Category Archives: lehenengo aldia

Lehen musuaren indarra

Share Button

besoMusu baten bidez, uste duguna baino askoz gehiago adierazten dugu. Musua gure harreman sexualen isla izan daiteke, eta, elkarren arteko lehen musuaren bidez, bi pertsona bateragarriak diren jakin daiteke.

Hainbat ikerketaren arabera, musuen esanahia ezberdina da emakumeentzat eta gizonentzat. Antza, neskek musuak behar eta nahi izaten dituzte sexua izan aurretik, izaten ari direla eta baita ondoren ere. Mutilek, berriz, musu bat bera ere eman gabe bukatu dezakete harreman sexuala.

Baina ez da hori ezberdintasun bakarra: musua emateko era ere ez da berdina. Gizonezkoek joera handiagoa dute musuak ahoa irekiz eta mingaina erabiliz ematera. Musuek gizonezkoengan oxitozina, lotura emozionalak ahalbidetzen dituen hormona, asko sortzen dituelako da hori.

Aditu askoren arabera, gainera, emakumeek datu base biokimiko bat prozesatzen dute, inkontzienteki, lehen musu bakoitzarekin, bere seme-alaben aita egokia aurkitzeko.

Maitale berriarekin, arau berriak

Share Button
Argazkia: Cosmopolitan.

Argazkia: Cosmopolitan.

Maitasun harreman berri baten hasieran, urduritasunak, lotsak, presak… lehenengo sexu-harremanari kalte egin diezaiokete. Hori dela eta, lehenengo sexu-harreman hori atseginagoa izateko zenbait aholku prestatu dizkizuegu Gaztean.

Lehenengo araua: utzi presak alde batera.

Pertsona berezi horrekin egoteko gogoz egon arren, lasai hartu behar da lehenengo sexu-harremana. Sarketaren aurreko jolasei eta laztanei euren tartea eskaini behar zaie; sexu-hezitzaileen iritziz, bikotekideak gustuko duena ezagutzeko une paregabea da lehenengo sexu-harremana.

Bigarren araua: umore puntu batekin hartu egoera.

Bikote baten lehenengo sexu-harremana ez da pelikuletan agertzen den modukoa izan behar. Segur aski une deserosoak izango dira, lotsak eragindakoak.

Gainera, lehenengo sexu-harremana izaterakoan, hamaika pentsamendu etortzen zaizkigu burua: Gustatuko ote zaio nire gorputza? Hau edo hori egiten badut, zer pentsatuko ote du? Horrelako ardurek areagotu egiten dute bikotekideen arteko tentsioa. Egoera naturala sortzeko, hobe da egia esatea, eta kezkatzen zaituenaren inguruan hitz egitea.

Hirugarren araua: esaiozu gustuko duzuna.

Zure bikotekideak gustuko duzun zerbait egiten duenean, esaiozu. Carole Altman sexu-hezitzailearen arabera, gizonak gehiago berotzen dira euren bikotekidea gozatzen ari dela ikusten dutenean.

Lehenengo sexu-harremanean zaila da besteak ohean gustuko duena ezagutzea, horregatik, oso lagungarria da pistak ematea. Kontrako kasuan ere komeni da zintzotasunez aritzea: ez baduzu gustuko zure bikotekideak egiten duen zerbait, esaiozu. Plantak egitea askoz okerragoa da.

Laugarren araua: utzi konplikazioak beste egun baterako.

Ez da komeni lehenengo sexu-harremanean jarrera konplikatuak probatzea. Horrek ez du esan nahi misiolariaren jarrerarekin nahikoa denik; erdibideko puntu bat bilatu behar da.

Zergatik da garrantzitsua himena?

Share Button

himen-mujerHimena ez da beharrezkoa giza organismoaren funtzionamendurako, eta gainera, ez du funtzio berezirik betetzen emakumeen gorputzean. Hala ere, oso ezaguna da sexu-harremanekin daukan loturagatik.

