestuz irudiak egitean datza. Teknika horretaz baliatuz, sexu harreman babestuak hobetu dituzte, eta horrek latexezko kondoiak baztertzea ekarriko duela esan dute.
Origami kondoiak silikonaz eginda daude, eta horien egitura tolesturaz osatua dago. Horrela, preserbatiboa izateaz gain, jostailu erotiko ere bilakatzen dira. Horren sortzaileen arabera, plazer sexuala areagotzeaz gain, birusak eta bakterioak hobeto saihesten ditu.
Edonola ere, kondoi honen forma da berritasun nabarmenena. Kanpai itxura dute, eta jartzen errazagoak omen dira. Behin goiko txanoa jarrita, ez da beharrezkoa zakilean behera irristatzea. Tolesturetatik tira egin baino ez, dena prest omen dago jolasean hasteko!
Share on Facebook

Mugikorrak eta sexua
Kalifornia Behereko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera, telefono adimenduna duten gazteek halakorik ez dutenek baino sexu gehiago daukate, 2010 eta 2011 urte bitartean 1.900 gazteri egindako galdeketaren arabera.
Daily Mail egunkariak argitaratu duenez, sakelakoetan Internet dutenak alor horretan aktiboagoak ere badira, eta sexu-harremanak izateko gonbidapen gehiago jasotzen dituzte. Gainera, horietako askok Internet bidez ezagutzen dituztenekin ere izaten dituzte harremanak.
Unibertsitate bereko Eric Rice irakaslearen esanetan, ez dago lotura zuzenik sakelakoen eta sexuaren artean, baina sexua errazten duen tresna eraginkor bat da. Orain arte ordenagailu bidezko harremanetara geunden ohituta, eta askotan ahaztu egiten dugu gaur egun gazte askok 24 orduz dutela Internet euren mugikorretan.
Internet sexu-harremanetarako bikotekidea bilatzeko erabiltzen dutela esan zuten ikerketan parte hartu zuten gazteen % 5ek, eta % 17k sexu zibernetikoa izateko gonbitak jaso dituztela aitortu zuten.
Share on Facebook
Denboraren eta espazioaren mugak hautsiz, erreboluzioa iritsi da. Helduentzako jostailu erotiko berria, Klic Klic, laster egongo da merkatuan. Ez da ohiko jostailu bat, ordea. 3.0 teknologia duen lehena da munduan; izan ere, sentsazio errealak transmititzeko gai da.
Jostailuak bi organo sexualak erreproduzitzen ditu, gizonezkoena eta emakumezkoena, eta bluetooth edo Internet bidez lotzen ditu elkarrekin. Horrela, sentsazio guztiak denbora errealean transmititu daitezke, munduko ertz batetik bestera ere.
Klic Klicek badu bere sare soziala, horrela jostailuaren jabeak edozein lekutatik konekta daitezke, mugak hautsita. Esku artean izateko desiratzen? Zoritxarrez, datorren urtera arte itxaron beharko dugu horretarako. Hala ere, sexuaren mugagabetasunak badu bere prezioa: 160 euro, zehazki. Beraz, badakizue, hasi aurrezten zuen Klic Klic erosteko…
Share on Facebook
Nork pentsatuko luke muturreko fededunek zirrikituak aurkituko zituztela sexu jostailuak erabiltzeko bekatari sentitu gabe. Lortu dute, ordea; eta Interneten arrakasta itzela ari da izaten.
Jostailuen kaxetatik pertsona biluzien argazkiak kendu eta deskripzioak moldatu dituzte, fededunentzat iraingarriak izan ez daitezen. Esaterako, “klitori-estimulatzailea” jarri beharrean, “bibragailu estimulatzailea” jartzen dute, azalpen gehigarririk gabe. Kristauentzako (Intimacy of Eden), juduentzako (Kosher Sex Toys) eta musulmanentzako (Al Asira) dendak zabaldu dituzte dagoeneko.