Emakumeen birjintasunarekin erlazionatu ohi da himena. Baginaren hasieran dagoen ehun bat da, horren hasiera partzialki estaltzen duena. Emakumeen lehenengo sexu-harremanean apurtu ohi da, eta odol apur bat askatzen du. Kasu batzuetan, kirola egitean edo masturbatzean ere apurtzen da.

Arrazoi erlijiosoak edo pertsonalak direla eta, emakume askorentzat himena bere horretan mantentzea ezinbestekoa da. Horregatik, kirurgia estetikoko zenbait klinika hori berreraikitzeko zerbitzua eskaintzen hasi dira.

Sexuan arin hasteak arazoak eragin ditzake?

Share Button

Gazteako erabiltzaile batek lehen sexu harremana oso gazte izateak etorkizunean arazoak sortzen dituen jakin nahi zuen. Galdera horren erantzuna ezagutzeko, Manex Rekarte sexu-hezitzailearengana jo genuen eta honek horrela erantzun zigun:

Nola egin felazioak?

Share Button

felacic3b3n-artc3adsticaAho bidezko sexua oso gozagarria izan daiteke neskentzat zein mutilentzat. Muxuak ematea, laztanak egitea edota zona erogenoak miazkatzea plazerra emateko eta lortzeko bide ezin hobea dira.

Dena dela, askotan zalantzak sortzen zaizkigu aho bidezko sexua praktikatzerakoan. Zaila da jakitea gure bikoteak gustuko izango duen ala ez, baina, behin hori jakinda argi dago asko goza daitekeela.

Hasteko, felazioak egiterakoan garrantzitsua da astiro joatea. Zakila leunki miazkatu behar da, goitik behera, alde batetik bestera, mihiarekin jolastuz. Geldika-geldika egin behar dugu eta mutilak nola erantzuten duen ikusten dugunean erritmoa areagotu dezakegu, zakila ahoan sartu arte.

Behin zakila ahoan sartuta, mingainarekin jolastu behar dugu; hozkadatxoak eginez eta ezpainak eta eskuak erabiliz. Zakilaren beheko aldea eskuarekin gogor eutsi behar da eta bitartean dena mihazkatu. Modu honetan, erekzioa sendotu egingo da eta kitzikapena areagotzen den heinean, zakila ere gogor-gogor jarriko da.

Nola musukatu?

Share Button

besosMusukatzea artea dela diote askok. Musu ematen dugunean ezpainek ez ezik, ahoak, gorputzak, eskuek eta begiek ere paper garrantzitsua betetzen dute.

Hasteko, nahitaezkoa da ahoa txukun izatea; hortzak eta mihia garbitzea eta ezpainak osasuntsu mantentzea, besteak beste. Horrez gain, musu ematean kontutan izan behar dugu begiradak, erritmoak eta ukimenak ere garrantzia dutela.

Musukatu aurretik sakon begiratu behar diogu bikoteari, baina, muxu ematen hasten garen momentuan begiak ixtea da egokiena, musua bukatu arte.

Esperientzi gutxiko musuetan gerta daiteke bi pertsonen hortzek elkar jotzea. Dena den, argi izan behar dugu hortzak bikotearen ezpainetan, lepoan edota belarrian hozkadatxoak egiteko baino ez direla erabili behar.
Horretarako ezpainak ez dira tentsioan egon behar, ezta oso nasai ere. Presio pixka bat egon behar da bien ahoetan, baina, baita goxotasuna eta irmotasuna ere.

Pertsona askok ez dute oso argi izaten mihia nola mugitu. Horren aurrean, garrantzitsuena mingaina eztarrira arte ez sartzea. Geldika mugitu behar da, bikotearen mihia, ezpainak eta ahoa laztanduz eta mugimendu zirkularrak eginez.

Era berean, muxuen erritmoa kontrolatu behar da. Hasieran astiro-astiro musukatu behar da, geroago intentsitatea areagotu behar da kitzikapena ugalduz doan heinean. Halere, abiadura aldakorra izan daiteke.
Ez ahaztu musuak bestelako laztanekin tartekatzea. Musu onak emateko gorputza eta ahoa erabili behar dira.

Errol aktiboa edo pasiboa, zein aukeratu?

Share Button

Pertsona batekin sbeso_gay_playaolasean zaudela, sexuan burutzen duzun errola zein den galdetzea gerta liteke: aktiboa (sarketa burutzen duena) edo pasiboa (sarketa burutzen dioten pertsona)? Baina, bi munduen onena konbinatzen duen hirugarren errol bat dago: aldakorra, aktiboa eta pasiboa izatea gustatzen zaion gizona.

Oraindik ez baduzu lehenengo harreman homosexualik izan, galdera honi erantzutea garrantzitsua da zure lehentasun sexualekin bat egiten duen bikotekide bat aurkitzeko. Dena den, beti ez da beharrezkoa etiketa definitu bat izatea. Gorago esan bezala, aldakorra bi moduetan sexua izan dezakeen pertsona da, eta bi moduetan disfrutatzen du.

Aktiboa, pasiboa edo aldakorra zaren zehaztea ez da ezaugarri fisikoen kontua, lehentasun pertsonalena baizik. Pertsona batek gizonezko itxura eta jarrera izateak ez du esan nahi gay aktiboa denik, eta modu berean, ahulagoa edo emakume jarrera duenak, ez du zertan errol pasiboa bete behar.

Eta nola jakin zein den zure errola? Hori jakiteko modu onena eta bakarra probatzea da. Proba ezazu zure bikotekidearekin, eta adimena izan ezazu irekia, ez joan ohera buruan ideia batzuk dituzula. Horrela, zure bikotekideak eta zuk modu natural batean deskubritu ahal izango duzue zein den plazer handiagoa ematen dizuen errol sexuala.

Lehen sexu harremanetan gazteek izaten dituzten zalantzak

Share Button

sexo-en-la-escuelaGazteen artean ohikoa da lehen sexu harremanak izan orduko zalantzak edukitzea. Askok ez dituzte haurdun geratzeko arriskuak ezagutzen eta beste askok ez dakite antisorgailu egokiena aukeratzen.

Zein da lehen sexu harremanak izateko adin egokia?

Ezinezkoa da adin egokiena zein den esatea. Batzuk oso gaztetatik hasten dira sexua praktikatzen, beste askok, aldiz, gehiago itxaroten dute. Halere, sexu adituen ustez 18 urterekin gazteak fisikoki zein mentalki prestatuta daude lehen sexu esperientzietan murgiltzeko.

Zer izan behar dugu kontutan?

Hainbat gaixotasun kutsatu daitezke sexu harremanen bidez eta gainera haurdun geratzeko arriskua ere badago. Horregatik, beharrezkoa da kondoia erabiltzea. Gainera, komenigarria da ginekologoarengana joatea, zalantzak argitzeko eta beste antisorgailu mota batzuei buruzko informazioa jasotzeko.

Kondoia da sexu bidezko gaixotasunak ez kutsatzeko metodo bakarra?

Argi dago sexu bidezko gaixotasunak ez kutsatzeko modurik seguruena harremanik ez izatea dela. Halere, kondoiak ere eraginkortasun maila oso altua dauka (%95). Haurdunaldiaren kasuan, %97ko eraginkortasuna du kondoiak.

“Ez dut kondorik erabili, haurdun egoteko arriskua daukat?”

Nerabe askok ez dute lehen sexu harremanean kondoirik erabiltzen, batez ere, lehenengo aldian haurdun geratzeko arriskurik ez dagoela dioten mito faltsuez fidatzen direlako.

Haurdun egon daitezkeela uste duten neskek lasaitasunez hartu behar dute egoera, urduritasunak eta estutasunak hilerokoa atzeratu dezakete eta. Aste beteko edo pare bat asteko atzerapena izan ezkero, haurdunaldi-proba egin edota ginekologoarengana jo beharko dute.