Errua eta bekatua harreman sexualetatik bereiztea ona den arren, denda horiek ezkondutako bikote heterosexualei bakarrik saltzen dizkiete beren produktuak. Gainera, erlijioaren araberako arau bereziak dituzte: katolikoek ez dituzte kondoiak eta uzkirako jostailuak saltzen; musulmanek masturbazioa debekatzen dutenez, bibragailurik ez dute.
Horrez gain, gizonezkoen masturbazioa potentzial galera bezala ikusten dutenez, ez dute hori laguntzeko ezer saltzen. Hala ere, zigorrak, kandelak, estimulatzaileak, barruko arropak, eskuburdinak… badituzte. Juduek ez dute ezer masturbazioaren aurka eta denetarik saltzen dute.
Share on Facebook
Jostailu erotikoen industriak nabarmen egin du aurrera azken urteotan eta gaur egun edozein sex shopetan aurki ditzakegu emakumeen plazerra bilatzen duten bibragailuak. Dena den, kontutan izan behar dugu neska bakoitza mundu bat dela eta orgasmoak lortzerakoan ere bakoitzak bide ezberdin bat hauta dezakeela. Adibidez, uretako bibragailuak itsasoan, igerilekuan zein dutxan erabiltzeko daude diseinatuta.
Bestalde, badira klitoria estimulatzen duten jostailuak. Emakume gehienek klitoria laztanduta lortzen dituzte orgasmoak eta, beraz, mota honetako bibragailuak oso arrakastatsuak dira nesken artean.
Ezaugarri teknikoak kontutan hartuta ere bibragailu ezberdinak aurkituko ditugu. Alde batetik bateria bidez funtzionatzen duten jostailuak daude, baina, badira baita ere aginte baten bidez urrutitik kontrolatu ahal direnak.
Tamainari dagokionez, gaur egun bibragailu txikiak plazer maila altua eskaintzeko gai dira eta prezioa kontutan hartzen badugu, aberatsentzako jostailuak ere existitzen dira: urrezko bibragailuak, besteak beste.
Azkenik, emakumeen plazerra ziurtatzen duten bi bibragailu aipatuko ditugu: G puntua estimulatzen duen bibragailua eta funtzio bikoitza duena (honek G puntua ez ezik, klitoria ere estimulatzen du eta abiadura eta intentsitate maila ezberdinak eskaintzen ditu).
Share on Facebook
Bikotekide batzuk plazer sexuala are
agotu nahi dute eta harreman sexual dibertigarriak izan nahi dituzte jostailuak, gelak eta kremak erabiliz. Elementu hauek sexu-harremanak izateko garaian sentsazioak hobetzen laguntzen dute, horregatik beharrezkoa da bere funtzionamendua ezagutzea eta hauek erabiltzen hasi baino lehen espezialistarekin kontsultatzea.
Krema eta gel indartzaileak L-Arginina izeneko substantziarekin eginak daude, eta gizonezkoen atalaren tentetasuna eta emakumeen klitorisa handitzen du, horrela lubrifikazio hobea lortuz. Hauek ere eremuen sentsibilitatea handitzen dute, modu horretan kitzikapena eta plazer sexuala hobetuz. Izan ere, genitalak estimulatzean orgasmoa errezagoa da.
Krema hauek lubrifikazio naturala galtzen duten emakumeei gomendatzen zaizkie, adibidez: menopausiaren kasuan eta kitzikatzeko arazoa edo libidoaren murrizketa duten bikoteen kasuan. Kontraindikazio batzuk izan ditzazke krema hauek erabiltzea, beraz, erabiltzen hasi baino lehen espezialista batekin kontsultatu beharra dago.
L-Arginina substantzia egunero har daiteke konprimituetan, baina emaitza berdinak lor daitezke emakumezkoentzako eta gizonezkoentzako krema indartzaileak erabiliz. Emakumeen kasuan, klitorisaren eremuan kremak edo gelak ematea gomendagarriagoa da plazer sexuala hobetzeko.
Share on Facebook
Manex Rekarte sexu hezitzaileak bildurren erabilerari buruz hitz egin dugu.
Share on Facebook
Zuen iritziak