“Birjintasuna galdu nuen egunean asko kostatu zitzaigun zakila nire aluan sartzea”

Share Button

NIRE LEHENENGO ALDIA:

virginidad1

“Mutil bat ezagutu nuen festa batean eta dirudienez, interes handia zuen nigan. Galderak egin eta egin ari zitzaidan eta behin baino gehiagotan esan zidan neska berezia nintzela. Niri, aldiz, fisikoki ez zitzaidan gehiegi gustatu, baina oso jatorra zen eta oso ondo portatu zen nirekin gau osoan zehar.

Gau osoa nire lagunekin eta nirekin egon zen, eta azkenean, denek espero zutena gertatu zen… Mutilak gehiago nahi zuela zirudien, baina ni ez nengoen inolaz ere prest, ez zen eguna ezta tokia ere. Beraz, beste egun batean geratzeko gonbidapena egin zidan. Hain jatorra zenez, nik ez nion ezekorik esan…

Beraz, egun batzuk beranduago geratu egin ginen, eta kotxean etorri zenez, zuzenean toki lasai eta ilun batera eraman zidan. Ez zen tontakeriekin ibili, zuzenean horretara joan zen, eta egia esan, nik ere gogoa nuen horretarako.

Oso gustora ginen, baina nire birjinitatea galtzeko momentua iritsi zenean oso urduri jarri nintzen… Eta hortara gindoazela… askoz gehiago lotsatu nintzen! Ez zen sartzen! Bera harrituta zegoen, eta ni gorri-gorri jarri nintzen… Izan ere, ez zidan sinisten nire lehenengo aldia zela.

Hala ere, oso ondo portatu zen, lasaitzeko esaten zidan, eta milaka eratara saiatu zen… Azkenean lortu genuen arte! Dena den, nire lotsa ez zen uxatu joan nintzen arte… Lortu genuen, eta hasieran min pixkat eman zidan… Baina, azkenean hasi nintzen egoeraz disfrutatzen…

Baina, gauzak ez zuen inolaz ere ondo jarraitu! Mina alde batera utzi eta disfrutatzen hasi eta handik gutxira… bukatu zuen… Niretzat lotsagarria izan zen egoera, baina berarentzat ere horrela izango zela pentsatzen dut, denbora oso gutxi iraun zuen eta…”

“Nire lehenengo aldia ez zen uste bezain txarra izan”

Share Button

Ganas_de_mi_primera_vez_01Mutil bat oso gustuko nuen, eta behin baino gehiagotan esan zidan ni bere etxera joatea gustatuko litzaiokeela…

Baina oraindik ez nuen inoiz “egin” eta banekien bere etxera joateko erabakia hartzen banuen, gauzak hortan bukatuko zuela. Mutila egia esan asko gustatzen zitzaidan eta ezagutu ginenetik oso ondo portatu zen nirekin, zerbait gehiago nahi izango balu bezala… beraz, “zergatik ez?” pentsatu nuen.

Eta horrelaxe hartu nuen erabakia. Eguna jarri genuen, eta bere etxera joan nintzen nire lehenengo aldiari aurre egiteko prest. Oso gustora egon nintzen berarekin eta oso maitakorra izan zen nirekin. Nire lehenengo aldia izango zela jakingo balu bezala…

Beti entzun izan nuen “mina emango dizu”, “lehenengo aldia okerrena da” eta horrelakoak, baina ez zidan minik eman, eta asko disfrutatu nuen berarekin. Dena okertu zen arte!

Bat-batean ate soinua entzun genuen. Bere ama etxera iritsi zen pentsatzen zuena baino lehenago! Zorionez denbora eman zigun arropa janzteko eta bere amak ez zuen ezer susmatu. Baina pena handia izan zen horrela bukatu behar izatea!

Animatu eta kontatu zuk ere zure lehen sexu esperientzia gazteaweb@eitb.com helbidera mezu bat bidalita edo “Eingo al deu” sexu blogean iruzkin bat utzita.